Industriguneetan era guztietako enpresak daude, Urnietakoa dugu horietako bat.
 

Arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera garrantzitsuak dauzkanez, Europako industria-sorlekurik handienetakoa izan da Gipuzkoa historikoki. Gizartean sakon errotutako enpresa-kulturari esker, industri egitura garatua eta lan-esku kualifikatua eskaintzeko gai da.

Nazioarteko merkatu nagusiek Gipuzkoako enpresen eta "Made in Gipuzkoa" produktuen kalitateko irudia aitortzen dute.

Gipuzkoako industria-ehuna enpresa txiki eta ertainekin bilbatuta dago, batik bat. Enpresa sendoak dira, ondo hornituak eta merkatuaren egoerari eta unean uneko premiei oso azkar erantzuteko gauza direnak.

Gipuzkoan tradiziorik handiena duten enpresa ugarik gaindituta daukate dibertsifikazioaren erronka, eta gaurko egunera egokitu dira, enpresa modernoak eta industri talde indartsuak eraturik oso jarduera ezberdinetan, hala nola, siderurgian, elektronikan, telekomunikazioetan edota etxetresna elektrikoetan, ahaztu gabe beste arlo batzuk, esate baterako, teknologia, diseinua, marketina, enpresei eskainitako zerbitzu aurreratuak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak.

Enpresak kudeatzeko teknikarik modernoenek, industriagintzan hainbeste urtetan jardunez hartutako esperientziak, langileen kualifikazio mailak eta finantza erakundeen finkapenak eta indarrak etorkizun ekonomiko garrantzitsua ahalbidetu diote Gipuzkoari.

Euskal Autonomi Erkidegoak daukan zerga-autonomiari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga eta finantzazko hainbat laguntza-programa prestatu izan ditu, ezinbestekoak izan direnak Gipuzkoako enpresa-ehuna berritzeko. Horrela, Gipuzkoako industriak etorkizun oparoa du, finkatuta baitauzka enpresen kudeaketa XXI. menderantz bideratzeko oinarriak.

Iturria: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa

Gipuzkoako industriak egitura oso garatua du, metala hasiera-hasieratik tratatzen duten altzairutegiak eta azken eraldaketa lanak egiten dituzten industriak ditugu horren lekuko. Gipuzkoan aspaldidanik izan dira burdinolak, Mirandaolakoa, esate baterako, 1400. urtearen hasierakoa da. Mikrosistemak, berriz, punta-puntako teknologiaren adibide ditugu. Ezkerrean, igogailuak probatu eta kontrolatzeko dorrea.