Inbertitzeko eta gozatzeko Plataforma
Plataforma bat da era guztietako jarduerak gauzatzeko eta sustatzeko oinarri sendoa, trinkoa, ziurra eta egokia. Halaxe agertzen da Gipuzkoa munduaren aurrean: inbertitzeko etorkizuneko plataforma bat, eta bertan bizitzeko eta atsegin hartzeko aparteko plataforma "berde" bat.
Orri hauen bitartez Gipuzkoako errealitatearen hainbat alderdi ezagutuko dituzu, gure lurra hobeto ezagutzen lagunduko dizutenak: bere historia aberatsa, bere azpiegiturak, bere kultura berezia, bere paisaia ederrak, bere herri kirolak, bere sukaldaritza, bere jendea, bere ekonomi ahalmena... ezin konta ahala ezaugarri, hona etorri eta zuk zeuk ezagutzera gonbidatuko zaituztenak, zalantzarik gabe.
Gipuzkoako gizon-emakumeek historian zehar ahalegin handiak egin izan dituzte ekonomiaren eta merkataritzaren errealitateak unean-unean paratutako erronkei erantzuten eta aurrea hartzen.
Gipuzkoarrok zerbaitez harro egon bagaitezke, gure mugez haraindi negozioak eta enpresak sustatzeko antzinatik datorkigun trebetasunaz harrotu gaitezke. Horregatik, gure erronka, gaur eta beti, hainbeste ahalegindu ziren gizon-emakume haiei ohore egitea izango da, erabakigarriak izan baitira gure bilakaerari laguntzeko.
XXI. mendeko Gipuzkoa egiazko errealitatea da, eskura eta ikusgai daukazuna, zerorrek egiazta dezazun inbertitzeko, bertan bizitzeko eta atsegin hartzeko aparteko plataforma dela.

Ongi etorri Gipuzkoara!