Erronka: San Markoseko zabortegia ixtea

San Markoseko zabortegia ixteko lanak San Markoseko zabortegian egun aktiboak ez diren zonak gaur egungo araudira egokitzeko, 2005. urtean obrak egiten jardun dira eta 2006. urtean zehar luzatuko dira. Ekintza horiek guztiak ingurumenaren ikuspegitik araudiarekiko egoera zuzenagoak lortzera bideratuta daude.

Berreskuratu eta ixteko obren kostua guztira 5 milioi euro da. Aipatu zenbatekoaren %80 Europako Elkarteko Kohesio Funtsekin finantzatu da.

Berreskuratze-lanak zabortegiaren ohiko ustiaketa-prozesuarekin batera egiten ari dira; gainera, aurrez ikusitako ekintza desberdinak eta nekazaritza-ustiapena bateratu behar izan dira, zona ez-aktiboan negutegiak baitzeuden labore hidroponikoak gauzatzeko.

Oro har, ixteko obrak fase edo prozesu desberdinetan zati daitezke. Horiek gauzatzeko orduan, ordena eskatzen dute eta ondoren aipatzen dira:

  1. Beharrezko gainazala lortu arte materialak mugitzea, ondoren iragazgaizteko elementuak jarri behar baitira eta, gainera, uren drainatze egokia bermatu behar baita.
  2. Aurrez ikusitako konformatua lortutakoan, gasa ateratzeko putzuen sare berria instalatzeari ekin zitzaion. Orain erradialez lagundu zen, batetik, instalazioaren eraginkortasuna gehitzeko, eta bestetik, zonan sortzen den biogas guztia harrapatzeko.
  3. Iragazgaizteko elementuak instalatu ziren hondakinen masan urik ez sartzeko eta hondakinekin zerikusia duten elementuak (biogasa, plastikoak, usainak, etab.) ez ateratzeko. Iragazgaizteko orduan, kalitatezko kontrol-irizpide zorrotzei jarraitu zitzaien. Kontrolak, bai materialetan, bai obran jartzeko orduan egin ziren. Hurrengo materialen sekuentziak osatzen du iragazgaizteko elementuen sistema (behetik gora): hondakinak, erregulazio-geruza, bentonitako manta, polietilenozko xafla eta drainatze-geokonposatua.
  4. Zigilatze-sistema lur hautatuarekin estaltzea. Hala, materialak gaizki sailkatzearen ondoriozko kalteak saihesten dira, baita obran gaizki jartzearen ondoriozkoak ere.
  5. Eremu guztiak paisaiaren ikuspegitik berreskuratzea
San Markoseko zabortegia ixteko lanak
Egindako obraren datu orokorrak
Obrak Datuak
Goi-mailako gainazal itxia 75.000 m2
Materialen mugimendu-bolumena 50.000 m3
Eraikitako ubideak 1.300 ml
Gasa ateratzeko putzuak 19 putzu
Bideak 500 m
Kontrol-piezometroak 5 unitate
Dikearen bolumena 11.650 m3
Dikea iragazgaiztea 4.670 m2

San Markoseko zabortegia ixteko lanakIragazgaizte-prozesuarekin batera, inguruko ubideen sistema kalkulatu eta, ondoren, diseinatu egin zen, batetik, kanpoko urak hondakinen masan ez sartzeko, eta bestetik, iragazgaizte-sistemak drainatzen dituen urak kanporatzeko.

Azkenik, prozesua amaitzeko, inguruko bidea egin da mantentze-lanak egiteko. Gainera, zenbait bankada horizontal egin dira, ondoren, Mankomunitatearen beharren arabera, erabilera desberdinak emateko. Bi bankadetan berriz kokatu dira negutegiak eta gainerakoa urbanizatu egin da. Horien inguruan eragiketetarako bidea egokitu da, bertan egin daitezkeen jarduerak behar bezala ustiatu ahal izateko.

 

San Markoseko zabortegia ixteko lanakIxte-ekintzez gain, isurketa-zuloaren edukiera optimizatzeko eta lixibiatuen drainatze zuzena bermatzeko, zabortegiaren oinean euste-elementua jartzeari ekin zitzaion. Gaur egungo araudiak xedatutako baldintzekin iragazgaiztu da eta lixibiatuen drainatze-sistema dimentsionatu da, ahalik eta kasu okerrena gertatuz gero, erantzuteko.

Zuloaren drainatze-sistema berria diametro handiagoko hodien bidez lixibiatuak tratatzeko plantara bideratu da eta zehaztapen teknikoei erreparatu zaie. Era berean, plantarainoko sarbidea berriz definitu da erreaktiboen hornitzaile desberdinak errazago iristeko.

Ekintzek inguruko ingurunean inpaktua sor zezaketela kontuan hartuta, eraikuntza-prozesu guztia erakunde inplikatu guztiekiko (Mankomunitatea, kontratista eta obra-zuzendaritza) erakunde independenteak ikuskatu du. Hala, emaitzen objektibotasuna bermatu da. Kasu guztietan, analisiei jarraiki, obren eragina nulua izan da.
Halaber, zerikusia duten alde guztiak koordinatzeko, segurtasun- eta osasun-koordinatzailearen irudia eratu zen. Bere lana istripuak saihestearren prebentziozko neurriak betetzen zirela zaintzea izan zen.