Kanpainen zerrenda:
1. Ontzien ekoizle handientzat sentsibilizazio-kanpaina
2. "Gure zaborra... arazo bat, pate hartu bere konponbidean!"
3. Ikastetxeetan kanpainak (bisitak)
Kartela ireki PDF formatoan, lehio berrian (526 Kb)
Diptikoa ireki, PDF formatoan, lehio berrian (5,13 Mb)
Eskutitza ireki, PDF formatoan, lehio berrian (1,27 Mb)
Kamiseta ireki, PDF formatoan, lehio berrian (169 Kb)
Pegatina ireki, PDF formatoan, lehio berrian (3,56 Mb) Ekoizle handiek sortutako hondakinetan birzikla daitezkeen materialak nagusi dira. Beraz, birzikla daitekeen material ugari berreskura daiteke eta, gainera, aipatu materiala oso kalitate onekoa izaten da.
Mankomunitatean hiri-hondakinak kudeatzeko Plan Integralak (2002-2016) duen aukera estrategiko bat hiri-hondakinei ahalik eta balio handiena ematea da eta horretarako, besteak beste, hurrengo neurriak hartu behar dira: zati desberdinen birziklapena indartzea, udal-hondakinetatik birzikla daitezkeen zatiak asko sortzen dituzten ekoizleei gaikako bilketa bereizia eskaintzea. Zari horien barruan daude ontzi-hondakinak.
Aipatu kanpainaren helburua honakoa izan zen: plastikozko, metalezko eta brick motako ontziak behar bezala identifikatzen, hautatzen eta isurtzen erakustea ekoizle hauei. Horiek jardueraren ondorioz sortzen dira eta edukiontzi horira bota behar dira. Erraztasunak ematearren, edukiontzia gunetik hurbil jarri zitzaien.
Xede horrez, 2003ko maiatzean eta ekainean Donostiako 57 gunetan bisita pertsonalizatuak gauzatu ziren. Gune horiek ekoizle handiak diren sektoreen adierazgarri ziren (ikastetxeak, % 29,8; osasun-zentroak, % 21; hotelak, % 17,54; merkataritza-zentroak, % 8,7; egoitzak, % 8,7; eta enpresak % 3,5). Bakoitzean mintzaldi praktikoa zuzendu zitzaien langileei, zerbitzu berrian errazago parte har zezaten.
Informazio-mintzaldietan guztira 510 langilek parte hartu zuen eta toki nahiz zerbitzu desberdinetakoak ziren: sukaldea, jangela, kafetegia, garbitegia eta garbiketa. Izan ere, establezimendu bakoitzean toki horietan sortzen ziren hondakin-mota horiek. Gune bakoitzak bataz beste 2003. urtean 1.761 kg ontzi sortu zituen eta guztira 88 tona berreskuratu ziren.
Diseinatu ziren informazio-euskarriak mintzaldiaren edukia indartzeko eta informazio-aipamen etengabe bihurtzeko izan ziren. Hala, liburuxkak, kartelak, eranskailuak eta kamisetak argitaratu ziren. Horiek guztiak ontzi asko eratzen zituzten guneetan parte hartu zuten langileei banatu zitzaien.
Foiletoa ireki, PDF formatoan,
ireki lehio berrian. (2,07 Mb)
Kale antzerki
emanaldien egutegia ireki, PDF formatoan, lehio berrian. (2,07 Mb)
Partxisa ireki, PDF formatoan, lehio berrian. (2,95 Mb)
Mantala ireki, PDF formatoan, lehio berrian. (134 Kb)
Ohar koadernoa, PDF formatoan, lehio berrian. (4,83 Mb)
Panela ireki, PDF formatoan, lehio berrian. (4,34 Mb)
Iragarkia ireki, PDF formatoan, lehio berrian (1,02 Mb)
Iragarkia ireki, PDF formatoan, lehio berrian (1,02 Mb) Bereizteko prozesua etxeetan hasten da. Hiritarrek jatorrian hiru ontzi-zati bereizten dituzte gainerako hondakinetatik: beira, papera nahiz kartoia eta ontzi arinak. Hori katearen hasiera da eta ezinbestekoa da prozesua baldintzarik onenetan egiteko, berebiziko garrantzia izango baitu, berreskura daitekeen kopuruan eta bereizi eta birziklatzeko orduan hondakinak izango duen kalitatean.
Aldizka hiritarrei beren partaidetzaren garrantzia gogorarazi behar zaie birziklapen-helburuak lortzeko. Horiek bakarrik hiritarren partaidetzarekin lor daitezke eta partaidetzak ontziak bereizteko orduan, bai kantitatea -bilketa-zifrak gehitzea- bai kalitatea -egokiak ez direnak murriztea- hobetu behar du.
"Gure zaborra... arazo bat, parte ezazu bere konponbidean!"
Mankomunitatea jakitun da hondakinak toki-mailan murrizteko orduan, ahalegin osagarria egin behar duela. Plan Integralaren denboraldian (2002-2016) hondakinen sorrera urtean % 1,12 metatura murriztu behar da. Helburu honi arreta berezia eskaintzen dio "Gure zaborra... arazo bat, parte ezazu bere konponbidean! sentsibilizazio-kanpainak.
Aipatu kanpaina 2003ko urrian eta azaroan egin zen eta murrizteko ekintzak azpimarratzen zituen, bereziki udalerrietan sortzen diren ontziei eta bilgarriei dagokienez eta azken kontsumitzaileei bideratuta zegoen. Era berean, helburua lortzearren, ekintza berrien bila hiritarrek parte hartzea eskatzen zuen.
Era berean, hondakin bihur daitezkeen produktuak eta tresnak berrerabiltzea, horiek minimizatzen laguntzen du eta, beraz, hondakinen prebentzioaren eremuan sartzen da. Hori da ahin zuzen Plan Integralaren lehentasun nagusia. Ildo horri jarraiki, "hondakina ala baliabidea?" epigrafepean, kanpaina honek hondakin gutxiago sortzeko ekintza praktikoak zehaztu zituen.
Azkenik, San Markoseko Mankomunitateak azpimarratu nahi du hiri-hondakinen alorrean erantzukizun bateratua dagoela, zaborra Mankomunitatea osatzen dugunon hamar udalerrietako biztanle guztion arazoa baita. San Markoseko Mankomunitateko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralak helburu batzuei aurre egin behar die eta batzuen epemuga oso laburra da. Horiek lortzeko ezinbestekoa da zuen inplikazioa.
1. Informazio-liburuxka (foiletoa) postontzietan sartzea Liburuxkaren edukiak, zehatz-mehatz azaltzen du hondakinak kudeatzeko orduan Europako Erkidegoak aplikatzen duen hierarkiaren printzipioa, hau da, garrantziaren ordenari erreparatuz: hiri hondakinak sortzean minimizatzea (murriztea eta berrerabiltzea), hondakinetako lehengaiak birziklatzea (edukiontzi horiaren, urdinaren eta berdearen bidez gaika biltzea), eta azkenik, balioa ematea. Liburuxka San Markoseko Mankomunitatea osatzen duten etxebizitzetako postontzi guztietan (112.000 ale) sartu zen. Gutunazal baten barruan liburuxkarekin batera birziklapenarako partxis-jokoa erantsi zen.
2. Antzerkia kalean "BIRZIKLATRENA-RECICLATREN" izeneko emanaldiarekin
Hortzmuga antzerki-konpainiaren ardurapena. Ekintza gure udalerrietako
kaleetan eta 4 merkataritza-gune handietan garatu zen. Ordubetez zuzeneko kontaktua
bilatu zen jendearekin muntaia erakargarri batetik abiatuta. Tonu atseginean
umorez kalean birziklapenaren mezua hedatu zen. Kaleko animatzaileez gainera,
bi ingurumen-hezitzaile edozein zalantza argitzen zuten ekintza
garatzen zen bitartean. Urriaren 5etik azaroaren 30era arte garatutako 35 ekintzen
egutegia informazio-liburuxkan kontsulta daiteke.
Ireki bideoa
lehio berrian. Windows media Formatoa (10,5
Mb), Real Player Formatoa (9,5Mb)
Oharra: Windows media formatoan dagoen bideoa, soilik Explorer nabigatzailearekin ikus daiteke.
3. Informazio-gunea eta jokoen eremua lau merkataritza-gune handietako iragaite-eremuan. Elkarrekintza-oholak jarri ziren kontsumoa murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko. Oholekin batera jolas-gunea jarri zen saski eta txirrista puzgarriekin. Hala, haurrak objektuak birziklatzen jolasean jardun ziren. 12 saioen iraupena eta banaketa informazio-liburuxkaren atzeko aldean kontsulta daiteke.

4. Informazio-euskarriak. Kanpainaren mezua indartzeko, ekintzetan parte hartu dutenen artean 6.000 mantal eta 7.000 ohar-koaderno banatu ziren. Mantalak edukiontzi horiarekin harremana zuen, bertan bota behar direnei buruz oraindik zalantzak baitaude. Bestalde, alderdi praktikoa nahiz hiri-hondakinei buruzko mezuak, kontseiluak... zituen ohar-koadernoa diseinatu zen.
5. Idatzizko prentsan agerpenak. Udalerriko prentsan (egunkariak eta aldizkariak) iragarkiak kontratatu ziren.
KANPAINAREN KOSTUA: 140.255 euro.
Ikastetxeen sektoreak kontzientzia kolektibo positibo gisa jarduteko nahikoa ahalmen du. Ingurumen programei dagokienez ere joera bera da eta, hildo horri jarraiki, lan daiteke hondakinen kudeaketa. Gainera, biztanleriaren zati horrek etorkizun hurbilenari begira ingurumenarekiko konpromisozko jarrerak finkatuko du.
Hala, haurrak eguneroko bizitzako alderdi askotan eragile aktibo bihurtzen dira eta bataz bestekoak baino konpromiso- eta inplikazio-maila altuagoa ageri dute, informazio egokia jaso ostean eta lankidetzaren garrantziaz jakitun direnean.