Gipuzkoako enpresen tamaina txikiak industri errealitate bikoitza eragin du: alde batetik, barne merkatuari begira dauden enpresak, eta beste alde batetik, nazioarteko konpainiak azken produktuez edo haiek egindako produktuen funtsezko atalez hornitzen dituzten industriak.

Munduan merkataritzako hesiak desagertzeak Gipuzkoako enpresak nazioartekotzea ekarri du berarekin.
Produktu askok merkatu berriak irekitzea lortu dute, eta, aldi berean, beste enpresa batzuek, nazioarteko industri helburuetarako lan egiten jarraitzen dute.

Horrez gain, Gipuzkoako teknologi sektoreak hain garapen sendoa izan duenez, gure mugetatik kanpo egiten diren aplikazio teknologiko askok eta askok Gipuzkoan egindako oinarria dute abiapuntu, eta Gipuzkoako enpresen gain uzten dira Europako Batasunak bultzatutako hainbat proiektu teknologiko.

Halaber, gero eta enpresa gehiagok hartu dute munduko esparru ekonomiko nagusietarako bidea.

Horren guztiaren eraginez, areagotu egin da atzerriko inbertsoreek gugan zuten konfiantza eta gero eta gehiago jotzen dute gurera.

Beasaingo CAF tren enpresa, sektoreko lehena estatu mailan. Bilboko metroa ere bertan egindakoa da. Goian, gure mugetatik kanpo ikus daitezkeen Gipuzkoan egindako zenbait produktu.