San Markoseko Mankomunitateak Ecoembes-en laguntzaz hiru urte segidan sentsibilizazio-kanpaina gauzatu zuen ontzi-hondakinen mota desberdinak gaika biltzea eta birziklatzea finkatzeko. Azken finean, material horien berreskuratzeari dagokion ehunekoa gehitu nahi zen. "Birzikla daitezkeen ontziak ez badituzu bereizten, gaikako bilketa-sistema eta birziklapena gelditu egiten dira" leloa erabiliz, birziklapenaren helburuak lortzeko hiritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela gogoraraztea izan zuen xede. Helburuak hiritarrek ontziak bereiztean kantitatearekin (bilketa-kopuruak gehitzea) eta kalitatearekin (egokiak ez diren edukiak murriztea) parte hartzen dutenean bakarrik lor daitezke.
Kanpainaren
informazioa ireki lehio berrian, tamaina 1,30 Mb.
Horrela, 2001eko ekainaren bigarren hamabostaldian eta uztailean iragarkiak jarri ziren, bai egunkarietan, baita herrietako aldizkarietan ere, informazioa eman zen irratietan eta udalerrietan dauden telebistetan iragarkiak eman genituen. Hiriaren barneko nahiz hiriarteko autobusetan ere publizitatea ezarri genuen. Gauza bera egin genuen markesinetan. Hori guztia ontzi-hondakinak behar bezala bereizi eta dagozkien edukiontzietan sartzeko orduan hiritarrek parte har zezaten.
2001eko ekain eta uztailean San Markoseko Mankomunitateak bere lurralde-eremuko dendari guztientzat kontzientziazio eta sentsibilizazio-kanpaina gauzatu zuen. Helburua honako hau izan zen: Mankomunitateak dendetako kartoia gaika biltzeko eskaintzen dituen bi zerbitzuetan parte hartu eta, horrela, birzikla daitekeen hondakin hori gehiago berreskuratzea. Metodologia kanpaina-hartzaileekin zuzeneko kontaktua izatean oinarritu zen. Ildo horri jarraiki, 4.652 establezimendu bisitatu ziren eta laguntza-euskarriak eskuratu zitzaizkien, besteak beste, informazio-triptikoak, gaika biltzeko guneetan seinale mugikorrak gogorarazteko komunikatzaile pasibo gisa eta sustapen-elementua, hau da, dokumentuak eramateko poltsa. Azken hori kanpaina amaitutakoan informazio-euskarri etengabea izateko helburua zuen.
Kanpaina hasi baino lehen, galdeketa bat egin zen eta hurrengo ondorioa atera zen: bisitatu zen establezimendu-kopurua kontuan hartuta, atez ateko bilketa-zerbitzua erabil zezaketen dendetatik bakarrik % 13,4k ezagutzen zuen zerbitzua. Donostian, Erdigunean, Grosen eta Amaran, hain zuzen ere, ekarpen-puntuetatik egunero biltzen da eta bakarrik % 23,6k ezagutzen zuen datu hori.
Kanpainaren
informazioa ireki lehio berrian, tamaina 2,84 Mb.
Aipatutako kanpainaren ondorioz ia merkataritza-establezimendu guztiei behar bezala informatu zitzaien dendetako kartoia gaika biltzeko dauden bi moduak ezagut zitzaten. Halaber, datu-base zabala lortu genuen, besteak beste, hurrengo datuekin: kantitatea, tamaina, sortze-maiztasuna eta kartoizko ontzi nahiz bilgarriek jasotzen zuten kudeaketa. Era berean, aipatzekoa da komunikazio-kanpainak zuzeneko ondorioak izan zituela, kartoia atez ate biltzeko zerbitzuari 914 denda atxiki baizitzaizkion.
Kanpainaren
informazioa ireki lehio berrian, tamaina 1,05 Mb.
Kanpaina hau 2001eko azaro eta abenduan gauzatu zen. Bere helburua beiraren birziklapen-tasa gehitzea izan zen. Ostalariak beira-ekoizle handiak diren neurrian, sortzen dituzten beira-ontziak gaika bildu eta birziklatzen laguntzeko parte hartzea nahi izan zen. Horretarako, banan-banan guztira 1.284 ostalaritza-establezimendu bisitatu ziren. Hirietan ez da atez ate biltzen. Parte-hartzeak duen garrantziari buruzko informazio xehatua eman zitzaien. Halaber, beira-hondakinak hautatu eta beira gaika biltzeko jarri den edukiontzi hurbileneraino eramateko erraztasunak eman zitzaizkien.
Halaber, bisitak egitean datuak lortu ziren eta ondoren ikerketa bat egin zen
ostalariek duten iritziarekin, edukiontzien kokapena aztertu zen eta sektoreak
dituen beharrak hauteman ziren. Horrela, beira gaika biltzeko orduan partaidetza
gabezia eragiten zuten zailtasunak konpondu ahal izan genituen. Egindako eskaerak
aztertutakoan, eskatu zuten establezimendu guztiei doan bi gurpil zituen edukiontzi
txikia eskuratu zitzaien. Guztira 350 banatu ziren. Horrela, errazago hautatzen
da eta iglu hurbilenera eraman ditzakete beiraren ontzi-hondakinak. Horrez gain,
establezimenduak beira birziklatzearekin zuen konpromisoa azaltzeko eranskailuak
eman zitzaizkien. Ondoren zerbitzu-puntuak berriz kokatu eta gehitu ziren sektorearen
beharrei erantzuteko xedez.