|
|
 |
 |
Inasmet
Teknologia zentroa, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. |
|
| |
Gipuzkoa
estatu mailako batez bestekoaren gainetik dago Ikerkuntza eta
Garapeneko inbertsioetan eta teknologi ahalmen nabarmena du
gainerako lurraldeen aldean. Estatistika horien atzean industri
egitura bat dago, ikerkuntzaren aldeko apustua egiten ari dena
eta euskal erakundeen laguntza daukana.
Oinarri sendo horiei esker, ikerkuntza lan aurreratua egin daiteke
Gipuzkoako industriaren alde.Ildo horretatik, teknologi zentroak,
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren babesarekin,
funtsezko lana egiten ari dira teknologia enpresa txiki eta
ertainetara eramateko, bestela, haien tamaina dela-eta, ezingo
bailukete inbertsio handirik egin teknologi garapenean. |
| |
GIPUZKOAKO
IKERKETA ZENTROETAKO AURREKONTU BILAKAERA
Iturria:
Teknologia zentroak
|
 |
 |
|
|
| |
|
|
| |
Gipuzkoan
zortzi teknologia-zentro daude -CEIT,
IKERLAN, INASMET,
TEKNIKER eta
AZTI, CIDEMCO,
CIDETEC, FATRONIK,
IDEKO, INBIOMED
eta VICOMTECH-
ikerkuntzako proiektuak lantzeko arlo hauetan: material berrietan,
teknologia aeroespazialetan, telekomunikazioetan, elektronikan, energietan,
elikadura eta arrantza ikerketan, makina erremintaren diseinuan, biomedikuntzan,
multimediako teknologietan, mikroteknologietan...
ikerkuntzako proiektuak lantzeko arlo hauetan: material berrietan,
teknologia aeroespazialetan, telekomunikazioetan, elektronikan, energietan,
elikadura eta arrantza ikerketan, makina erremintaren diseinuan, biomedikuntzan,
multimediako teknologietan, mikroteknologietan...
Garrantzizko lan horri unibertsitate-eskolek eta fakultateek egiten
duten lana gaineratu behar zaio, ahalegin eta inbertsio handiak egiten
baitituzte ikerkuntzan.
Donostian teknologi
parke modernoa dago, inguru natural batean kokatua, hiriaren erdialdetik
bost minutura, estatuko komunikabide sare aurreratuenari esker kokaleku
egokia eskaintzen diena goi teknologiako enpresei, I+G zentro eta
laborategiei eta zerbitzu aurreratuko enpresa eta institutuei. Horrez
gain, Arrasaten beste parke zientifiko-teknologiko bat ari da garatzen,
GARAIA, bertako unibertsitatearen eta MCC talde kooperatiboaren inguruan.
Gipuzkoa guztian industri lurzoruaren eskaintza zabala dago, enpresei
zerbitzu aurreratuak eskaintzen dizkien enpresa parke eta industri
poligono ugari baitaude han eta hemen. |
| |
 |
 |
Teknologia
zentroek eta enpresek talde lana eta ikerketa aurreratua
sustatzen dute. |
|
|
|
 |