|
|
|
Manufaktura-industriak
osatzen du Gipuzkoako industria-ehunaren puskarik handiena.
Aparteko garrantzia du makina
erreminta egiten duen industriak: sektore horretan Espainian
dauden enpresa gehienak Gipuzkoakoak dira.
Elektronika industriak ere indar ikaragarria hartu du azken
urteotan, telekomunikazioen aurrerapenarekin batera, hain
zuzen ere.
Ezin aipatu gabe utzi, badaudela enpresa batzuk sektorerik
tradizionalenetakoak direnak (siderurgia, forja, ontziolak,
papera, altzariak...), baita automobilgintzaren
lagungarri den industria oparoa ere, Europako fabrikatzaile
nagusientzat auto-atalak egiten dituena.
|
|
| |
 |
 |
 |
 |
Gipuzkoako ekonomi sarea osatzen duten hainbat jardueren
adibideak: lehenengo sektorea eta paper industria. |
|
|
| |

Fuente:
EUSTAT - Gobierno Vasco |
| |
Gipuzkoako
ekonomia enpresa sendo, moderno eta aitzindariek osatzen
dute eta dibertsifikazioaren erronka ondo baino hobeto
gainditu dute.
Etxetresna elektrikoak egiteko muntaia katea.
Ontzigintza
sektorea etengabe berritzen ari da.. |
 |
|
 |
 |
|
| |
Bereziki
aipagarria da Arrasateko
esperientzia kooperatiboa, izan ere, hasieran bost kideko kooperatiba
txiki bat besterik ez zena, berrogei urte eskasen buruan, Euskal Herriko
industri talderik handiena eta Europako industria-korporazio nagusietakoa
bilakatu baita, bost kontinenteetara hedatuta dagoena.
Esperientzia horrek filosofia kooperatiboa eta enpresa-kudeaketarik
aurreratuena bateratzen jakin du, eta izan duen arrakastaren formulek
mirespena sortzen dute herri askotan oraindik. |
| |
 |
 |
Arrasateko
mendi mazela honetan daude MCC taldea osatzen duten
enpresa nagusietako batzuk.
|
|
|
|
 |