|
Haurtzaroa eta gaztaroa, bi garai bizi eta aberatsak.
Ez dezagun hitz egin ez haurtzaroaz ez gaztaroaz, hitz egin dezagun haur eta gazteez. Eztabaidatzen hasi gabe haurtzaroa eta gaztaroa kontzeptu soziologikoak edo ezaugarri berezitako garapen garaiak diren, azpimarra dezagun garai aberats eta biziak direla. Haur eta gazteen portaerak beste mota batekoak, eta aldagarriak, dira. Horregatik, hain zuzen, programa berezi eta malguak egin behar dira gazteen xedera eta, gainera, emantzipazio eta gizarteratze erronkari bakoitzak heltzen dion ibilbidean oinarrituta antolatu behar dira zerbitzuak. Orokortasuna eta zeharkakotasuna. Emantzipazioa eta gizarteratzea baldin badira egin beharreko lanaren kontzeptu gidariak, erabakitako egi-tasmoak orokorra beharko du izan halabeharrez, enplegu, hezkuntza, kultura eta etxebizitza bezalako kontzeptuetan bildutakoa baino zabalagoa alegia, baina baita zeharkakoa ere. Gazteriaren Politikak, hizki handiz idatziak, inoiz ez luke izan behar ekintzen programa hutsa (ekintzen politika), eta oraindik gutxiago soil-soilik ekipamendu/zerbitzuenen programa bat (kudeaketa tresnena). Zeharreko lana egin behar baldin bada nola foru administrazioko departamentuen hala maila lokaleko laguntza sistemen artean, Zerbitzuaren baitako helburuak horrela eskatzen duelako da. Zeharkakotasunaren ondorioak ez dira bakarrik departamentuen arteko lane-an nabaritu behar, baizik eta baita Zerbitzuaren kudeaketan ere, Zerbitzuko profesionalen arteko lankidetza eskatzen duten zeharreko programa eta planak ezartzen diren neurrian. Gizarte atxikimendua, lotura eta aniztasuna. Emantzipazioaren garaian gazteei bidea arintzea baita Zerbitzuaren eginkizunetako bat, nahitaez saio batzuk egin behar dira gazteek izan dezaten aski aukerarik benetako partaideak izanik kultura, hezkuntza, osasun, informazio, enplegu, etxebizitza eta abarretarako trabak kentzeko. Gizarte aberats batean gazteek gizartearekiko atxikimendu eta lotura bat izatea denez gure helburua, kulturen arteko ekimenak eta elkarrizketa eta ekintza bateratuen aldeko egitasmoak bultzatu behar dira. Auzia ez da proiektuak bakarrik gazteentzako eta gazteekin bideratzea. Aitzitik, Zerbitzuak bultzatutako egitasmo guztiak itxuratuko luketen zeharreko hiru lan ildo hauek lantzea da auzia, babes gutxieneko gazteena, sexu-generoarena eta Euskal Herriko kulturarena, alegia. Hezkuntza aldia. Hezkuntza prozesuak benetan landu nahi badira, hau da, zerbitzu eta ekintzen eskaintza hutsera mugatu gabe landu nahi badira, epe ertain-luzeko ikuspegiarekin jokatu behar da eta, gainera, izaera iraunkorreko zerbitzuen bidez laguntzak jarraitasun, orokortasun eta bakoiztasunez busti behar dira. Era berean, jarraitasunaren ikuspegitik garrantzi berezia eman behar zaie nola hezkuntza arloko eragileei hala hezkuntza ez arautuari eta hezkuntza prozesuari (hezkuntza bizitza osoan zehar, babes gutxien duten gazteekin prestakuntzako lanak egiten jarraitzea enpleguaren munduan lehen aldiz sartzen direnean, ...). Gazteria Zerbitzuaren lan markotik abiaturik, esparru ez arautuetan izaera hezitzailea duten eskaintzak garatu nahi dira, hezkuntzako beste eragileekin elkarlanean (familia, eskola, ...) heziera pertsonalaren prozesua arintzera bideratutakoak. Kultur sorkuntza. Kultur sorkuntza, hedapen eta sustapeneko pro-gramak bat datoz Zerbitzuaren xedeekin, eta ez bakarrik gazteen espresiobide nagusienetakoak direlako. Izan ere, zer da kultur sorkuntza kultura sortu eta birsortzeko prozesuen emaitza eta gizartea aldatzeko biderik nagusietako bat ez bada?. Sozializazioak, berriz, bi alderdi ditu. Alde batetik kulturazpena daukagu, hau da, nagusi den kultur markoan parte hartzea, eta beste aldetik kultur sorkuntza, kultura aldatzeko aukerak ere eman behar dituena. Kultura sortu, hedatu eta sustatzeko programen garapenak, beraz, gazte jendeak kontsumo hutsa gainditu eta gizartearen eraikuntzarako alderdi hain garrantzitsua den kulturan parte har dezan eskatzen du. Herritartasun aktiboa eta gizarte zibilaren heldutasuna. Demokrazia garatu nahi bada, herritarrek nahita-ez parte hartu behar dute interes eta erantzukizun publikoko esparruen kudeaketan. Hala ordezkarien herritar tasuna utzi eta partehartzaileen herritartasuna hartu behar da. Erantzukizun publikoaren eta sakonta-sun demokratikoaren ikuspegitik begiratuta, partaidetza eta subsidiariotasuna ezinbesteko baldintzak dira gizarte eragile guztiek, bai ekimen publikokoek eta bai elkarteetako edo pribatukoek, kudeaketa publikoaren fase guztietan parte har dezaten. Horregatik, bada, gazteek, elkarteek, ... beren ahotsa entzunarazteko behar dituzten bide eta bitarteko guztiak eskuratuko beharko lituzkete administrazioek. Kudeaketa publikoan parte hartzeak kudeaketaren gardentasuna eskatzen du gutxienez, informazio argia ematea zer egiten den, norentzat eta zergatik galderei buruz, informazio argia aurrekontua esleitzeko erabilitako irizpideei buruz. Baina, aurrekoaz gain Zerbi-tzuaren nahia baldin bada haur eta gazteei laguntzeko sare koherente eta oso bat egituratzea, orduan eta beharrezkoagoa izango da sarea osatzen dituzten elkar-teen aurrean gardentasun osoz jokatzea. Elkarteen sustapena, gainera, gazteria politika koherente baten berezko xedea da. Hau da, gizarte txertaketa eta emantzipazioa ere parte hartzeko moduak dira. Haurren heziera eta gazteen emantzipazio prozesuei dagokienez, herritartasun aktiboko jarrera eta portaerak lantzea da xedea, adibidez, proiektuen bidez tokian tokikoaren eraikuntzan gazteen partaidetza bultzatzea -batzuentzat, gainera, horixe izan liteke gaitasunak eskuratzeko bide bakarra edo bakarrenetako batedo aisialdi, denbora libre eta kultura bezalako esparruetan norberak kudeatutako proiektuak garatzea (gazteen ekimenak). Azkenik, partaidetza lantzeak metodologia partehartzaileak erabiltzea dakar berarekin, esku hartzera bultzatzeko estrategia gisa gizarte eta kulturako ekimenak lantzea, Zerbitzuko profesionalen partaidetza sustatzeko eskumenak lortzea eta Zerbitzuaren kudeaketan parte hartzeari bide ematea (osotasunaren ikuspegi konpartitua, elkarren artean egindako plangintza, ...). Erantzukizun publikoa eta Gazteria Zerbitzuaren jarduera subsidiarioa sare lokalei dagokienez. Zerbitzuak emateko garaian, Gazteria Zerbitzuak sare lokalen subsidiario izan behar du. Zerbitzuak, hain zuzen, autonomia lokala eta gizarte zibila pizten eta babesten erakutsi behar du bere lidergoa. Subsidiariotasunaren printzipioa bete behar da bai arlo pribatua eta Estatuarena, hitzaren zentzu zabalean hartuta, mugatzeko orduan eta baita botere politikoko maila desberdinen arteko eginkizunak banatzeko orduan ere. Subsidiariotasunak bi alderdi bereizi ezinak ditu: a) guztion eskubidea nork bere erantzukizunak egokien zaion modu eta testuinguruan betetzeko; b) botere publikoen erantzukizuna nork bere burua gara dezan behar bezainbeste baliabide eskaintzeko. Subsidiariotasuna inoiz ez da Estatuaren erantzukizun eza zuritzeko aitzaki bilakatu behar. Gizartearen garapenaren ikuspegitik erabakigarriak dira haur eta gazteen aldeko hezkuntzako interbentzioak eta, horregatik, administrazio publikoek arau emaileen lana egin behar dute, irabaz asmoko ekimen pribatuek, gizarteko komunikabideek, irabaz xederik gabeko elkarteek eta gazteek beraiek bultzatutako ekimenak izaera hezitzailekoak direla kontrolatu eta lortzeko. Administrazio publikoek beren gain hartu behar dute, beste zerbitzu zenbaiten artean, hezkuntza ez arautuarena eta, horrenbestez, hezkuntza jarraitu, nor-beraganatu eta orokorraren eskaintza ... bai baitirudi merkatuak ez duela bere gain hartuko. Erantzukizun publikoko zerbitzuak, gizarte eta hezkuntzakoak eta soziokulturalak, emateko orduan, Gazteria Zerbitzuak gizarte-ekimeneko elkarteetan oinarrituko da lehentasunez. Hau da, ezaugarri hauek dituzten elkarteak bultzatuko ditu langintza horretan: irabaz xederik gabeko elkarte izatea, irabaziak zerbitzuan berrinbertitzea, lurraldearekiko lotura izatea, elkartea ekintzaile desberdinez osatzea, langileek zuzendaritzan parte hartzea, emakumearen promozioaren alde jokatzea, enplegua sortzea, ingurugiroa zaintzea, ... Izaera lokala. Haur eta gazteen laguntzarako sare bat diseinatu eta gauzatu nahi bada, maila lokaleko egiturari eman behar zaio lehentasuna. Izan ere, sarea osatzen dituzten zerbitzu gehienak (hezkuntza arautua eta ez arautua, kultura, osasuna, ..., eta are enplegurako edo etxe-bizitzarako aukerak) udal edo herri mailakoak dira edo herri mailakok izatea komeni da. Sare lokal propioak, oraintsu azaldu den erantzukizun publikoaren printzipiotik oinarrituz egituratu behar dira, udaletan edo izaera publikoko bestelako udal erakundeetan oinarrituta. Tokikoa ez da beti udalerria izango, tokikoa ez baita banaketa administratiboaren araberako muga geografiko bat; aitzitik, arazoek, eragileek ... esango dute zer den tokikoa eta, horregatik bada, buru argiz jokatzea eskatuko du, banaketa administratiboa eta errealitatea berdinak ez direnean sor ohi diren arazo administratiboei konponbidea bilatu ahal izateko. Gutxienez garrantzizko beste bi lurralde gune ere badira: auzoa/barrutia eta eskualdea. Plangintza. Zerbitzuaren plangintza lortu beharreko kontua da bi arrazoiengatik. Hau da, zerbitzuen sare oso eta koherente bat egituratzea lortu behar da, baina ahaztu gabe gaur egungo errealitatea korapilotsua dela, ikuspegi orokor, partehartzaile eta zeharreko lana egin behar dela, egitasmoak epe ertain-luzean gauzatu behar direla eta, azkenik, gure lan esparruko kolektiboak era askotakoak direla. Planifikazio ahaleginak egin dituelako, zerbitzu honek lortu du, besteak beste, estrategia eta kudeaketa planak martxan jarri eta ebaluatzea, plan horiek zeharreko planean xehatzea (sare lokalen garapen plana, haurtzaro, nerabezaro eta gazteriako planak), ikerketako egitasmoak lantzea (behakundea), gazteria gipuzkoarrari eta gazteria horren beharrei buruzko informazio sistema bat osatzea, sare lokalen baliabideei buruzko informazioa beti eguneratuta edukitzea eta, azkenik, zerbitzu propio eta itunduetan ebaluaketaren kultura pixkanaka sartzea. Kudeaketa aurreratua. Zerbitzuaren egitekoa agentzia espezializatua izatea eta elkarteak nahiz sareak indartzea denez, hala-beharrez sendotu egin behar du gaur egun duen kudeaketa gaitasuna eta, hartaz, kudeaketa aurreratuko sistemak eta tresnak jarri behar ditu martxan: Zerbitzuan eta Sarean oinarrituz ikaskuntza aukerak eman behar ditu. Zerbitzua eta Sarea antolaketako malgutasunaren printzipioan oinarrituz egituratu behar ditu. Eragileen kopuru handia kontuan hartuz, trukaketaren filosofia landu behar du. Zeharreko plan eta programetan oinarritutako interbentzioa egin behar du. |
||