Gipuzkoa
Presentacion
Comunicaciones
Calidad
Tradición Industrial
Sectores Industrial
Formación
Vanguardia Tecnológica y Empresarial
Turismo
Links

Gipuzkoa: Ardatz Atlantikoan dagoen plataforma bat

Gipuzkoa, Euskal Herriaren bihotzean dagoen industriagunea, Espainiaren iparraldeko probintzia bat da, hiriburu Donostia duena. Geografikoki kokaleku estrategikoa eta pribilegiatua du Europa barruan: Frantziatik oso gertu, Europako Ardatz Atlantikoaren orpo, Ardatz Mediterraneora iristeko iraganbide, eta Portugalerako nahiz Afrikaren iparralderako pasabide. Itsasoari begira dagoen herria izanik, Gipuzkoa betidanik egon da irekita atzerriari eta beste herriekiko merkataritzako harremanei. Bere gizon-emakumeak, bere enpresak eta bere produktuak, lurbira osoan ibiliak dira.

autovia Nazioarteko plataforma izateko grina horrek bizirik dirau gaur ere komunikabide sare zabal bat medio, itsasoz, lehorrez eta airez hedatzen dena: errepide eta autobideez osatutako sare trinko bat, Europarekin lotzen duen trenbide bat, zenbait arrantza-portu, merkataritza-portu handi bat Pasaian, eta aireportu bat.

Badaude, gainera, beste lau aireportu garrantzitsu ere (Bilbo, Gasteiz, Iruņea eta Miarritze), autoz ordubeteko bidean. Gipuzkoako 700.000 biztanleak estu-estu lotuta daude elkarrekin eta munduaren gainerakoarekin biderik modernoena dela medio: telekomunikabideena. Zuntz optikozko kableak probintziako toki nagusietaraino iristen dira, lurbirako edozein punturekin berehala lotzeko aukera emanez.

GIPUZKOATIK DAUDEN DISTANTZIAK KILOMETROTAN:


Amsterdam 1.266 Lisboa 1.113 Munich 1.529

Bartzelona 529 Londres 1.256 Paris 7.91

Brusela 1.087 Luxenburgo 1.123 Erroma 1.667

Kopenhague 2.070 Madril 469 Zurich 1.227


Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa

Departamento de Economía y Turismo
Ekonomia eta Turismoaren departamentua