|
|
Gipuzkoan
bizitza osoan zehar etengabe prestatuz joateko aukera ematen
duen egitura sortu eta sendotu dugu. Zer lortu nahi dugu horrekin?
Pertsonen prestakuntza integrala sustatzea, bai lan munduan
eta teknikaren alorrean sartzeko eta bai lanean ari diren pertsonei
beren egoera hobetzeko aukera emateko.
Gipuzkoan dugun hezkuntza eskaintza estatu mailan dagoen onenetarikoa
da, nola oinarrizko hezkuntzan, hala unibertsitatean eta zer
esanik ez lanbide heziketan, benetan ospe handia lortu baitu.
Enpresek betidanik garrantzi handia eman izan diote prestakuntzari
eta interes horren emaitza dira gaur egun ditugun hainbat sektoretako
prestakuntza teknikoko zentroak, sektore horietako enpresek
berek sustatutakoak. Hor ditugu, esate baterako, makina
erremintaren institutua, papergintzakoa, zurgintzakoa, eraikuntzakoa,
grafikagintzakoa, galdaragintza eta soldadurakoa... |
|
| |
 |
 |
 |
 |
Goian,Elgoibarko
Erreminta Makinaren Institutua eta Unibertsitateko liburutegia.
Donostia. Behean, Donostiako
Miramar jauregia, udako ikastaroen egoitza. |
|
|
| |
|
Unibertsitatea
ere ikasgelak eta enpresa mundua uztartzen saiatzen da ikasleei
enpresetan praktikak egiteko aukera emanez eta ikasketen eskaintza
gaur egungo gizarteak dituen beharretara egokituz. Behar horiei
erantzun nahirik, hain zuzen, sortu ditu ikasketa berriak, besteak
beste, telekomunikabide ingeniaritza.
Halaber, master eta gradu ondoko ikastaro eskaintza zabala dago;
eta ezin dugu aipatu gabe utzi nahi, jakina, Euskal
Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroak,
benetan ospe handiko hizlariak biltzen baitira urtero bertan.
Enpresek, administrazioak eta Gipuzkoako gizarteak oro har garrantzi
handia ematen diogu etengabeko prestakuntzari eta inbertsio handiak
egiten ditugu prestakuntzan, ondo baitakigu giza baliabideak behar
bezala prestatzeko ezinbestekoa dela teknikak eta ezagutzak etengabe
eguneratzea.
Azken finean, bizitza guztian etengabe geure burua jantzi beharrak
duen garrantziaz jabetu gara eta hori bermatuko digun egitura sortzearen
aldeko apustu sendoa egin dugu.
|
| |
| |
 |
| |
 |
 |
Euskal
Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko Donostiako
kanpusak. Taula: Iturria: Unibertsitateak |
|
|
|
 |