It Dansa
IT Danza duela gutxi Bartzelonako Institut de Teatre delakoan
sorturiko konpainia bat da. Une honetan hamar dantzarik osatzen dute, eta
konpainiaren asmoa kide guztiek hainbat teknika bereganatzea da, dantzan
erabat murgilduta jarduteko benetan prestaturik egon daitezen.
Proiektu honen protagonistak dantzariak dira, inolako
zalantzarik gabe, bai eguneroko lanean bai eszenatokian ari direnean. Profesionalen
gisa pentsatzen eta lan egiten laguntzen diete. Nortasuna garatzen, mugimenduan
arintasuna bereganatzen, gorputzaren eta espazioaren beste dimentsio bat
eskuratzen azken batean.
Sortzaile gazte hauek beretzat propio pentsatutako koreografiak
lantzen dituzte. Gainera, gure garaiko koreografo nabarmenenen dantza garaikideko
errepertorioan murgiltzeko aukera ere badute dantzariek. Kontua zera baita,
igarotzen ari diren prestakuntza prozesua baloratzeko aukera emango dien
pizgarri bat eskaintzea, eta bere lanaren emaitza egitura berrian zein
aurrerantzean izango duten esperientzia profesionalean aplikatzea.
Programa honen helburua dantzariek, izango duten bi urteko
esperientziaren ondoren, irizpide finkatuagoak izatea da, zer nahi duten
eta zer egin dezaketen garbiago izanez gero askoz errazago izango baitzaie
dituzten arte gaitasunen araberako lan esparru bat aurkitzea.
IT Dansak Catherine Allard (Brussela, 1960) du arte-zuzendari;
Neederlans Dans Theatre-ren dantzaria izan zen hau, eta Dantza Konpainia
Nazionaleko kide sei urtez. 1996az geroztik proiektu honetan murgilduta
dago, buru-belarri, eta bere lehen ikuskizunean egungo panoraman tokia
irabazita duen koreografo zenbaiten lan berriak biltzen ditu, Toni Fabre
frantziarrarenak, Ramón Oller katalanarenak eta Jennifer Hanna iparramerikarrarenak
besteak beste, Dantza Konpainia Nazionaleko arte-zuzendaria den Nacho Duatoren
koreografia batekin batera.
VIOLETA II Ramón Ollerena
Dantzariak: Jordi Martín, Nora Sitges,
Lydia Bustinduy, Francisco Eduardo Villalta, Cristina de Anciola, Cayetano
Soto, Mª Pilar Alpañez, Enrique Guerrero.
Musika: Collage de la música popular
jueva
Jantziak: Isidre Prunés y Xeles de Bofarull
Eszcenografia: Isidre Prunés y Xeles de
Bofarull
CÓMPLICES Toni Fabrerena
Dantzariak: Lydia Bustinduy, Cristina de Anciola,
Enrique Guerrero, Cayetano Soto, Francisco Eduardo Villalta.
Musika: Mandolino City (F.A.Chichin / C. Ringer/
J.B.P. Mondino)
Jantziak: Toni Fabre
VÍA DURAGA Jennifer Hannarena
Dantzariak: Cristina Gallofré, Enrique
Guerrero, Jordi Martín, Daniel Morales, Nora Sitges, Francisco Eduardo
Villalta, Cayetano Soto.
Musika: Facades de philip Glass
Eszenografia eta jantziak: Jennifer Hanna
JARDÍ TANCAT Nacho Duatorena
Dantzariak: Lydia Bustinduy, Enrique Guerrero,
Mª Pilar Alpañez, Fco Eduardo Villalta, Cristina Gallofré,
Cayetano Soto.
Musika: Mª del Mar Bonet
Eszenografia eta jantziak: Nacho Duato