español
    Maiatza Dantzan'98  
     
    KOLDO MITXELENA Kulturuneko ERAKUSTARETOA
     
     
      A deshoras  
       
      1993an, A Deshorasek ikastaro bat antolatu zuen Artelekuko dantza-espazioan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Wim Vandekeybusen konpainiako dantzaria den Iñaki Azpillaga zela irakasle lanetan. 

      1994an Desencántaro estreinatu zuen, kale dantzako obra berau, Dantzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunen baitan. Obra horixe erabili zuen, urte horretako abuztuan, Haroko II. Nazioarteko Dantza Lehiaketan. 

      Konpainiak Dantza Garaikidearen XII. Jardunaldietan –Maiatza Dantzan- parte hartu zuen 1995ean, kale dantzaz prestaturiko Para Candela ikuskizunaz. Abenduan Arrancacorazones estreinatu zuen arte eszenikoen Sarobe zentroan, dantzari laguntzeko jardunaldi batzuetan. Obra hau atzera eskaini zuten 1996ko maiatzean, Artelekun, eta Maiatza Dantzanen XIII. edizioko egitarauaren baitan. 

      1996ko urrian, Donostiako Goikoa Jauregiko argazki erakusketaren inaugurazioan parte hartu zuen konpainiak, formato txikiko Deseos Desos koreografiaz. 1997ko apirilean, Gasteiz, Lasarte-Oria, Donostia eta Bilbon burutu zen Euskal Koreografo Berrien I. Erakusketan parte hartu zuen, Gore-Trex lanaz. 

      Bideo-dantzako grabazioak ere egin ditu A Deshorasek, eta aire libreko beste zenbait ikuskizun ere bai, hainbat inauguraziotarako koreografiez eta Dut musikako taldeekiko elkarlanaz gain. 

      Taldearen hurrengo proiektuak Asier Zabaletaren koreografia bat, Euskal Koreografoen II. Erakusketan parte hartzeko erabiliko duena, eta aurtengo Maiatza Dantzanen edizioan parte hartzea dira; honetan, Máquina de Hueso lana aurkeztuko digute KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakusketaretoan. 

       
      MÁQUINA DE HUESO
      Koreografia: Silvia Clemente 
      Artista plastikoa: Urko Galdona 
      Musika: Bass, LFO.P-zig 
      Laguntzailea: Arteleku 
      Dantzariak: Arantza Balenciaga, Maite Berasategi, Silvia Clemente, Urko Galdona, Iker Urteaga, Asier Zabaleta 
       
       

      MÁQUINA DE HUESO 
       
      Máquina de hueso-k industri makineria eta materialak erabiltzen ditu, inolako arte asmorik gabe eginiko elementuak alegia. Materialen inguruko kezka hau gehiago hurbiltzen zaio eskulturari antzerkiari baino, eta pertsonez, pertsonaiatzat baino gehiago objektu material gisa egiten den erabilera edo tratamendua adierazten du. Obra honetan ezin da dekoratu, osagarri edo jantzien artean bereizi. Izan ere, antzezleek berek daramaten arropa bera ere konposizio osoaren zatia da. 

      Obrako ekintza ez da ohiko eszenatoki baten gainean zertzen, baizik eta espazio batean: KM Kulturuneko Erakusketa Aretoko eremuetako batean alegia. Elementu gardenak erabiltzeak badu bere arrazoia, konpainiak objektuaren beraren argitasunaz esperimentatzeko duen nahia hain zuzen, gauzak bere horretan esperimentatzekoa. Arte- museoaren kontzeptzioaren ikuspegi alternatiboa da, beste aukera bat, artistaren eginkizuna gordetzeko eta babesteko besterik izango ez diren gauzak produzitzea dioen ideia horren aurrean. 

      Dantza, dantzaz hitz egiteke. Lengoajea gainditzeko lengoajea erabili behar hori gainditzea baita asmoa. 

      Dantza, ikusteko artetzat. Ez baita mugitzen ari diren gorputzen lilura, bai ordea gorputz kontu bat, berekin arrastaka daraman edo ez daraman guztiaz. 
       

      Hain zara ederra nirekin leiala ez zarenean  
      zure hezurrek makina hilkor bat dute...  
      hezurrezko makina zara 

                                                  PIXIES 
       

 
 
Gaurkotze data: 1998-04-25
http://www.gipuzkoa.net/maiatza/euskara/deshore.htm
Kultura eta Euskara Departamendua
Liburutegi, Hedapen eta Sustapen kulturalaren Zerbitzua
Urdaneta 9
20006 Donostia-San Sebastián
Tf. +34 943 482891
Fax +34 943 482765
posta
maiatza_dantzan@kultura.gipuzkoa.net