








|
Gipuzkoa: Enpresa-teknologia aitzindaria duen plataforma bat
Gipuzkoa Espainiako batez bestekoaren gainetik dago Ikerkuntzan eta Garapenean dirua ezartzen eta teknologi ahalmen nabarmena du Espainiaren gainerakoaren aldean. Estatistika horien atzean industri egitura bat dago, ikerkuntzaren aldeko apustua egiten ari dena eta euskal erakundeen laguntza daukana.
Oinarri sendo horiei esker, ikerkuntza lan aurreratua egin daiteke Gipuzkoako industriaren alde.
Ildo horretatik, teknologi zentroak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, funtsezko lana egiten ari dira teknologia enpresa txiki eta ertainetara eramateko, bestela, haien tamaina dela-eta, ezingo bailukete diru ezartze handirik egin teknologi garapenetan.
Gipuzkoan zortzi teknologia-zentro daude
ikerkuntzako proiektuak lantzeko arlo hauetan: material berrietan, teknologia aeroespazialetan, telekomunikazioetan, elektronikan, energietan, makina-lanabesaren diseinuan, elikadura eta arrantza ikerketan...
Garrantzizko lan horri unibertsitate-eskolek eta fakultateek egiten duten lana gaineratu behar zaio, ahalegin eta diru ezartze handiak egiten baitituzte ikerkuntzan.
Donostiak teknologi parke moderno bat dauka, inguru natural batean kokatua, erdialdetik bost minutura, kokaleku egokia eskaintzen diena zerbitzu-enpresei, elkarteei, ikerkuntza-zentroei eta teknologi lanetan diharduten "mantal zuriko" industriei.
Industri lurzoruaren eskaintza horrek, Zuatsuko Enpresa Parkea sortzearekin batera, enpresa-zerbitzu modernoez hornitutako industriagune aitzindari baten diseinua osatzen du.
|
|