español
    Maiatza Dantzan'98  
     KOLDO MITXELENA Kulturuneko ERAKUSTARETOA
     
     
      Málaga danza 
       
      Málaga Danza konpainia 1986an sortu zen, Thomé Araujo izaki koreografo eta fundatzaile. Urtebete geroago Madrilgo Lehen Koreografi Lehiaketan parte hartu zuen, eta Rendez-vous obraz bigarren saria eskuratzeaz gain, Araújok berak dantzari nabarmenenari eskainitako Merce Cunningham beka jaso zuen. 

      1988ko irailean La fiesta nacional estreinatu zuen, eta ondoren Rasgos ikuskizuna etorri zen, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan estreinatu baitzuten. Hurrengo urtean Historia de la danza produkzioa estreinatu zuen konpainiak, Málagako Teatro Miguel de Cervantes Udal Fundazioaren hezkuntza egitarauaren baitan, eta hiru urte igaro eta gero bira bat egin zuen obra honexekin, Antzokien Sare Nazionalean zehar. 

      1990ean Azul eta Solo sin título ikuskizunak estreinatu zituen. 1991ean, Al sur..Ozu koreografiak bigarren saria eskuratu zuen Madrilgo V. Koreografi Lehiaketan. Hurrengo hiru urteetan zehar Pétalos koreografia, Razón Cero performancea eta Europa/Europa obra estreinatu zituen, Transformación ikuskizuna, aire librekoa berau, aurkezteaz gain. 

      1994an Catinga lanaren estreinua eta Historia de la Danza: la danza en el siglo XX programa berria heldu ziren. Urtebete geroago Heregía flamenca estreinatu zuten Madrilgo Koreografiaren eta Espainiar eta Flamenko Dantzaren IV. Lehiaketan, eta Los amantes del miedo obra geroxeago. 1996an, Bagnolet-eko Centre International delakoaren Recontres Coréographiques Internationales de Seine-Saint Dénis jardunaldien V. edizioan parte hartzeko aukeratu zuten konpainia. 

      Rama koreografia, 1996ko apirilean Almerian estreinatua, finalera heldu zen Madrilgo Koreografiaren eta Espainiar eta Flamenko Dantzaren V. Lehiaketan. Gainera, ikuskizun onenaren, musika onenaren eta argiztapen onenaren sariak lortu zituen Palma del Ríoko (Kordoba) XIV. Antzerki Ferian. 

       
       
      RAMA
      Zuzendaritza artistikoa eta Koreografia: Thomé Araújo 
      Musika: Antonio Meliveo 
      Zuzendaritza teknikoa eta iluminazioa : Antonio Arrabal 
      Zuzendari laguntzailea: Javier Parra 
      Jatorrizko musika: Antonio Meliveo 
      Offeko ahotsa: Virginia Nölting 
      Eszenografia eta jantziak: Josep Mitjans 
      Dantzariak: Eva de Alba, Pilar Gómez, Natalia Trujillo, Sonia Trujillo 
       
      RAMA 
       
      1996ko apirilean estreinatua Almerian. 

      Andaluziako ohituren irakurketa inpresionista egiten du Ramak, eta lau emakumek daramate kontakizunaren haria. Kontrapuntu sentsorial eta femeninoaz, ez digu kexez eta sufrimenduez hitz egiten, oso bestela, kodeen elkartrukearen bidez, alderdi atsegin eta ironikoan mugitzen da, eta abiagune izandako anekdota hutsetik haruntzago doan plano batera garamatza. 

      Pasio eta sentimendu unibertsoa, elkarren artean loturik guztiak pertsona kalitate eta koalitatearen bila. Pertsonaiak bere ohiturarik populistenetatik abiatzen dira, eta kultur fusioaren zurrunbiloari bere baitan har ditzan uzten diote. 

      Hegoaldean bizi diren irudi estetikoei eta bertan arnasten den usainari buruzko proposamen garaikide bat da Rama. Dantzaz beteriko ikuskizun bat, pasio eta sentimendu unibertso oso bat erakusten digun erritmo-fusio gartsu eta abangoardista batean bildurik. 

      Koreografia honen bidez, Málaga Danza Konpainiak ikuskizun onenaren, musika onenaren eta argiztapen onenaren sariak lortu zituen Palma del Ríoko (Kordoba) XIV. Antzerki Ferian. 
       

 
 
Gaurkotze data: 1998-04-25
http://www.gipuzkoa.net/maiatza/euskara/malagae.htm
Kultura eta Euskara Departamendua
Liburutegi, Hedapen eta Sustapen kulturalaren Zerbitzua
Urdaneta 9
20006 Donostia-San Sebastián
Tf. +34 943 482891
Fax +34 943 482765
posta
maiatza_dantzan@kultura.gipuzkoa.net