español
    Maiatza Dantzan'98  
     
       
      DANTZA KALEAN

      Konpainia: Barcelona addictos 

      Obra: Todavia es muy pronto Free Style 

      Data: maiatzak 2 eta 3 (egunean bi saio 12:00 eta 13:30etan) 

      Lekua: Konstituzioko enparantza

       
       
      Barcelona addictos 
       

      Bartzelonako hiru dantzarik osatzen dute talde hau. 1995ean sortu zuten, estatuko break dantzaririk onenak bildu eta Europako hip hoparen mailan tokia aurkitzearren. 

      Oro har, bere estetika partikularrari hurbiltzen zaion dantza edo mugimendu orori eskaintzen dio bere arreta talde honek, bai Brasilgo capoeira dantza izan, bai dantza garaikidea izan, besteak beste. Akrobazia ere erreferentzi gune garrantzitsua da. Beraz, berritzaileak dira, baina break dantza bere egoerarik garbienean mantentzea ahantzi gabe, hau da, guztien gainetik erritmoa eta estiloa dituzte. 

      Barcelona Addictosek ez du eszenatoki batera moldatzen bere dantza, oso bestela, eszenatokia aldarazi egiten du kale, geltoki edota breakerrak ohiz aritzen diren beste edozein tokiren itxura emanez. 

      Todavía es muy pronto ikuskizunak ez du egitura zehatzik. Hainbat zati “moldagarri” ditu, eta bakoitzean egoera bat edo batzuk antzezten dituzte. Dantzariek normalean bere ekinaldietan topatzen dituzten egoerak dira, esate baterako jai bat, edo kalean dantzan ari direla. Elkarren kontra ari direla itxuratzen dute, eta teknika eta estiloaz lehiatzen dira. Azken batean, oso izaera indibidual nabarmeneko dantza da, bakoitzak bere nortasuna eta bere gauzen ikuspegia eskaintzen duena. Lan honek taldetzat azaltzen digu Barcelona Addictos, kide bakoitza bere aldetik errepresentatzen digularik aldi berean. 
       

 
 
Gaurkotze data: 1998-04-25
http://www.gipuzkoa.net/maiatza/euskara/kaleane.htm
Kultura eta Euskara Departamendua
Liburutegi, Hedapen eta Sustapen kulturalaren Zerbitzua
Urdaneta 9
20006 Donostia-San Sebastián
Tf. +34 943 482891
Fax +34 943 482765
posta
maiatza_dantzan@kultura.gipuzkoa.net