Ingurumenarekiko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa: 2006eko kanpainak

Kanpainen indizea:

  1. Berrerabilpena bultzatuz MERKA2 SAN MARCOS. Bigarren eskuko merkatuen 2. edizioa
  2. Bigarren eskuko merkatu birtuala.
  3. Edalontzi berrerabilgarriak mailegatzeko zerbitzua
  4. San Markoseko Mankomunitateko bizilagunek diote propagandarik ez. Hiritarrentzako prebentzio-kanpaina
  5. San Markoseko Mankomunitateak bere mezua errepikatzen du: BIRZIKLATZEKO BEREIZTEA.
  6. ZIRT EDO ZART: Eskola-prebentzioko kanpaina
  7. Jatorrian hondakinak murrizteko kanpainaren 2. edizioa: “banan-banan konpostatzea”

kale merkatuen ikuspegia1- Berrerabilpena bultzatuz MERKA2 SAN MARCOS. Bigarren eskuko merkatuen 2. edizioa.

kale merkatuen ikuspegiaBerrerabilpena bultzatuz: Merka2 San Marcos

Hiritarrei zuzenduriko kanpaina

Bigarren eskuko merkatuaren bigarren edizioa. Hondakinen prebentzioa bideratzea ekimenak sendotzeko estrategiarekin jarraiki, San Markoseko Mankomunitateak merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuaren bigarren edizioa antolatu du, lehenengo edizioa oso arrakastatsua izan baitzen. Ildo horri jarraiki, partaide askok jarraipena izatea eskatu zuen.

kale merkatuen ikuspegiaGuztira 10 merkatu antolatu ziren, Mankomunitateko udalerri bakoitzean bana 2006ko urriaren 28tik azaroaren 26ra bitartean, larunbatetan eta igandeetan, ondoz-ondoko bost asteburuetan. Berrerabiltzeko egiazko topaketa-gunea sortzen da; nolanahi ere, hiritar guztiek mota guztietako objektu erabiliak saltzeko, erosteko, trukatzeko eta oparitzeko aukera izan zuten.

kale merkatuen ikuspegia

Aurreko edizioko formatua erabili zen eta tamaina gehitu zen. Bigarren eskuko produktuak saldu eta trukatzeko postuez gain, informazio- eta dinamizazio-puntua ezarri zen eta zeregin esangarria izan zuen.

Merkatuaren formatuak aurreko edizioko konfigurazioa errepikatzen zuen, baina oraingoan handiagoa. Irudi erakargarria, modernoa eta garbia mantendu zen erabilitako elementu guztietan:

kale merkatuen ikuspegia

kale merkatuen ikuspegiakale merkatuen ikuspegiaUdalerri guztietan estalpeko kokapena gorde zen, eguraldi txarrari aurre egiteko eta hautabide desberdina izateko. Gainera, aurreko urteko esperientzia kontuan hartuta, hobe zitezkeen kokapenak aldatu ziren.

Ikastetxeek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek gizarte-helburuekin lehentasuna izan zuten eta bakoitzari karpa bana esleitu zitzaion. Halaber, esfortzu handia egin zen udalerriko partikular guztiek tokia izateko, nahiz eta eskaera berandu egin.

Interesatuek bide desberdinak erabiliz izena eman zuten; askok eta askok (% 50 inguru) Interneteko aukera aprobetxatu zuten. Horretarako, www.merka2sanmarcos.org helbidean sartu behar zuten. Beste batzuek eskaera faxez edo posta arruntez bidali zuten eta gainerakoek datuak telefonoz eman zituzten.

kale merkatuen ikuspegiaSALMENTA-POSTUETAN AURKEZTUTAKO PRODUKTUAK.

Salmentan objektu ugari izan dira: arropa eta osagarriak (umea, haurra, heldua), objektu apaingarriak, liburuak, komikiak, jostailuak, musika (CDak, biniloak, kaseteak), ikus-entzunezkoen materiala (bideoa, DVD-a), bildumazaletasuna (monetak, kartelak, zigiluak...), altzariak eta osagarriak, musika-tresnak, kirol-materiala (bizikletak, surf-oholtza, baloiak, pilotak...)

gonbidapenakHIRITARREN ASISTENTZIA ETA PARTAIDETZA.

Ia merkatu guztietan bisitari asko hurbildu zen eta 1. edizioko partaidetza gainditu zen.

Icono de Acrobat Reader Ireki"Hiritarrei zuzenduriko gonbidapena" lehio berrian (Tamaina: 296 kb.)

Icono de Acrobat Reader Ireki "Merkatuen ordutegia" lehio berrian (Tamaina: 143 kb.)

Icono de Acrobat Reader Ireki "Egitura informatiboa" lehio berrian (Tamaina: 142 kb.)

Icono de Acrobat Reader Ireki "23 lona modelo " lehio berrian (Tamaina: 11,1 Mb.)

Icono de Acrobat Reader Ireki "Erosketa bale" lehio berrian (Tamaina: 344 kb.)

1. eta 2. MERKA2SANMARCOS EDIZIOETAKO KONPARAZIO-KOADROA
Urtea Postuen kopurua/batez bestekoa Olanen kopurua Saltzaileen kopurua Gutxi gorabeherako asistentzia Partaideak zozketan
2005 168/16.8 15 55 10.605 1.709
2006 283/28.3 25 115 13.900 2.370

 

 
 

2- Bigarren eskuko merkatu birtuala.

Internet berrerabilpenaren zerbitzura

webaren sarreraInternet berrerabilpenaren zerbitzura. Helburu nagusia urte guztian zehar berrerabiltzeko topaketa-gunea erraztea da. Hala, kalean egindako merkatuei jarraipena ematen zaie. Merkatu birtuala 2006ko urriaren 20an funtzionatzen hasi zen eta bigarren eskuko objektuei buruz iragarkiak jar daitezke edota iragarkien iragarlearekin harremanetan jar daiteke. Hasieratik transakzio-mota desberdinak egin daitezke:

Saldu / Trukatu / Bilatu / Oparitu

Bigarren eskuko artikuluak saldu, trukatu, oparitu edo bilatzeko iragarkia jar daiteke. Horretarako, erabiltzaile bezala alta eman behar da eta doan erregistra daiteke orrian bertan. Iragarkiak argitaratu ostean, erabiltzaileak zuzenean jasoko du erantzuna e-mailez edo telefono mugikorrean SMSa erabiliz.

EAbenduaren 18an erabiltzaileentzat doako zerbitzuen eskaintza zabaldu zen eta hurrengo zerbitzu osagarriak aktibatu ziren:

20 kategoria daude:

Identifikazio orriaEdukiak kudeatzen dituenak argitaratu baino lehen sartzen diren iragarki guztiak ikuskatzen ditu. Ildo horri jarraiki, zuzenketak, egiaztapenak… egiten dira. Era berean, iragarki guztiak itzultzen dira euskaraz nahiz gaztelaniaz aldi berean argitaratzeko.

Bestalde, San Markoseko Mankomunitateak lankidetza-lanak egin ditu bigarren eskuko merkatuetako bestelako ekimenekin, betiere bere lurralde-eremuan egin badira eta hedatu egin ditu:

2007ko urtarrilaren 8ra arte 300 iragarki inguru jarri dira eta 2.503 bisita izan dira.

>merka2sanmarcos webera joan (http://www.merka2sanmarcos.org)

 

 

3- Edalontzi berrerabilgarriak mailegatzeko zerbitzua

Berrerabilgarri edalontziak165.000 EDALONTZI BERRERABILGARRI KILOMETROAK’06 EKITALDIAN.

San Markoseko Mankomunitateak gure festak eta ospakizunak iraunkorrago bihurtu nahi ditu eta xede horrez, Kilometroak’06 ekitaldiko antolatzaileen eskura 380 ml-ko 150.000 plastiko zurruneko edalontzi eta 1.000 ml-ko 15.000 jarri zituen postu guztietan berrerabiltzeko eta hondakinen sorrera murrizteko.

Berrerabilgarri edalontziakEkitaldi hori egin ostean, ondorengo ekitaldietan edalontziak erabili dira, bai festetan, bai antzeko ekitaldietan Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietan. Kilometroak’06 ekitaldia Oiartzunen antolatzea San Markoseko Mankomunitatearentzat estimulua izan zen ekimena praktikan jartzeko orduan. Ekimenarekin erabilera bakarreko artikuluak neurririk gabe erabiltzea geldiarazi nahi da. Ildo horri jarraiki, lehengaiak beharrik gabe kontsumitzeaz gain, zabor gehiago sortzen da. Edalontziak behin eta berriz erabiltzeko pentsatuak daude eta, horretarako, enpresa espezializatuak behin eta berriz garbitzen ditu. Hala, higiene-baldintzak eta biltegiratzea behar bezala egiten dira berriz erabiltzearen zain.







Zabaldu informazioa Edalontzi berrerabilgarriei buruzko orrian.

Berrerabilgarri edalontziakZaborraren sorrera murrizteko urrats garrantzitsua eman da; nolanahi ere, erositako edalontzien bolumena handia izan da eta Kilometroak’06 ekitaldiko antolatzaileek, San Markoseko Mankomunitatearen laguntzaz, ahalegin erantsia egin dute gure festari balio erantsia (iraunkortasuna) emateko erronkan.

Berrerabilgarri edalontziakBisitariek edalontziak lortzeko, barneko diruaren salmenta-puntuetara jo behar zuten. Bertan euro bateko kartoiak lortzen zituzten edalontzi batengatik trukatzeko. Txosnetan edalontzia entregatzean euroko kartoia berreskuratzen zen eta euroa lor zitekeen horretarako zehaztutako edozein puntutan Kilometroak’06 ekitaldian bisita edo ibilbidea amaitutakoan. Horrez gain, ahalegin handia egin zen iraunkortasunaren helburuz koherentzia-lerroa markatzeko. Horretarako, San Markoseko Mankomunitateak 1.350 jankiderentzako ontziteria berrerabilgarri osoa eskuratu zuen: zeramikazko platerak, plastikozko ontzi berrerabilgarriak, altzairu herdoilgaitzeko mahai-tresnak eta telazko ezpain-zapiak). Hala, baztertu nahi izan zen “erabili eta botatzearen” kultura.

Azkenik, San Markoseko Mankomunitateak emandako erraztasunak azpimarratu beharko lirateke. Ildo horri jarraiki, ohiz herri-bidean gaika biltzeko agertzen diren edukiontzien hornidura (urdina, berdea eta horia) gehitu zen. Halaber, erraztasunak eman ziren elikagaiak prestatu ziren postu guztietan sukaldeko olio erabiliak biltzeko. Mankomunitateak jarduera-lerro koherentea iradoki zuen eta Kilometroak’06ekitaldiko erosketen batzordeak aplikatu zuen. Hala, hondakinak minimizatzeko praktika eta ontzi koherenteenak erabili ziren: produktuak solte erostea; banan-banako ontzien aldean, ontzi kolektiboak (barrilak-txorrotak) erostea...

Vasos reutilizablesEsperientzia honen lehenengo edizioan hondakinak sortzeko orduan, prebentziozko neurriaren baliagarrita suna eta bideragarritasuna baieztatu zen. Ildo horri jarraiki, bai antolatzaileek, bai partaideek balioztapen positiboa egin zuten. Edalontzien erabilera bakoitzak mailegu-protokoloa du eta kontsulta gure web orrian egin daiteke: http://www.gipuzkoa.net/san-marcos/pdf/PROTOCOLO_castellano.pdf

Baliabide hori erabili nahi duten elkarteek, erakunde publikoek eta pribatuek edo taldeek aipatu protokoloa kontsulta dezakete edalontzi berrerabilgarrien erabilera eta itzultze-baldintzak ezagutzeko.

Berrerabilgarri edalontziak

Edalontzi berrerabilgarrien kanpainaren kartelak eta prentsa iragarpenak

Icono de Acrobat Reader Kanpainako prentsa kartel eta iragarki fitxeroa ireki .pdf formatoan (kolorez, 950 kb.)

Icono de Acrobat ReaderKanpainako prentsa kartel eta iragarki fitxeroa ireki .pdf formatoan (txuri-beltza, 1.5 Mb.)

Pertsonalitatutako kartelak

Icono de Acrobat ReaderKilometroak'06, Oiartzun fitxeroa ireki .pdf formatoan (Tamaina: 796 kb.)

Icono de Acrobat ReaderNafarroa Oinez 2006 en Bera " fitxeroa ireki .pdf formatoan (Tamaina: 1,63 Mb)

Icono de Acrobat Reader3ª Feria del medio rural en Errenteria fitxeroa ireki .pdf formatoan (Tamaina: 1,48Mb)

Acrobat Reader ikonoa Mailegu protokoloa ireki (Tamaño: 92 kb.) Protocolo actualizado: 20-06-2007



Mailegu historiala
DATA ENTITATEA GERTAERA 340 ZL 1000 ZL
01/10/2006 Ikastolen Federakuntza Kilometroak´06 150.000 15.000
06/10/2006 Ayto. de Pasaia Fiestas Sn. Fermin Txiki 3.000 1.000
15/10/2006 Nafarroa Oinez (Bera) Nafarroa Oinez´06 125.000 13.000
21/10/2006 Ayto. de Errenteria 3ª Feria del medio rural 4.000  
21/12/2006 Ikastola Ikasberri (Azpeitia) 3ª Feria Sto. Tomás 4.800  


Pegatina No a la Propaganda4-. San Markoseko Mankomunitateko bizilagunek diote propagandarik ez. Hiritarrentzako prebentzio-kanpaina.

Hiru urtez aurre egiten

Hiru urtez aurre egiten. Ekimena 2004. urtearen amaieran aurkeztu zen eta gure postontzietara iristen den gehiegizko publizitatearekin zerikusia du. Askotan zuzenean zakarrontzira botatzen dira eta kasurik onenean dagokion gaikako bilketa-edukiontzian. Banan-banakoaren eta taldearen eskubideak errespetatuz, publizitate-mordoa geldiarazi nahi da; ildo horri jarraiki, errespetatu egin behar da jasotzen jarraitu nahi dutenen nahia, baita ados ez daudenen nahia ere. Gure iritziz adibide praktikoa da eta gutxieneko ahaleginarekin emaitza eraginkor interesgarriak lor daitezke.
San Markoseko Mankomunitateak baliabidetzat hiru eranskailu-eredu erabiltzen ditu “propaganda EZ/NO” lelopean.

Gaia jabeen komunitateko bileran lantzea proposatzen da eta jabe gehienak ados agertuz gero, aukerarik interesgarriena atariaren kanpoaldean eranskailu handia jartzea litzateke. Gehiengoaren adostasuna ez izanez gero, banan-banako eranskailuak erabiliko lirateke jabe interesatu bakoitzak bere postontzian jartzeko.
Hala, postontzietan botatzen den publizitatea bertan uztean saihesten da.

Pegatina horizontalIrudi hau inprimatu dezakezu eranskailua ez baduzu.

 

Icono de Acrobat ReaderLehio berrian ireki eta inprimatu.!! (54,5 Kb)



Mugarri nagusiak
Urtea Hartutako neurriak
2004 Etxeko postontzietara iristen den propaganda baztertzeko saioa sustatzea erabakitzen da, hondakinen sorrera prebenitzeko neurri bezala.
2004 Hedapen-kanpaina berezia hurrengo ekintzekin:
- 25.000 eskutitz bidali zitzaizkien Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako bizilagun-komunitateetako lehendakari/administratzaileei.
- Mankomunitateko eremuko merkataritza-gune handietako kudeatzaileei eskutitzak bidali zitzaizkien, eranskailua jarriz gero, bizilagun-komunitateen nahiak errespeta zitzaten.
- Bidalketa guztietan Robinson-en zerrendan (1) izena emateko aukeraren berri ematen da.)
2005 Bigarren bidalketa bizilagunen komunitateei eta ekimena hedatzeko ekintzak merka2sanmarcos-en eta San Markoseko Mankomunitatearen web orrian.
2006 Bigarren bidalketa oroigarria merkataritza-gune handietako kudeatzaileentzat eranskailuen zentzuari buruz.
2006 Merka2sanmarcos-en bigarren edizioan hedapen-ekintza

Progandarik ez
Urtea bidalketa-kopurua atari-kopurua 25x65 60x70 150x210
2004 25.000 - - - -
2005 255 712 2.181 714 433
2006 153 215 413 37 123




5- San Markoseko Mankomunitateak bere mezua errepikatzen du: BIRZIKLATZEKO BEREIZTEA

San Markoseko Mankomunitateak bere mezua errepikatzen du: birziklatzeko bereiztea

Gehiago, hobeto.

Kanpaina honetan lau elementu azpimarratu behar dira:

1. Ideia originala: edukiontziak doako informazio-euskarri bihurtu ziren eta 5.000 lorek baino gehiagok birziklapenari buruzko mezuak zabaldu dituzte.
2. Gainera, postontzietan 116.000 poster sartu dira sukaldean jartzeko.
3. Agerpenak komunikabideetan: telebistan 345 iragarki eta irratian 374 iragarki zabaldu dira.
4. Ikerketa soziologikoak Mankomunitateko biztanleen birziklapen-ohiturak aztertu ditu.

ERANSKAILUAK EDUKIONTZIETAN.

kartelaren irudiaBirziklapena kalean. Kanpainaren oinarrizko ideia honakoan oinarritu zen: San Markoseko Mankomunitatearen eta osatzen duten 10 udalerrien berariazko baliabidea erabiltzean. Edukiontzien “uharteak” hiri-paisaiaren zati bat dira eta biztanle-ratioaren arabera kokatuak daude, beraz, banaketa oso homogeneoa dute eta hirigune nahiz auzo guztietan agertzen dira. Ideia hurrengoan oinarritzen da: edukiontziak informazio-euskarri bezala aprobetxatzeko aukeran; horretarako, eranskailuak jarriko dira eta kanpainaren mezu desberdinak izango dituzte; batez ere, hondakinak jatorrian bereizteko gonbita luzatuko da.

Baliabidea eta zaborra ateratzearen eguneroko ekintza parekatuta daude. Hala, mezuak pertsona gehienetara iristen dira eta edukiak zehazteko orduan, zaintza berezia izan zen honako alderdiak integratzeko:

• Diseinu erakargarria eta berria, ohartarazteko tamaina nahikoa handia (30 x 30 cm), eduki bereziak edukiontzi bakoitzaren kasuan eta oraindik birziklatzen ez duten pertsonentzat mezuak. Irizpide berdina jarraitu zen oraindik birziklatzen ez diren objektu txikien kasuan.

Guztira 20 eredu egin ziren; horietatik 4 zabor-poltsa botatzen den edukiontzi arruntera bideratuak zeuden. Jatorrian bereizteko ahalegina baztertzen zutenei gonbita luzatzen zitzaien:

kartelaren irudia1. Nahi izanez gero, ahal duzu; aurrera, erraza da! Birziklatzen ez duten pertsonak zuzenean aipatuz.
2. Hondakinak kudeatzen ditugun neurrian, ahalik eta gehiena bereizita jaso nahi dugu: uste duzuna baino gehiago sortzen duzu, txikia ere garrantzitsua da.
3. Birziklatzea guztion ardura da. Eskuz osatutako loreak pertsona guztiek bereizteko orduan parte hartu behar dutela ohartarazten digu; berdin dio adinak eta sexuak.
4. Gure poltsan oraindik asko dago birziklatzeke. Zailena ohitura hartzea da eta borondate pixka bat jarri behar da.
Kanpaina amaitutakoan, eranskailuak kendu egin ziren, San Markoseko Mankomunitateak hedatu nahi zituen mezuekiko bestelako publizitate-iragarkientzat euskarri ez bihurtzeko.

Icono de Acrobat Reader Eranskiak dituen pdf-a ireki (Tamaño: 3,16 Mb.)

Ontzien edukiontziaontzien edukiontzia

Icono de Acrobat Reader Ireki 1. zk-dun kartela ontzien edukiontzian (170 kb).

Icono de Acrobat Reader Ireki 2. zk-dun kartela ontzien edukiontzian (170 kb).

Icono de Acrobat Reader Ireki 3. zk-dun kartela ontzien edukiontzian (170 kb).

Icono de Acrobat Reader Ireki 4. zk-dun kartela ontzien edukiontzian (170 kb).

Icono de Acrobat Reader Ireki 5. zk-dun kartela ontzien edukiontzian (170 kb).

Icono de Acrobat Reader Ireki 6. zk-dun kartela ontzien edukiontzian (170 kb).

Icono de Acrobat Reader Ireki 7. zk-dun kartela ontzien edukiontzian (170 kb).

paper-kartoi edukiontzia Paper-kartoi edukiontzia

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 1. zk-dun kartela paper-kartoia edukiontzian (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 2. zk-dun kartela paper-kartoia edukiontzian (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 3. zk-dun kartela paper-kartoia edukiontzian (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 4. zk-dun kartela paper-kartoia edukiontzian (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 5. zk-dun kartela paper-kartoia edukiontzian (170 kb).

beira edukiontzia Beira edukiontzia

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 1. zk-dun kartela beira edukiontzian (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 2. zk-dun kartela beira edukiontzian (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 3. zk-dun kartela beira edukiontzian (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 4. zk-dun kartela beira edukiontzian (170 kb).

edukiontzi orokorraEdukiontzi orokorra

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 1. zk-dun kartela zabor poltsaren edukiontzi orokorra (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 2. zk-dun kartela zabor poltsaren edukiontzi orokorra (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 3. zk-dun kartela zabor poltsaren edukiontzi orokorra (170 kb).

Icono del programa Acrobat Reader Ireki 4. zk-dun kartela zabor poltsaren edukiontzi orokorra (170 kb).

posterraren irudia

POSTONTZIETAN 116.000 POSTER SARTU ZIREN SUKALDEAN JARTZEKO.

Mankomunitateko etxebizitza guztietan.

POSTERRAK erdian edukiontzietako eranskailuen eredu-mota guztiak zituen. Hala, zabaldua jar zitekeen, adibidez, sukaldean honakoei buruz zalantzak kontsultatzeko: zer bota? Zer ez? Nola bota? Eta birziklatu ondoren lortutako onurak. Etxebizitza bakoitzean behar bezala tolestuta entregatu zen eta, horretarako, San Markoresko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako postontzietan bota zen. Zabaltzen zihoan alde bakoitzak barruko mezua aurreratzen zuen eta birziklapenarekin zerikusia zuen. Azkenean, edukia hautemateko jakin-mina sortzen zen.

Icono del programa Acrobat Reader Posterra lehio berri batean ireki (Tamaño: 3,16 Mb.)

 

 

3. AGERPENAK KOMUNIKABIDEETAN: telebistan 345 iragarki eta irratian 374 iragarki igorri ziren.

Hondakinak biziak dira.

iranskiak edukiontzietanIragarkiak ekainaren 05etik uztailaren 02ra jarri dira entzuleria edo ikusleria gehieneko orduetan. Telebistarako iragarkian baliabide ikusgarria erabili da, beraz, hondakinek bizia zuten eta graziaz kontatzen zituzten beren jomugak eta ondorioak: birziklatzean “bizitza” berria izatea edo batera botata ezin barkatuzko “heriotza” pairatzea. Mezuak aurrerapausoa ematen zuen ikusleari eskainitako informazioan, birziklatu ondoren material berriak iragartzen baitziren. Spotak bi bertsio zituen: bata 25 segundoko iraupenarekin eta bestea 30 segundoko iraupenarekin.

Dramatizazio horrekin bat, irratiz emandako iragarkiak jada arestian aipatutako pertsonifikazioan oinarritzen ziren; ildo horri jarraiki, mezuak hondakinek kontatzen zituzten.

    Telebistako spot-ak

icono de video 25 segundutako telebista iragarkia ireki lehio berrian. (2,24 Mb)

icono de video 30 segundutako telebista iragarkia ireki lehio berrian. (2,68 Mb)

   IRRATI IRAGARKIAK

20 segundutako irrati iragarkia ireki (660kb)
30 segundutako irrati iragarkia ireki (956 kb)

4. IKERKETA SOZIOLOGIKOAK MANKOMUNITATEKO BIZTANLEEN BIRZIKLAPEN-OHITURAK AZTERTU DITU.

eranskiak edukiontzietanGaldetu, ondoren, jarduteko.

Ikerketak San Markoseko Mankomunitateko 10 udalerrietako biztanleen birziklapen-jarrerak aztertu ditu. Helburua hiri-hondakinak etxean gehiago birziklatzeko aukera ezagutzea izan da. Halaber, sorrera minimizatzeko aukerak aztertu dira. Laburbilduz, San Markoseko Mankomunitatearen ahaleginak eraginkorragoak izateko lan-tresna garatu nahi izan da

Azken finean, gaikako bilketa hobetu eta hondakinak minimizatu nahi dira. Hala, aipatu helburuak lortzeko, etorkizun hurbilean ekintzak oraindik gehiago segmenta daitezke.
Landa-lana 3.135 pertsonen gainean egin da, guztiak 16 urtetik gorakoak. 2006ko uztailaren 12tik 28ra bitartean telefonoz elkarrizketak egin dira. Ikerketan gutxi gorabehera 30 aldagai aztertu dira eta kanpainaren eraginaz gain, honako alderdiak landu dira: partaidetza-maila, edukiontzi bakoitzean bota beharreko zati-motak ezagutzea, nork bereizten duen etxean, jatorrian bereizteko sortutako hesiak, udalerri bakoitzaren berezitasuna, etab.

kanpainaren irudia

6. ZIRT EDO ZART: Eskola-prebentzioko kanpaina

ZIRT EDO ZART! Eskola-prebentzioko kanpaina

Ingurumen-heziketaren kanpainaren zuzeneko hartzaileak irakasleak, gurasoak eta Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak izan ziren. Horiek guztiak San Markoseko Mankomunitatea osatzen duten ikastetxeetan aurkitzen ziren.

Mankomunitatean kokatutako ikastetxe guztietatik 53k parte hartu zuten, hau da, ia % 80k. Guztira 2.099 ikasle izan ziren, hain zuzen ere, 05/06 ikasturtean kanpainan parte har zezaketen ikasleen % 87. Jarduera ikasgela bakoitzean garatzen zen, modu independentean, ikastetxeetako lan-ratioak errespetatuz.hitzarmenaren irudia

Zirt edo Zart!
Udalerria Tailerren kopurua konpostadoreak
Astigarra - -
Errenteria 6 214
Hernani 2 62
Donostia - San Sebastian 36 1.456
Lasarte - Oria 2 72
Lezo 1 49
Oiartzun 1 42
Pasaia 2 91
Urnieta 2 67
Usurbil 1 46
Total 53 2.099


Kanpainaren garapena

mutikoak lurrean eserita

 

1. SAIOA: “EZ EROSI ZABORRIK”.

Lehenengo saioan antzerkiak azpimarratzen zuen hondakinen prebentzioa. Baliabide hori ikasleen arreta lortzeko modu interesgarria zen. Ildo horri jarraiki, 30 minutuz klase teoriko arrunta eman ordez antzerkia egiten zen.

Ondoren, “Gutxiago gehiago da” izeneko jarduera garatzen zen. Horretarako, merkatuko produktuak alderatzen ziren. Behar berdinak asetzeko, hondakin gehiago edo gutxiago sortzen dituzten produktuak erabil ditzakegu. Hain zuzen ere, horiek identifikatu behar ziren eta produktu desberdinek sortutako hondakinen kopurua pisuan eta bolumenean kuantifikatu behar zen. Horretarako bi ontzi garden, hondakinak, produktuen zerrenda eta balantza bat erabiltzen ziren.

antzara jokoaren esplikazioa2. SAIOA: “GARRANTZITSUENA PREBENITZEA DA”.

Antzara-jokoan oinarrituta, lurrean taula handia jartzen zen eta edukiak hiri-hondakinekin zerikusia zuen: prebentzioa eta materialaren balioztapena.


mutikoan antzara jokora jolastenAntzara-jokoaren ordenari ekiteko, berrerabilpenaren proba egiten zen. Aipatu proba beste herri-jokoan oinarritzen zen: lau taldez (A, B, C eta D) osatutako aulkiak, kolore desberdinetako txalekoekin identifikatuz. Hondakinak irudikatuak zeuden panela azaldu ostean, partaide bakoitzak irudia eta berrerabilpena erlazionatzen zituen fitxa aurkitu behar zuen. Fitxa egokia aurkitutakoan, jatorrizko tokian berriz esertzen zen, baina alfonbratxo bat gutxiago zegoen. Partaide baztertuek bere ikaskideak laguntzen zituzten “identifikatu beharreko objektua” aurkitzera.

Jada antzara-jokoaren gainean, partaideek dadoa jaurtikitzen zuten ahalik eta azkarren ibilbidearen amaieraraino iristeko. Antzararen ordez kanpainaren maskota (Fletxia) erabiltzen zen. Fletxi ez zen laukian gai nagusiarekin zerikusia zuen galdera erantzun behar zuten, hau da, ingurumen-hezitzaileak emandako hitzaldiaren gaia eta aldez aurretik landutako material didaktikoa garatu behar ziren.

Ibilbidean talde bakoitzak derrigorrez bi jarduera gainditu behar zituen: “erosketa ekologikoa” eta “Tandem-4”:

4 mutiko jolasten- Erosketa ekologikoaren bidez erosketa egin behar zen: panel bat zegoen supermerkatua simulatuz eta ikasleek hainbat produktu erosi behar zituzten. Aipatu produktuek aldaerak zituzten, neurri handiagoan edo txikiagoan ekologikoagoak. Ingurumen-hezitzaileak egindako erosketa egiaztatzen zuen.
-Tandem-4 talde-jarduera da. Tandemeko kideek behar bezala koordinatuak jardun behar zuten hondakinak erosi eta edukiontzi egokian botatzeko.

ALDEZ AURRETIKO ETA ONDORENGO LANERAKO HEZKUNTZA-MATERIALA

Material educativoIkasgelan lana errazteko, ikasleek eta irakasleek materiala izan zuten eta berariaz argitaratu zen hondakinen prebentzioari eta balioa emateari buruz.

hezkuntza materialaIkastetxea bisitatu baino lehen lantzeko, lan-fitxek informazioa eta ariketak zituzten. Halaber, ariketak planteatzen ziren deskribatutako jarduerak garatu ondoren lantzeko.

Hezkuntza-materialean irakasleentzako hezkuntza-materiala (informazioa eta aholkularitza) eta ikasleentzako hezkuntza-materiala (prebentzioa eta balorizazioa lantzeko material teoriko-praktikoa) agertzen ziren. Eguneroko errealitatearekin zerikusia zuten adibide praktikoak aurkezten ziren. Gainera, etxera eskutitza irisarazi zen familiarentzat prebentzioari eta birziklapenari buruz adibideekin. Aipatu adibideak etxean aplikatzeko pentsatuak zeuden.

*Prebentzio-jarduerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorreko Sailaren dirulaguntza jaso du, hiri-hondakinak prebenitzeko jarduerentzat emandako laguntzen esparruan.

Icono del programa Acrobat Reader Ireki heziketa materiala PDF formatoan, lehio berrian (Tamaina: 312 kb.)

Icono del programa Acrobat Reader Ireki heziketa materiala PDF formatoan, lehio berrian (Tamaina: 455 kb.)

Icono del programa Acrobat Reader Ireki hezkutitza PDF formatioan (Tamaina: 481 kb.)











7 - Jatorrian hondakinak murrizteko kanpainaren 2. edizioa: "banan-banan konpostatzea"

foiletoaren irudia

2006. urtean indarrean dirau banan-banan konpostatzeko kanpainak, nahiz eta aurreko urtean hasi. Guztira 12 ikaste-tailer izan ziren eta 558 pertsonak parte hartu zuen. Horietatik etxerako konpostagailua 523 pertsonak hartu zuen.

Baratzea edo lorategia duten pertsonentzat.

Baratzea edo lorategia duten pertsonentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorrerako Sailak eta San Markoseko Mankomunitateak hiri-hondakinak prebenitzeko banan-banako konpostatze-kanpaina antolatu zuten. Aipatu kanpainari jarraiki, Mankomunitatean konpostagailua eskatu zutenei banatu zitzaien. Kanpaina San Markoseko Mankomunitatearen eremuko hiritarrentzat da, betiere konpostagailua kokatzeko berdegunea badute. Bere helburua landare-elikagaien hondar gordinak, etxean sortutakoak, eta lorategiko nahiz baratzeko landare-hondakinak konpostatzea da.foiletoaren irudia

Konpostagailua izan eta ekimen honetan parte hartzeko, ezinbesteko baldintza izan da ikaste-tailerrean parte hartzea. Bertan teknikari adituak argi eta garbi eta modu praktikoan azaltzen zuen konposta egiteko modua eta konpostagailuaren muntaia. Tailerrak gutxi gorabehera 90 minutu irauten zituen.
Saioan bertaratutako bakoitzari konpostatzeko eskuliburua (http://www.gipuzkoa.net/san-marcos/pdf/2005/Manual_compost_cast.pdf) eskuratu zitzaion, baita Aizmendiko zabortegian konpostagailua jasotzeko txartela ere. Bai konpostagailua, bai prestakuntza-jarduera eta aholkularitza doakoak ziren.

Lorategiko edo baratzeko landare-hondakinetatik eta etxean sortutako elikagai-hondarretatik konposta fabrikatzea hiri-hondakinen sorrera murrizteko modua da, bide honetatik konpostatzen diren hondakinak San Markoseko Mankomunitatearen hiri-hondakinen bilketa lerroan ez baitira sartzen eta kontsumo pribaturako baliabide bihurtzen baitira.

ikaste tailerraren irudiaikaste tailerraren irudiaikaste tailerraren irudia















Icono del programa Acrobat Reader Ireki konpostatzeko gida-liburua PDF formatoan lehio berrian (Tamaina: 1.82 kb.)

Icono del programa Acrobat Reader Ireki prentsa iragarkia PDF formatoan lehio berrian (Tamaina: 812 kb.)

Icono del programa Acrobat Reader Ireki tailerren egutegia PDF formatoan lehio berrian (Tamaño: 812 kb.)

konpostagintzari buruzko irudia


Gipuzkoako Forualdundia garatu duen web gunea ikusi

Norbanako konpostgintza kanpaina Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorrerako Departamenduaren ekimena da, Gipuzkoako Mankomunitateekin batera egiten ari dena.

Ekimen hau (PIGRUG) Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Integralaren barruan dago eta etxe-hondakinak gutxitzeko prebentzio neurri bat da.

Anima zaitez eta eskatu zure konpostagailua ondoko telefono zenbakira deituz:

943 67 02 49

Konpostatzea
1. edizioan partaideak guztira (2005) guztira banatutako konpostagailuak (2005) 2. edizioan partaideak guztira (2006) guztira banatutako konpostagailuak (2006)
113 109 558 523


Konpostatzea
Udalerria Tailerren Partaideen kopurua Jasotako konpostagailuen kopurua
Astigarra 18 18
Errenteria 22 19
Hernani 96 93
Donostia - San Sebastian 288 265
Lasarte - Oria 27 26
Lezo 9 8
Oiartzun 82 78
Pasaia 8 8
Urnieta 77 73
Usurbil 44 44
Total 671 632