Gipuzkoa,
Euskal Herriaren bihotzean dagoen industrigunea, Espainia iparraldeko
probintzia bat da, Donostia hiriburu duena. Geografikoki kokaleku
estrategikoa eta pribilegiatua du Europa barruan: Frantziako
mugan, Europako Ardatz Atlantikoaren orpo, Ardatz Mediterraneora
iristeko iraganbide, eta Portugalerako nahiz Afrika iparralderako
pasabide.
Itsasoari begira dagoen herria izanik, Gipuzkoa betidanik atzerriari
eta beste herriekiko merkataritzako harremanei irekita egon
da. Bertako gizon-emakumeak, bertako enpresak eta bertako produktuak
lurbira osoan ibiliak dira.
Nazioarteko plataforma logistikoa izateko grina horrek bizirik
dirau gaur ere komunikabide sare zabal bat medio, itsasoz, lehorrez
eta airez hedatzen dena: errepide eta autobideez osatutako sare
trinkoa, Europarekin lotzen duen trenbidea, zenbait arrantza-portu,
merkataritza-portu handi bat Pasaian, eta aireportu bat. Badaude,
gainera, beste lau aireportu garrantzitsu ere (Bilbo, Gasteiz,
Iruñea eta Miarritze), autoz joanda ordubeteko bidean.
Gipuzkoako 700.000 biztanleak estu-estu lotuta daude elkarrekin
eta munduaren gainerakoarekin biderik modernoena dela medio:
telekomunikabideena. Zuntz optikozko kableak probintziako toki
nagusietaraino iristen dira, lurbirako edozein punturekin berehala
lotzeko aukera emanez. |
|
 |
 |
Gipuzkoa
betidanik irekita egon da atzerriari eta komunikabide
sare zabala du, hor ditugu, besteak beste, Pasaiako portua,
abiadura handiko trena -bertatik bertara-, errepide sare
trinkoa eta hainbat aireportu. |
|
| |
|
|
|