| 1.
Haur eta gazteentzako laguntzen jarraitasuna lantzea. Hezkuntza ez arautuko zerbitzuetan eta kulturakoetan oso apala da dagoen eskaintza, nola ekimen publikoaren hala pribatuaren aldetik. Behartasun hori areagotu egiten da gizarteko aldaketak eta hezkuntzako eragile tradizionalen ahultasuna kontuan hartzen baditugu. Beste aldetik, gaur egun arte ez zegoen arras ongi zehaztuta zein den Gazteria Zerbitzuaren eskumenen muina. Hartaz, pixkanaka zerbitzuen jarraitasuna lortu behar da, Zerbitzuak esku hartzen duen adin tarte guztiei zuzendua eta gaur egungo behi-behinekotasuna gainditzeko modukoa. 1.1. Haur eta gazteentzako informazio zerbitzuak lantzea. 1.1.1. Informazio sareari barne lotura emango liokeen diseinu bat egitea. 1.1.2. Informazioko teknologia berriak lantzea. 1.1.3. Informazioa landu eta antolatzea gizartearen eta gazteen baitako ibilbide desberdinei egokituta. 1.1.4. Informazioa gizarteratzeko proiekturen bat landu, abian jarri eta ebaluatzea. 1.2. Hezkuntza ez arautuaren eta kulturaren alo-rretan eskaintza iraunkorra egitea. 1.2.1. Hartzaileak haurrak direlarik, gizarte eta hezkuntzako ekimenak lantzea. 1.2.2. Hartzaileak nerabeak eta gazteak direlarik, gizarte eta hezkuntzako ekimenak lantzea. 1.2.3. Hartzaileak nerabeak eta gazteak direlarik, kultura sortu, bultzatu eta zabaltzeko ekimenak lantzea. 1.3. Haur eta gazteen partaidetza bultzatzea. 1.3.1. Haur eta gazteen artean elkartzeko zaletasuna bultzatzea. 1.3.2. Gazteen ekimenak garatzen bultzatzea. 1.3.3. Gazteek proiektu, programa eta politiketan parte har dezaten, aukerak eta sistemak lantzea. 1.4. Zerbitzuko emantzipazio programa diseinatu eta abian jartzea. 1.4.1. Heldutasunaren mugarria zeharkatzen laguntzeko programa diseinatu eta abian jartzea. 2. Gipuzkako haur eta gazteen artean gizarte aniztasun eta batasuna lantzea. Gazteria Zerbitzuaren egitasmoa ikuspuntu orokorrekoa da. Dena den, baditu lau ekintza lerro, Zerbitzuak bultzatutako ekintzen multzoa itxuratzen duten zeharreko egitasmo gisa hartu behar direnak. Hauexek dira: diskriminazio positiboa lantzea arazo pertsonalak edo testuingurukoak dauzkaten haur eta gazteen alde, sexu desberdintasunak gainditzea, hizkuntz eta kultur normalizazioa bultzatzea eta mestizaiak kultura aberasten duela onartzea. 2.1. Arrisku egoeran dauden haur eta gazteen alde diskriminazio positiboko ekimenak lantzea. 2.1.1. Elkarri hurbildu eta elkarlotzea informazioa, batetik, eta arrisku egoera dauden haur eta gazteen ibilbideak, bestetik. 2.1.2. Arrisku egoerako haur eta gazteek herritar guztiei zuzendutako hezkuntza ez arautuko eta kulturako eskaintzetan ere parte har dezaten bultzatzea. 2.1.3. Arrisku egoerako gazteek gazte ekimenetan parte har dezaten bultzatzea. 2.1.4. Arrisku egoerako gazteei laguntza berezia ematea emantzipazio garaian. 2.2. Gizon eta emakume gazteen arteko aukeren berdintasuna bultzatzea. 2.2.1. Sexu generoaren ikuspuntuko dokumentazio eta informazioa bildu eta informazio zerbitzuak lantzea. 2.2.2. Hezkuntza ez arautuaren alorrean berdintasunaren aldeko hezkidetza eta hezkuntzako estrategiak garatzea. 2.2.3. Gazte elkarteen mugimenduan emakumezkoen ordezkaritza egokia izan dadin eta gazteek gazte ekimenetan parte har dezaten bultzatzea. 2.2.4. Emantzipazio garaian denek aukera berdinak izan ditzaten ekintzak lantzea. 2.3. Euskal nortasun bateratzailea bultzatzea eta gaur egun ahulen dauden kulturako osagai historikoak lantzea. 2.3.1. Informazioa eta dokumentazioa euskaraz eta gazteleraz eskainiko direla ziurtatzea. 2.3.2. Hezkuntza ez arautuaren esparruan hizkuntz normalizazioa bultzatzea. 2.3.3. Migrazio mugimendu sortu berriek haur eta gazte gipuzkoarrengan duten eraginari buruz hausnarketa bat egitea. 2.3.4. Gazte gipuzkoarrek mugaz gaindiko hezkuntza, kultura, gazteria eta lankidetzako programa europarretan parte har dezaten bultzatzea. 3. Erakunde eta sareentzako zerbitzuen jarraitasuna garatzea. Koordinazioa eta testuinguru lokala dira haur eta gazteentzako zerbitzu eskaintzaren ezaugarriak. Halatan, zerbitzuak eskaini nahi badira gertutasunaren testuingu-rua kontuan hartuta eta antzeko ezaugarriak (zerbitzu pertsonalak) dituzten beste zerbitzuekin elkarlanean, eta, gainera, udal autonomia indartu eginen dela kontuan hartzen badugu, haur eta gazteen laguntzarako sare globalak sortu behar dira halabeharrez, etorkizunen batean horiek izango bailirateke politika orokorren benetako euskarriak. Enplegu, etxebizitza, hezkuntza, kultura, osasun, gizarte zerbitzu eta hezkuntza ez arautuaren alorretan, besteak beste, herritar guztiei zuzenduta, eta hartaz baita haur eta gazteei ere, zerbitzuak eskaintzen dituzten eragile, erakunde eta instituzioek testuinguru lokalean antolatutako ekintzen multzoari deitzen diogu sarea. 3.1. Alorren arteko lankidetza bultzatzea. 3.1.1. Sare lana bultzatzeko, gazteriako teknikari eta arduradunekin lan berezia egitea. 3.1.2. Arloen arteko lankidetzan oinarrituta proiektuak bultzatzea. 3.1.3. Pixkanaka lankidetzako sistema eta egiturak formalizatzea. 3.2. Testuinguru lokalean eta inguru irekietan esku hartzen dutenen hezkuntza jarduna barne koherentziaz betetzeko aurrerapausoak egitea. 3.2.1. Testuinguru lokaleko hezkuntza ez arautuko sareen egitasmoarekin bat eginik, eskoletako hezkuntza ez arautuko programa bat diseinatzea. 3.2.2. Arrisku egoerako gazteen kasuan, nerabetasunean hasitako esku hartzea adin nagusitasunaren ondoren ere mantentzen laguntzea. 3.3. Gazteriari buruzko politikaren eredu bat zehazteko ekimenak bultzatzea. 3.3.1. Helburura adostasun teknikoa lortzea izanik, hausnarketa jardunaldiak eta lan taldeak antolatzea. 3.3.2. Maila politikoan emaitzak gizarteratzea. 4. Gazteentzat zerbitzu eta ekipamendu sareak garatu eta egituratzea. Haur eta gazteei zuzendutako zerbitzuei gertatutasunaren ikuspuntua erantsi behar zaienez eta, gainera, haur eta gazteei laguntzeko sare lokalak lantzea komeni denez, nahitaez indartu eta begibistan jarri behar dira haur eta gazteentzako udal zerbitzuak. Horregatik, bada, egin beharreko gauzak dira, adibidez, Gipuzkoa osoan zehar berariazko sare koherente bat egituratzea, udalekin eta beste erakunde lokalekin lankidetza harremanak estutzea, ekipamenduak indartzea eta zerbitzuen eskaintza profesional eta kalitatezkoa eginez eragile lokalak ugaritzea. 4.1. Eskualde bakoitzaren behar bereziak kontuan hartuta, gazteei zuzendutako sarea zabaltzea Gipuzkoa osoan zehar. 4.1.1. Udal eta eskualdeka beharren azterketa egitea. 4.1.2. Sarearen diseinua egitea eta esperientzia aitzindari batzuk abian jartzea. 4.2. Udal eta beste erakunde lokalekiko lankidetza aukerak, sistemak eta tresnak lantzea. 4.2.1. Zerbitzuaren lan fase guztietan udalekiko solaskidetza bizkorra ezartzea. 4.2.2. Lurralde berezitasunak kontuan hartuta, sare lokalak garatzeko ereduen tipologia lantzea. 4.2.3. Udalen eta Gazteria Zerbitzuaren arteko lankidetzari dagokionean formulak zehatzak erabakitzea. 4.3. Haur eta gazteen oinarrizko ekipamenduak lantzea. 4.3.1. Haur eta gazteen ekipamenduei buruzko foru plana diseinatu eta lantzea. 4.3.2. Gazte informazioko bulegoak udal mailan gazteriako ekimenen garapen ardatz bilaka daitezen egitasmoa diseinatu eta lantzea. 4.3.3. Eskualde ikuspegiaz hornituz, Gipuzkoan zehar haur eta gazteentzako aterpetxe eta ekipamenduen sarea garatzea. 4.4. Eragileen profesionaltasuna eta zerbitzuen kalitatearen hobekuntza bultzatzea. 4.4.1. Eragileen teknifikazioa lortzeko egitasmoak diseinatu, abian jarri eta ebaluatzea. 4.4.2. Zerbitzuen kalitatea hobetzeko egitasmoak diseinatu, abian jarri eta ebaluatzea. 5. Erakunde eta sareentzako zerbitzuen jarraitasuna garatzea. Haur eta gazteen sare lokalak garatu eta itxuratu ahal izateko, Gazteria Zerbitzuak sare lanera bideratu beharko du bere zeregina eta, gainera, erakunde eta sareentzako laguntza jarraitasunez eskaini beharko ditu eta Gaztera Zerbitzuarekin batera lan egingo luketen bitarteko egiturak sortu behar dira. 5.1. Erakunde eta sareentzako zerbitzuen eskaintza zuzena lantzea. 5.1.1. Area honetako helburu, programa eta zerbitzuak sakonago definitzea. 5.1.2. Profesionalak prestatzea. 5.1.3. Tresna eta materialak diseinatzea. 5.2. Bitarteko egiturei laguntzea (koordinadorak, aisialdiko eskolak, udalaz gaindiko erakundeak). 5.2.1. Gaur egun dauden egiturak identifikatu eta horiekin solaskidetza aktiboa lantzea. 5.2.2. Lankidetzako eredu eta sistema zaildu eta orekatuak zehaztea. 6. Zerbitzuaren kudeaketa ildo estrategiko berrietatik sortutako beharren arabera antolatzea. Zerbitzuaren etapa berriak kudeaketa moduak aldatzea eskatzen du. Hala, aurrera eraman beharreko egitekoak dira, besteak beste, kudeaketa planifikatzeko sistema lantzea, egitura behar eta baliabideen bilakaerari egokitzea, baliabide eta eskumenak beharren arabera moldatzea, laguntzaileen sarea indartzea eta Zerbitzuak Gipuzkoako gizartean duen eragina handitzea. 6.1. Zerbitzua planifikatzeko sistema lantzea. 6.1.1. Azterketa berezi eta orokorretan Zerbitzuaren programazio eta ebaluazioak txertatzea. 6.1.2. Eskuhartze eta kudeaketa planak diseinatu eta eguneratzea. 6.2. Zerbitzuaren egitura eta eskumenak beharren arabera moldatzea. 6.2.1. Zerbitzuaren egitura aldatzea eta profesionalen zereginak berriro definitzea. 6.2.2. IHelburuetan eta eskumenen ebaluazioan oinarritutako zuzendaritza sistemak jartzea. 6.2.3. Barne koordinazioko sistemak berriro definitzea. 6.2.4. Pixkanaka prozesuak, programak eta proiektuak formalizatzea. 6.2.5. Zerbitzuko prestakuntza plana diseinatu, abian jarri eta ebaluatzea. 6.3. Baliabide material eta ekonomikoak beharren arabera moldatzea. 6.3.1. Aurrekontuaren gehikuntza progresiboa kudeatzea. 6.3.2. Mezenasgo eta babesletzaren plana lantzea. 6.3.3. Europako Elkartearen finantziazio aukerak aprobetxatu. 6.3.4. EBko finantzaketa aukerez baliatzea. 6.4. Gazteria Zerbitzua erreferentzi puntu bihurtzea haur eta gazteen gaietan. 6.4.1. Komunikazioaren estrategia fidagarri bat diseinatu, abian jarri eta ebaluatzea. 6.4.2. Laguntzaileen sarea zabaldu eta indartzea (reakunde lokalak, bitarteko egiturak, partaidetza organoak, erakunde eta sareentzat zerbitzuak eskaintzen dituzten beste erakundeak, ...). |
||