Gipuzkoa
Presentacion
Comunicaciones
Calidad
Tradición Industrial
Sectores Industrial
Formación
Vanguardia Tecnológica y Cultura
Turismo
Links

Gipuzkoa : Cultura y Turismo

Munduan herri gutxi dago hain lurralde txikian Gipuzkoak adina paisaia eskaintzen duena bere geografiaren apaingarri gisa. Gipuzkoak, giro heze eta epelekoak, kostaldeko paisaiak eta hondartzak ez ezik, badauka barrualde menditsu bat ere, herrixka xarmangarriez zipriztindua. Hiriburu duen Donostia hiri zoragarria da, Bizkaiko Itsasoko uraren ertzean dagoena, eta hiru talaia natural dituena: Igeldo, Urgull eta Ulia mendiak. Bisitariari ahaztezinezko oroipena utziko dio Donostiak. Bertako ondare historiko-artistiko garrantzitsua tradizio aberatsaz mamituta dago, eta kultura berezi bat agertzen du, bere hizkuntzaren bitartez belaunaldiz belaunaldi zabaldu dena.

Gipuzkoak era askotako kultura eta kirol ekintza garrantzitsuak aurkezten dizkio bisitariari. Kirol lehiaketa ezberdinak izaten dira urtero, nazioarte mailako kirolaririk ospetsuenek parte hartzen dutenak. Bertako kirol erakustaldiak gozatzeaz gain -pilota eta arrauna, adibidez-, izaten da bestelako kirol ekintzarik ere, hala nola, golfa, tenisa, eta txirrindularitza, instalazio handiak eta modernoak dauzkatenak.

Garrantzi bereko kultur ekitaldiez osatutako egitarau oparoa gauzatzen da urtean zehar Gipuzkoako hainbat tokitan. Azpimarratzekoak dira Udako Ikastaroak -Miramar Jauregian-, Jazzaldia -kale, plaza eta kiroldegietan-, Musika Hamabostaldia -Victoria Eugenia Antzokian-, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldia filmzaleentzat, irailean izaten dena.

Sukaldaritzak, mugaz haraindiko ospea duenak, "gourmet" finenen eta nazioarteko gida-libururik ospetsuenen aitorpena jaso izan du. Bertako sukaldaritzaren aurkikuntza eta gozamena osatzeko, kalitate handiko ostatuen azpiegitura dago: hotel klasiko eta modernoenetatik hasita landa ostatuetaraino, nola itsasertzean hala mendi-mendian.



Horra hor Gipuzkoa, aparteko tokia atsegin betea hartzeko.
Turismo
Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa

Departamento de Economía y Turismo
Ekonomia eta Turismoaren departamentua