|
|
 |
 |
Musika
zaletasun handia dago Gipuzkoan, Donostiako
Orfeoiaren emanaldiek eta Jazzaldiak izan ohi duten
arrakasta ikusi besterik ez dago. Eskubian, Donostiako
portuan dagoen akuariuma. |
|
| |
Gipuzkoan
kultur eta kirol jarduera eskaintza zabala eskaintzen diegu
gurera etortzen diren bisitariei. Izan ere, garrantzi handiko
kultur ekitaldiez osatutako egitarau oparoa gauzatzen da urte
guztian zehar Gipuzkoako hainbat tokitan.
Azpimarratzekoak dira Udako Ikastaroak -Miramar Jauregian-,
Jazzaldia
-kale, plaza eta kiroldegietan-, Musika
Hamabostaldia - Kursaal Batzar Jauregian-, eta zinemazaleen
gozamenerako irailean ospatzen den Donostiako
Nazioarteko Zinemaldia.
Eta ezin aipatu gabe utzi, museo eskaintza zabal bezain interesgarria,
hor ditugu, besteak beste, Txillida-Leku,
San Telmo museoa, Zientziaren
museoa, Akuariuma,
Balentziaga museoa... |
| |
|
|
| |
Munduan
ez da herri asko egongo hain lurralde txikian Gipuzkoak adina
paisaia eskaintzen duenik bere geografiaren apaingarri gisa.
Gipuzkoak,
giro heze eta epelekoak, kostaldeko paisaiak eta hondartzak
ez ezik, badauka barrualde menditsu bat ere, herrixka xarmangarriez
zipriztindua. Hiriburu
duen Donostia hiri zoragarria da, Bizkaiko Itsasoko uraren
ertzean dagoena, eta hiru talaia natural dituena: Igeldo, Urgull
eta Ulia mendiak. Bisitariari ahaztezinezko oroipena utziko
dio Donostiak.
Bertako ondare historiko-artistiko garrantzitsua tradizio aberatsaz
mamituta dago, eta kultura berezi bat agertzen du, bere hizkuntzaren
bitartez belaunaldiz belaunaldi zabaldu dena. |
| |
|

|
 |
Iturria:
EUSTAT - Eusko Jaurlaritza
|
|
|
| |
|
|
| |
Hainbat
kirol lehiaketa izaten dira urtero, nazioarte mailako kirolaririk
ospetsuenek parte hartzen dutenak.
Bertako kirol erakustaldiak gozatzeaz gain -pilota eta arrauna,
adibidez-, izaten da bestelako kirol ekintzarik ere, hala nola,
golfa, tenisa, eta txirrindularitza, instalazio handiak eta
modernoak dauzkatenak.
Sukaldaritzak, mugaz haraindiko ospea duenak, "gourmet"
finenen eta nazioarteko gida-libururik ospetsuenen aitorpena
jaso izan du.
Bertako sukaldaritzaren aurkikuntza eta gozamena osatzeko kalitate
handiko ostatuen azpiegitura dago: hotel klasiko eta modernoenetatik
hasita landa ostatuetaraino, nola itsasertzean hala mendi-mendian.
Horra hor Gipuzkoa, aparteko tokia atsegin betea hartzeko. |
| |
|
|
|
|
 |