Lorategiari buruzko datuak

Azalera: 10 Ha (100.000 m2).

Begiraldeak: askotarikoak; Iturrarango muinoaren hegaletan kokatuta, H-HE eta IM begiraldeak nagusitzen dira.

Garaiera: 120 eta 200 m artean.

Klima: hotzepela eta hezea, urtean 1500 litroko euria, eta izozte egun gutxi (orokorrean ez oso gogorrak).

                      Lorategi honetan hosto iraunkorreko zuhaitz, zuhaixka eta bestelako zenbait landareren 2.400 taxon ditugu, 125 familia desberdinetakoak, eta urtero kantitate hori handituz doa.