Gipuzkoa
Presentacion
Comunicaciones
Calidad
Tradición Industrial
Sectores Industrial
Formación
Vanguardia Tecnológica y Cultura
Turismo
Links

Gipuzkoa : Dirua ezartzeko eta atsegin hartzeko plataforma bat

Diputación Plataforma bat da era guztietako jarduerak gauzatzeko eta sustatzeko oinarri sendoa, trinkoa, ziurra eta egokia.
Halaxe agertzen da Gipuzkoa munduaren aurrean: dirua ezartzeko etorkizuneko plataforma bat, eta bertan bizitzeko eta atsegin hartzeko aparteko plataforma "berde" bat. Orri hauen bitartez Gipuzkoako errealitatearen alderdi ezberdin asko ezagutuko dituzu, bera hobeto ezagutzen lagunduko dizutenak: bere historia aberatsa, bere azpiegiturak, bere kultura berezia, bere paisaia ederrak, bere herri kirolak, bere sukaldaritza, bere jendea, bere ekonomi ahalmena... ezin konta ahala ezaugarri, hona etorri eta zuk zeuk ezagutzera gonbidatuko zaituztenak, zalantzarik gabe.

Gipuzkoako gizon-emakumeek historian zehar ahalegin handiak egin izan dituzte ekonomiaren eta merkataritzaren errealitateak unean-unean paratutako erronkei erantzuten eta aurrea hartzen. Gipuzkoarrok zerbaitetaz harro egon bagaitezke, gure mugez haraindi negozioak eta enpresak sustatzeko antzinatik datorkigun trebetasunaz harrotu gaitezke.

Horregatik, gure erronka, gaur eta beti, hainbeste ahalegindu ziren gizon-emakume haiei ohore egitea izango da, erabakigarriak izan baitira gure bilakaerari laguntzeko. XXI. mendeko Gipuzkoa egiazko errealitate bat da, eskura eta ikusgai daukazuna, zerorrek egiazta dezazun dirua ezartzeko, bertan bizitzeko eta atsegin hartzeko aparteko plataforma bat dela.

Ongi etorri Gipuzkoara!



Román Sudupe Jaun Txit Garaia
Gipuzkoako diputatu nagusia
José Ramón Beloki Guerra Txit Prestua
Ekonomia eta Turismoko diputatua


Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa

Departamento de Economía y Turismo
Ekonomia eta Turismoaren departamentua