Gaikako bilketa eta birziklaketa. Ontziak: edukiontzi horia

edukontzi horia2006. urtean gaika bildutako plastikozko, brick motako edo metalezko ontzien gaikako bilketa % 8,84 gehitu da.

Nahiz eta edukiontzian ez eskatu, material desegokiak aurkitzen dira, baina aurreko ekitaldiko datuekin alderatuz, % 8 gutxiago agertu da, beraz, material eskatuari dagokionez, % 83,26 gehitu da. Ildo horri jarraiki, dirudienez, hiritarrek argiago dute edukiontzi horian bota behar dena eta bota behar ez dena.

Plastikozko, metalezko eta brick motako edukiontzi arinak etxean sortuak badira, gaika biltzen dira herri-bidean kokatutako 730 edukiontziren bidez. Hala bildutako ontziak eta ontzi-hondakinak Ontziak Sailkatzeko Urnietako Plantara eramaten dira eta bertan sailkatu egiten dira birzikla dezaketen zentroetara bidaltzeko. Horrela, berriz sartzen dira produkzio-zikloan.



acrobat reader ikonoa Edukiontzien huste-maiztasunari buruzko grafikoa PDF-an (48 kb)
acrobat reader ikonoa 2006. urtean biztanleko edukiontzietatik bildu den ontzi-kopuruari buruzko grafikoa PDF-an (48 kb)
acrobat reader ikonoa 1996-2006. aldian ontzien garaiko bilketaren eboluzioa PDF-an (57 kb)





Gaikako bilketa honi ekin zitzaionetik, etengabe gehitu da edukiontzi honen bidez berreskuratutakoa. 2006. urtean 4.171.152 kg bildu dira, beraz, San Markoseko Mankomunitatea osatzen duen lurralde-eremuko biztanle bakoitzak 13,65 kg berreskuratu ditu.

bilketa edukiontzi horia

Edukiontzietan ontziak gaika biltzeari buruzko taula 2000-2006 denboraldian
Kontzeptua 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
(Kg.) kopuru bilduak 1.566.530 1.876.720 2.337.120 3.019.030 3.385.005 3.832.440 4.171.152
Aldaketa joan den urtearekiko (%) 87,42 19,80 24,53 29,18 12,12 13,21 8,84
kg/biztanle urte 5,19 6,21 7,71 9,95 11,12 12,58 13,65
% gehitzea aurreko urtearekiko 86,77 19,65 24,18 28,99 11,76 13,10 8,56
Edukiontzi kopurua 549 573 615 646 727 730 730
Edukiontziko biztanle kopurua 550 550 493 470 419 417 418
Kg. edukiontzi bakoitzeko 2.853,42 3.418,43 3.800,20 4.673,42 4.656,13 5.249,92 5.713,91
Aldaketa % aurreko urtearekiko 74,11 19,80 11,17 22,98 -0,37 12,75 8,84