Ingurumenarekiko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa: 2004ko kanpainak


"SORTU ZABOR GUTXIAGO" KANPAINA

Propaganda, EZ>

SORTU ZABOR GUTXIAGO!!

Irmotasun honekin ekin zion San Markoseko Mankomunitateak hiritarrentzako kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainari. Hondakinak sortzeari dagokionez, eten egin behar da goranzko joera. Kontsumo arduratsuari eta hondakinei buruzko tailerrak kanpainaren egitura-ardatza izan ziren. Ildo horri jarraiki, 2004ko berrikuntsarik aipagarriena da. Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietako postontzietan informazio-liburuxka sartzeaz gain, bestelako baliabide-sorta kaleratu ziren, besteak beste, hurrengoak azpimarratu behar dira: tailerretan parte hartzen zutenentzat kamiseta ederra eta diseinu originala zuen erosketetarako poltsa tolesgarri praktikoa. Honako baliabideak erabili ziren: 113.00 liburuxka, 4.000 kamiseta, 4.000 poltsa tolesgarri, kontsumo arduratsuari eta hondakinei buruzko 60 tailer, 14 informazio-puntu kalean. Hori guztia beharrezkoa da hondakinak sortzeko orduan, murrizketa eraginkorra lortzearren eta lan horretan guztiok dugu zerikusia.

Arrazoiak eta helburuak

San Markoseko Mankomunitateak hiri-hondakinak kudeatzeko aginpidea du eta bere lanaren barruan, ohikoa denez, hiritarrentzako kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpaina antolatu zuen. Helburua bere lurralde-eremuan sortutako hondakinak murriztea izan zen. Nahikoa da hurrengo zifra gogoratzea: San Markoseko Mankomunitateko biztanle bakoitzak urtean 478 kilo zabor sortzen ditu. Kanpaina honekin San Markoseko Mankomunitateak hondakinak sortzen diren lehen unea landu nahi du, hau da, murriztea eta berrerabiltzea indartu nahi izan genituen. Horrez gain, gure zaborrean dauden hondakin-zatien gaikako bilketa eta birziklapena finkatu nahi genuen. Hondakinak bereiz eta birziklatzeko datuei erreparatuz, Europako batez bestekotik hurbil eta estatuko bestelako erkidego batzuen gainetik, geroz eta zabor gehiago eta azkarrago sortzen dugula gogorarazi behar dugu.

Nahiz eta San Markoseko Mankomunitateak birziklapena sustatzeko ahaleginak egin, hondakinak bereizteko orduan, oraindik lan handia dago egiteke: batetik ez dugu guztiok parte hartzen, eta bestetik, ez dugu guztiok eraginkortasun berdinez parte hartzen. Oraindik zenbait hiritarrek ez du argi nola eta non bota hondakin desberdinak.

"Sortu zabor GUTXIAGO! Murriztu-Berrerabili-Birziklatu" lelopean egituratu zen kanpaina. Berarekin hiritarrei hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko gonbita luzatu zitzaien. Era berean, kanpainaren azken helburuak onura orokorra azpimarratzen zuela aipatu behar dugu. Eta hondakinak guk geuk sortzen ditugun neurrian, erantzukizuna ematen digu goranzko joera geldiarazteko.

Informazio-formatuek eta ekintzek gizartearen sektorea zabala hartu nahi zuten. Ekimen honekin San Markoseko Mankomunitateak hiritarrekin zuzeneko kontaktua izan nahi zuen, mezua ahalik eta argien eta eraginkorren iristeko. Azkenik, kanpainak hiru hilabete (azaroa, abendua eta urtarrila) iraun zituela aipatu behar da. Guztira 63.000 euro gastatu ziren.

Kanpainak hurrengo baliabideak erabili zituen:

  1. Informazio-liburuxka
  2. Komunikabideetan agertzea
  3. Kontsumo arduratsu eta hondakinei buruzko tailerrak
  4. Informazio-puntuak kalean
  5. Kamisetak
  6. Poltsa-zorroak
  7. Eranskailuak propaganda postontzietan murrizteko.

1- INFORMAZIO-LIBURUXKA

Kanpainako informazio-liburuxka

16 orrialdeetako informazio-euskarria idatzi zen euskaraz nahiz gaztelaniaz. Testuak eta irudiek oso modu ikusgarri eta erakargarrian zaborrak egun sortzen duen arazoaren berri ematen zuten. Halaber, irtenbidean laguntzeko hiritarrok eta ekoizleok eman behar ditugun urratsak argitzen ziren. 112.800 ale sartu ziren postontzietan.

Acrobat Reader ikonoa Ireki foiletoa lehio berrian (Tamaina 1.092 kb.)



2 - KOMUNIKABIDEAK

Prentsa iragarkia
  1. Udalerrietako aldizkarietan orrialde osoko informazio-espazioa erabili zen.
  2. Komunikabideetara prentsa-oharrak bidali ziren.
  3. Gainera, kanpainaren informazio zehatza jarri zen San Markoseko Mankomunitatearen web orrian eta Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako web orri ofizialetan.

3- KONTSUMO ARDURATSUARI ETA HONDAKINEI BURUZKO TAILERRAK

Acrobat Reader ikonoa Iragarkia ireki, PDF formatoan, lehio berrian. (192 kb.)

Kontsumo arduratsua eta hondakinak, modu dinamikoan, praktikoan eta esku-hartzailean ordu eta erdiz lanean jarduteko tailerra prestatu zen.

Guztira 161 tailer egin ziren: 12 hiritarrentzat eta 149 elkarteentzat, talde antolatuentzat eta ikastetxeentzat. Tailerretan parte hartzeko posta elektronikoz edo posta arruntez informazio-eskutitzak bidali ziren:

2004an egindako tailer kopurua
ELKARTE / ZENTRUA GUZTIRA
Ikastetxe kopurua 99
Euskaltegi kopurua 20
Elkarte, Etxekoandre, Jubilatu elkarteak, etab. 21
EPA (Helduentzako Hezkuntza Iraunkorra) 11
Biztanleria Orokorra 13
GUZTIRA 164

Hiru tailerren izenburuak hauek dira:

  1. Erosketetan! 
  2. Traste zaharren kutxa 
  3. Zer dago zabor-poltsan?

Zure elkartearentzat guk tailer bat antolatzea nahi duzu?

Talde baten arduraduna (bizilagunen elkartea, bigarren hezkuntzako ikastetxea, Helduentzako Heziketa, Euskaltegia, kontsumitzaileen elkartea, etxekoandreen elkartea, zaharren etxeak...) bazara, gurekin kontaktuan jar zaitezke hurrengo telefono-zenbakian: 943.670.637 zuen zentroan tailerrak gauza ditzagun.



4- INFORMAZIO-PUNTUAK KALEAN

Kanpaina honetan 14 informazio-puntu kalean programatu ziren, hain zuzen, San Markoseko Mankomunitateak udalerri guztietan egiten duen olio erabilien eta hondakin arriskutsuen bilketaren egutegiarekin bat etortzen zirenak. Puntu horietan egitura triangeluarrak kokatu ziren kanpainaren mezu nagusiak eta kontsumo arduratsuari buruzko tailerrak aditzera emateko. Ingurumen-hezitzaile adituak zuzeneko kontaktua izan zuen hiritarrekin. Kontsultan erantzun eta jarduera programatuen berri ematen zuen. Puntu hauetan 4.000 poltsa-zorro banatu ziren erabilera bakarreko poltsen ordez erabiltzeko



5- KAMISETAK

Kamiseta

Kamiseta orijinala diseinatu zen. Lengoaia grafiko erakargarria erabiliz, kanpainaren leloa eta filosofia argi eta garbi adierazten zituen: Murriztu, Berrerabili, Birziklatu.

Kolore gorria hautatu genuen kanpainaren diseinua jarraituz. Kanpaina honek gorri kolorea eta hondakinak murriztea harremanetan jartzen zituen, kolore horrek duen alerta esanahia dela eta.

Guztira 4.000 kamiseta banatuko ziren kontsumo arduratsuari eta hondakinei buruzko tailerretan parte hartzen zutenen artean.

6- POLTSA-ZORROA

Poltsa

Euskarri honek, kamisetan ikusi dugun M horrekin, hau da, zaborra Murriztearekin zerikusia zuen. Erosketetarako poltsa bat zen eta bere diseinua berria eta erakargarria zen. Tolestu eta zorro moduan gelditzen da.

Tamainagatik eta kalitatearengatik oso praktikoa da eta eguneroko erosketetan oso erabilgarria. Gainera, sentsibilizazioa eta hausnarketa indartzeko oso euskarri baliagarritzat jo genuen.

Halaber, kanpainaren mezua eta filosofia hedatzea zen helburu. Guztira 4.000 poltsa banatu ziren.




7- POSTONTZIETAKO PROPAGANDA MURRIZTEKO ERANSKAILUAK.

Orrialde bertikala

Gure postontzietara iristen den propaganda deuseztatzeko "propagandarik EZ" lelopean tamaina desberdinetako eranskailuak egin genituen.

Orrialde horizontala

Aranskailu hau ez baduzu, marrazki honen egiazko tamainako bertsio bat inprimatu dezakezu paper eranskailuan, puntuzko lerrotik moztu, eta pegatina bezela erabili.

Acrobat Reader ikonoa Ireki pdf hau lehio berrian.