Ingurumenarekiko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa: 2007 kanpainak


rss

Kanpainen indizea:

  1. “BIZITZA LUZEA DU BEIRAK, birziklatu!” Lemapean San Markoseko Mankomunitateak ostalaritzako 350 establezimiendu bisitatuko ditu
  2. PUNTU BERDE MUGIKORRA ZUGANDIK ERTUAGO!! Etxebizitzako Hondakin Arriskutsuak biltzeko zerbitzu berria Kanpaina.
  3. Lehen hezkuntzako zentroetara zuzenduriko prebentzio kanpainaren 2. edizioa

1.- “BIZITZA LUZEA DU BEIRAK, birziklatu!” - Hostalaritza establezimentutara gideratutako kanpaina.

“BIZITZA LUZEA DU BEIRAK, birziklatu!” Lemapean San Markoseko Mankomunitateak ostalaritzako 350 establezimiendu bisitatuko ditu

Kanpaina irudiaSan Markoseko Mankomunitateak Donostiako Parte Zaharreko eta Errenteria, Hernani eta Pasaiko hiriguneetako 350 ostalaritzako establezimendu bisitatuko ditu. Aterik ateko beiraren bilketa indartzeaz gain, ondorengo helburuak ere baditu: doako zerbitzu honetara ahalik eta establezimendu gehien atxikitzea eta bildutako hondakinen kalitatea hobetzea, ahal den neurrian, beirazko ontziak ez direnen jasotzea saihestuz.

Informazio-kanpainak apirilaren 16tik 27ra iraungo du. Epe horretan, behar bezala akreditutako bi pertsonak, aipatutako zonaldeetako establezimendu guztietan bisita pertsonalizatuak egingo dituzte, San Markoseko Mankomunitateak eskaintzen duen doako zerbitzuaren berri emateko eta haien parte hartzea eskatzeko. Pegatina

Zerbitzuan izena ematen duten establezimenduei eta jada parte hartzen ari direnei eranskailu bereizgarri bana emango zaie establezimendu “beira-birziklatzaile” modura.

Icono de Acrobat Reader Aranskailuaren pdf artxiboa ireki, neurriak 13 x 13 mm., Acrobat Reader-en (tamaina 216 kb).

 

Edukiontzi holologatuaGogoratu beharra dago, Donostiako kasuan udal araudiak edukiontzi homologatua erabiltzera behartzen duela aterik ateko zerbitzuan parte hartzeko. Edukiontzi hori, dohainik uzten zaie zerbitzura atxikitzen diren establezimendu guztiei, hala hiriburuko Parte Zaharrekoei nola aipatutako lau udalerrietako hiriguneetakoei. Kasu guztietan beira-hondakinak bakarrik utzi behar dira, emandako edukiontzi homologatuan. Gainerako informazioa (edukiontziaren erabilera-arauak, udalerri bakoitzeko ordutegiak, edukiontzian zer utzi daitekeen eta zer ez) kanpainan parte hartuko duen pertsonalak emango die eskura informazio-foileto baten bitartez. Gainera, eranskailu bat emango zaie edukiontzi homologatuan ipintzeko, une oro, edukiontzian zer, batez ere, EZ duten utzi behar jakiteko.

Icono de Acrobat Reader Donostian banatutako informazio-liburuxkaren PDF artxiboa ireki Acrobat Reader formatoan, (tamaina: 1,10 Mb)

Icono de Acrobat Reader Pasai Donibane, Errenteria eta Hernanin banatutako informazio-liburuxkaren PDF artxiboa ireki Acrobat Reader formatoan, (tamaina: 1,08Mb).

Icono de Acrobat Reader Aranskailuaren pdf artxiboa ireki, neurriak 24 x 30 mm., Acrobat Reader-en (tamaina 216 kb).

Bodegón de botellas de vidrioAmaitzeko, beirazko ontziak %100 birziklagarriak direla azpimarratu nahi dugu, eta ostalaritzako establezimenduetan biltzea justifikatua dago, haietan kontsumitzen baita ontzi horien %48a. BIZITZA LUZEA DU BEIRAK, BIRZIKLATU!









2.- PUNTU BERDE MUGIKORRA ZUGANDIK ERTUAGO!! Etxebizitzako Hondakin Arriskutsuak biltzeko zerbitzu berria Kanpaina.

Martxoaren 1etik aurrera Etxebizitzako Hondakin Arriskutsuak biltzeko zerbitzu berria San Markoseko Mankomunitatean

San Markoseko Mankomunitateak etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko zerbitzua berritu eta bikoiztuko du. Horretarako, bi ibilgailu berri erabiliko ditu Mankomunitateko udalerri desberdinetan. Ibilgailu horiek bilketa-puntu gehiago izango dituzte, hain zuzen ere, guztira 44. Horietatik, besteak beste, tamainarengatik, noski, Donostia azpimarra daiteke 16 kokapen desberdinekin hiria osatzen duten auzoetan banatuak. Nolanahi ere, zerbitzuak berrikuntzak eskaintzen ditu: guztira 12 bilketa­-puntu berri, 22 bilketa-egun berri, baita ordutegi berriak ere. Ildo horri jarraiki, orain arte eskainitako ezaugarriak hobetuko dira, hondakin horiek gaika gehiago biltzeko xedez.

Ibilgailu horiek bereziki prestatuak daude eta bilketa­-jarduerari ekingo diote 2007ko martxoaren 1etik aurrera. Barruan tokia banatuta dago eta hondakin-mota bakoitzarentzat edukiontzi bereziak aurki daitezke. Horri esker, bilketa ordenatua eta eraginkorra izan daiteke. Furgonetan honako hondakin arriskutsuak biltzen dira:

PUNTU BERDE MUGIKORRA ZUGANDIK GERTUAGO!!

Icono de Acrobat Reader Ireki artxiboa .pdf "Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa" Acrobat Reader (1,33 Mb).

Bilketa-zerbitzu honen berri emateko 126.000 ale argitaratu dira eta horietatik 116.000 Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako postontzi guztietan botatzen ari dira. Liburuxkan zerbitzuaren berrikuntzak azpimarratzen dira eta azalean ibilgailuaren irudia jarri da. Ikusiz nahiz idatziz etxeko hondakin arriskutsuak agertzen dira, betiere furgonetara eraman badaitezke. Halaber, gainerako osagaietatik bereizita bota behar direla gogorarazten da, batez ere, likidoei dagokienez.

Era berean, ibilbideen egutegia eta Mankomunitateko hamar udalerrietan kokapenak zehaztu dira. Aipamen horiei guztiei 4 merkataritza-gune handietan egindako bilketak erantsi zaizkie. Zerbitzuaren berrikuntzak azaltzeko, legendaren bidez azpimarratu dira: puntu urdinak geltoki berriak adierazten ditu (guztira 12), puntu berdeak zerbitzuak erantsitako egun berriak aipatzen ditu (guztira 22 egun) eta, azkenik, puntu laranjak ordutegi berriak zehazten ditu.

Liburuxkatik ez da baztertu izan nahi honakoa leloa: "Birziklatzea baino hobe da prebenitzea"; ildo horri jarraiki, hondakin-mota horiek sortzeko orduan, prebentzioaren aipamena egiten da eta oso aholku errazak ematen dira praktikan jartzeko, besteak beste, honakoak:

Ingurumeneko teknikari bat ikasleekin hitz egiten 3.- "Zirt edo zarrt murriztu "Lehen hezkuntzako zentroetara zuzenduriko prebentzio kanpainaren 2. edizioa.

Kanpainen indizea:

  1. Lehenengo saioa: "Saiatu zabor gutxiago sortzen eta lortuko duzu"
  2. Bigarren saioa: "Prebenitzea zabor gutxiago sortzea da"
  3. Aurreko eta ondorengo lanerako hezkuntza-materiala
  4. Aholkularitza zerbitzua
  5. Kanpainako egutegia

Hiri-hondakinen prebentzioaren helburua ahalik eta hondakin gutxien sortzean datza, herritarrek gaikako bilketako zerbitzuak erabili edota zaborraren edukiontzian utzi aurretik.

2007-ko eskola kanpainaren irudi bat San Markoseko Mankomunitatea helburu hori lortze aldera ekimen ezberdinak bultzatzen eta gauzatzen ari da, horien artean kanpaina hau. Beraz, herritarrak hondakinen prebentzioaz sentsibilizatzea, eta kasu honetan eskola-komunitateari zuzentzea, lehentasunezko helburua da. Esparru honetan kokatzen da ingurumen-hezkuntzako kanpaina.

Ikasle batek barre egiten du azalpenekin "ZIRT edo ZART: MURRIZTU" kanpainaren bigarren edizio hau San Markoseko Mankomunitatea osatzen duten 10 herrietako (Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil) ikastetxe guztietako hirugarren ziklora (10-11 urte) zuzendua dago. Guztira, eremu horretan 68 ikastetxe eta 2.492 ikasle daude, eta horien guztien %87ak hartuko du parte kanpainan.

"ZIRT edo ZART: MURRIZTU" -k baliabide didaktiko ludikoak eta parte-hartzaileak erabiltzen ditu. Horiek guztiak ikasleen adinarekiko egokituta daude eta helburua haiek nahiz beren ingurune hurbilena (familia) hondakin gutxiago sortzen inplikatzea da.

Gure zaborraren kantitatea murriztea guztion erantzukizuna da eta horri ekiteko ordua iritsi zaigu. Premisa horretatik abiatuta, kanpainari hasiera eman zaio eta urtarrilaren 15etik martxoaren 27ra bitartean garatuko da. Ikastetxe bakoitzaren ikasgela bakoitzean bi saio egingo dira.

1.- Lehenengo saioa: "Saiatu zabor gutxiago sortzen eta lortuko duzu"

Ikasleak galdetzen Lehen saioa 55 minutuko iraupena du. Saio honetan "sketch" dibertigarri baten bitartez eta ikusentzunezko baliabideekin uztartuz, ikasleei hondakinen arazoa azalduko zaie, modu atsegin baina zehatzean, hondakinak sortzearen prebentzioan eta sortu ondoren haien gaikako bilketan bereziki azpimarratuz.

Eskolako Materiala"Zenbat eta gutxiago hobe" jarduerak lehen saioari amaiera emango dio. Bertan, modu praktikoan bi erosketa­mota alderatzeko aukera aztertuko da: produktu berdinak erosiz, ontzi edo bilgarriengatik erosketa-mota batean bestean baino hiru aldiz hondakin gehiago sortuko dira. Fitxa baten baliatuz ikaslegoa zaborraren prebentzioarekin bat egiten ez dituen portaerak detektatu behar ditu eta gero amankomunean jarri.

 

Acrobat Reader Ikonoa Aurkezpenaren material didaktikoa ireki Acrobat Reader-arekin (1.30 MB)

2.- Bigarren saioa: "Prebenitzea zabor gutxiago sortzea da"

Bi haur jolasean antzar-jokoanJolastokian edo gimnasioan egingo den 55 minutuko bigarren saioan "Antzar-joko erraldoia" izango da protagonista, bertan, ikasleek galderak erantzun eta probak egin beharko dituzte; betiere hondakinak murriztu eta berrerabiltzearekin zerikusia izango dute, baina gaikako bilketa eta birziklapena landuko dira ere, hondakina ezin saihets edo berrerabil daitekeenetan.

Bi haur jolasean antzar-jokoanParte-hartzaile guztiek nahitaez pasa beharko duten frogak hiru jolasetara mugatzen dira: "Erosketak egitera", antzeko produktuen artean aukeratzeko orduan ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartzeko gonbita egiten duen simulazio-jolasa; "Aurpegi batek hainbat gurutze" jolasean, hondakinen berrerabilera lantzen da bikote-jolas dibertigarri baten bidez; eta "Bata bestearentzako eginak" jolasa, parte-hartzaileek taldeka jolas egin eta guztien artean adostu beharko dute hondakin ezberdinen helmuga, San Markoseko Mankomunitateak herritarrei eskaintzen dien gaikako bilketako edukiontzi eta zerbitzuak kontuan hartuz.

3.- Aurreko eta ondorengo lanerako hezkuntza-materiala

Eskolako Materiala "ZIRT edo ZART, MURRIZTU" kanpainan hondakinen prebentzioaren eta gaikako bilketaren jarduerak horretarako argitaratutako material didaktikoarekin osatzen dira. Aipatutako materiala, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat egin da eta haurrek eguneroko bizitzan egiten dituzten jardueretan oinarritua dago eta haiek hondakinen murrizketan nola parte har dezaketen.

Acrobat Reader Ikonoa Irakasleen materiala ireki Acrobat Reader-arekin (490 KB)

Acrobat Reader Ikonoa Ikasleen materiala ireki Acrobat Reader-arekin (910 KB)

Azkenik, eta kanpaina familiaraino iristeko xedez, ikasleek idatzitako eskutitza iritsiko da etxeetara. Bertan etxean hondakin gutxiago sortzeko aholku praktikoak ere jasoko dira.

Acrobat Reader Ikonoa Familiarako materiala ireki Acrobat Reader-arekin (714 KB)

4.- Aholkularitza zerbitzua

Kanpainan zehar, parte hartzen duten irakasleei bereziki zuzenduriko aholkularitza zerbitzua dago. Modu honetan, irakaslea animatu eta gaia gure bisita aurretik eta ondoren lantzen jarraitzea da. Horretarako kanpainako telefonoa erabil daiteke 943 67 02 49.

5.- Kanpainako egutegia


Acrobat Reader Ikonoa Kanpainako egutegia ireki Acrobat Reader-arekin (23 KB)