Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak, 5 eta 29 urte bitarteko haur eta gazteen heziera eta emantzipazio prozesua erraztea du xede eta hori guztia honako jardueren bidez egin nahi du:
· Hezkuntza arloko eragileen rola indartuz eta eguneratuz.
· Informazio, kultura eta hezkuntza ez arautuko zerbitzuak garatuz.
· Haur eta gazteen ekimenak suspertuz.
· Eta gazteen emantzipazioaren aldeko ekimenak bultzatuz.

Eta horretarako eragile, zerbitzu, ekimen eta ekipamenduen sare lokalak antolatzeko bideak irekiko dira, udal edo mankomunitateen erantzukizunean oinarrituta.

Era berean, baliabideak eta euskarriak transferituko dira, eta zuzenean zein bitarteko egituren bidez zerbitzu batzuk eskainiko dira, esaterako, azterketa eta argitalpen zerbitzuak, informazio eta dokumentaziokoak, prestakuntza eta aholkularitzakoak eta ebaluaketa eta kontrolekoak (ikuskapena).

Eta udal mailan erantzuten ez zaien edo kudeatu ezin diren haur edo gazteen beharrei erantzutearren, behar bezainbesteko zerbitzu eskaini eta kudeatuko da bitartekorik gabe, haur eta gazte gipuzkoarren eskubideak egiazki onartzea eta gehitzea baita gure ikuspegi gidaria.

Hartaz, Gazteria Zerbitzuaren jardueraren ardatza ondorengoa izango da:
 
 
Haur eta gazteei eskaintzea laguntzen jarraitasuna, zerbitzu eta ekipamenduen sare lokal egokia eta Gazteria Zerbitzuaren agentzia espezialduaren izaera.