Web gune honetan, gure asmoa izan da erabiltzaile gehienentzako erabilerraza
izango den webgunea diseinatzea, haien muga pertsonalak edo teknologikoak
edozein izanik ere.
Horretarako, Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazaren Printzipio
Orokorrak aplikatu ditugu. Irizpide horiek W3C (World Wide Web-erako Partzuergoa)
erakundean sartuta dagoen WAI (Webaren Erabilerraztasunerako Ekimena) lan-taldeak
ezarriak dira. Horretaz gain, W3C-ak ezarritako formato estandarrak erabili
ditugu eta WAI-ak sortutako gidalerroak jarraitu ditugu, AA maila betetzen
dugularik irizpide guzti hauei esker.
Erabilerraztasun-arazorik topatzen baduzu, edota gai horri buruzko iruzkin
edo iradokizunik egin nahi baduzu, ez egin dudarik eta jar zaitez gurekin
harremanetan e-maila honetan: msanmarcos@udal.gipuzkoa.net
Erabilerraztasunari esker hau bermatzen dugu: edozein baliabide (web, kutxazain
automatiko, etab.) pertosona guztientzat (edonolako urritsun izan ala ez)
eskuragarri izatea.
Jendeak, batez ere minusbaliotasunen bat duenak, zailtasunak ditu weba erabiltzeko, topatzen dituen oztopo ugariak direla eta, bai web-orrian bertan, bai hauek ikusteko erabiltzen diren aplikazioetan: nabigatzaileak, multimedia dispositiboak, pantaila-irakurgailuak, ahots-sintetizadoreak, etab. Jende-talde hau biztanlegoaren % 10-20a da eta beraientzat, web-gune arrunt batean nabigatzea oso zaila izan ohi da, batzuetan, ezinezkoa.
Oztopo horien ondorioz, erabiltzaileak ezin du mota orotako informazioa eskuratu, hala nola: lana bilatzea, gizarte-jarduerak, informazio orokorra, merkataritza, hezkuntza... Web-orriak bisitatzen dituenean erabiltzaileak topatu ohi duen arazoetako batzuk hauek dira:
Minusbaliotasun batzuek ez dute eraginik Interneten erabileran (adibidez, ibiltzeko zailtasunak izatea), baina beste askok oztopo handiak dakartzate, ia guztiek dugun minusbaliotasun teknikoa ahaztu gabe. Honelako erabiltzaileak topa ditzakegu:
www.gipuzkoa.net/san-marcos web-orriak A maila betetzen du. Horrela, aurkezpenaren eta edukiaren arteko bereizketa lortu dugu. San Markos Mankomunitateaz kanpoko estekak egon daitezke. Beraz, hortik aurrera ez dugu bermatzen erabilerraztasuna.
Orriaren goialdean, goiburukoaren azpian, bada nabigazio-barra osagarri bat, honako aukerak dituena:
Ezkerraldeko zutabean, nabigazio-menua duzu sail hauekin:
Bi menuak leku berean kokatuta egongo dira beti.
www.gipuzkoa.net/san-marcos webguneak letra-tipoaren tamaina absolutu bat erabili beharrean, tamaina erlatiboak definitu ditu, erabiltzaileak bere beharren arabera alda ditzakeenak, testuaren tamaina handiagoa edo txikiagoa hautatzeko nabigatzailearen aukerez baliatuz.
Webgune honek kaskadako geruzak eta estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioaren
ikuste-formaturako. Edukia aurkezpenetik bereizi da, ingurune desberdinetatik
informazioa eskuratu eta behar bezala bistaratzea ziurtatzeko.
Letra-tipoetarako tamaina erlatiboak erabili dira, erabiltzaileak nabigatzailearen
testu-aukeren bidez konfigura ditzakeenak. Webgune hau nabigatzaile nagusien
bertsio guztietan (Internet Explorer 5.5 eta aurreratuagoa, Mozilla, Opera)
eta plataforma, ekipo eta konfigurazio desberdinekin behar bezala bistaratzen
dela egiaztatu dugu.
Teklatu bidezko nabigazioa errazteko, web-orriaren edukien ordena logikoa ezarri da.
Web-orrian nabigazioa bizkortzen duten teklatu-lasterbideak gaitu ditugu. Lasterbide horiek erabili ahal izateko, tekla-konbinazio hauek erabili beharko ditugu: ALT + teklatu-lasterbideko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape eta Mozilla Firebird) edo ALT + teklatu-lasterbideko tekla + ENTER tekla (Internet Explorer 5 edo aurreratuagoa) edo Maiuskula tekla + Esc (Opera); eta MacOS sistemetan, CONTROL + teklatu-lasterbideko tekla:
Testu soileko nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak erabiltzen dituztenek orri bakoitzean menua eta azpimenua irakurri behar ez izateko, atal horiek saltatzeko eta orriaren edukian zuzenean sartzeko estekak sortu ditugu.
Ahots-nabigatzaileek PDF motako dokumentuak irakurri ahal izateko, Adobe Acrobat programaren irakurgailurako erabilerraztasuneko plugin-a instalatuta eduki behar da. Acrobat-eko deskargei buruzko informazio guztia jasotzen duen orria lehio berrian ireki.