Gipuzkoako ondare etnografikoa gordetzeko asmoak bultzatuta, Kultura Departamentuko Ondare Historiko-Artistikoaren Museoak
eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gogoeta egin zuten neurri eraginkorrak hartzeko komenentziari buruz eta horren ondorioz Zaharkinak
proiektua jaio zen.

ALMEIZA ELATZA KRISPIE NESKAMEA PERTZA LAPIKOA SUTAKO TXAPEA OMAIE TALBURNIE KANDELERUA KANDILLE KINKEA PISUE IMIKOA IMILLAUNE


 

Gure ondare etnografiko ez oso sendoa gordetzea izan zen Ondare Historiko-Artistikoaren Zerbitzuak laurogeita hamarreko
hamarkadaren hasieran bere buruari jarritako lehentasunetako bat. Izan ere, baserriak hustu eta laneko teknika berriak sartu izanak
ez zion mesede handirik egin Gipuzkoako ondare etnografikoari. Alderantziz esan beharko genuke, hurrupatzen ari baitziren argi eta
garbi. Eta horregatik, bada, ondare hori birbaloratu eta gordeko zela ziurtatu behar zelako,  plangintza baten beharra sortu zen.
 
 

 KUTXEA BAULA ARGIZARIOLA PALANKANEA TIÑA LIXIBARRIE JORRAIATXURRE OZPIKOA ZOKOR MAZOA LAIE NABARRA GOLDEA IRUORTZA


 










Zaharkinen proiektuak arrakasta izan dezan, udalek, kulturako jendeak eta  berreskuratu eta erakutsi nahi diren objektuen jabeek,
baserritarrek, egitasmoan parte hartzea komeni da. Izan ere, Zaharkinak proiektuaren bidez lan berezi bat egin nahi da objektuen
kultura tradizionaleko azken hondarren jabeak diren baserritarrekin, eta baita herritar guztiekin ere, zinez zaindu beharrekoak baitira
gipuzkoar belaunaldi askok hain gertutik ezagutu eta gaur egun kasurik onenean ganbaren zokoetan galdurik dauden tresna horiek.
Behin baino gehiagotan egiaztatu dugunez, tresna horiei buruz jendeak duen ikuspegia aldatu eta oniritzia gehitzea lortu da
Zaharkinak proiektuko erakusketa bakoitzean. Era guztietako dira proiektuari esker zoko ilunetik atera eta duintasunez jantzi diren
tresnak: baratze lanetan erabiltzekoak, abereak  gobernatzekoak, garraiokoak, ehiza eta arrantza tradizionalekoak eta herri
debozioaren adierazpidekoak, besteak beste.
 
 

MATXETEA GARITAIE SEGEA SEGA POTOA DEZTEREA ESKOAREA ARTO ERROTEA ZALDI PERRA TXINTXARRIA DUNBEA MALATXA TXURKEA ZUMITZE


 



 

Zaharkinak adar askotako proiektua da. Ekimen bakoitzari amaiera ematen dion erakusketa izaten da adar agerikoena, baina
horretara iritsi aurretik toki bakoitzean lan eskerga bat egin behar da pieza esanguratsuenak aurkitzeko. Ondoren dokumentazioaren
txanda iristen da, pieza bakoitzak bere azalpen fitxa eta argazkia izan behar baititu. Horrez gain, erakusketan jarriko diren piezak
aukeratu behar dira, garbitu eta erakusketa bere osotasunean antolatu. Lan horiei jende gazteenarekin egiten den ahalegina erantsi
behar zaie, piezak aurkitu eta deskribatzeko lanetan parte har dezaten lortu nahi izaten baita. Eta, azkenik, bukaerako lanak aipatu
behar dira, adibidez, erakustokia prestatzea, materialak garraiatzeko azpiegitura antolatzea eta informazioa zabaltzea. Horregatik,
bada, jende guztiaren beharra izaten da. Batetik, Foru Aldundiarena, Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarturik duen lankidetzaren
ondorioz erakunde horrek bere gain hartzen baitu kostu ekonomikoaren zatirik handiena, eta bestetik Aranzadiko Etnografia Saileko
partaideena, erakusketaren muntaketa, zabalkunde eta publizitateko kostuak bere gain hartzen dituen udalarena, baserritarrena eta,
oro har, piezen jabeena eta, nola ez, ahalegin guztiari zentzua ematen dion publikoarena. Har bezate denek gure eskerrik zintzoena!
 
 

 ARDIGOAIZAK ERLE GANTXOA PEAZAREA LEPASASKIE LEREA GURDI ZORROTZEA UZTARRIE PERTIKA MOTZA ESAGEA
ZOZO ZEPOA SATOLA


 










Erakusketa ziklo honen barruan Asteasun egin zen lehen erakusketa, 1993an. Lehenagotik beste bi egin ziren, Andoain eta Zeraingo
herrietan hain zuzen, baina “Ohituren alde” izeneko hasierako programaren barruan. Asteasukoaren ondoren Azpeitian, Errezilen,
Zaldibian, Deban, Usurbilen, Hondarribian, Zestoan, Ezkio-Itsason eta Antzuolan egin dira. Orain Zegamaren txanda iritsi da.
 
ZEGAMA .-. Paisajes Españoles, S.A. Lekua:
Toki Alai Udal Frontoia (Zegama)
Iraupena: 
maiatzaren 27tik ekainaren 24ra 
Ordutegia:
larunbat eta igandeetan 
11:00 h – 14:00 h
17:00 h – 20:00 h
Astean zehar:
bisita gidatuak Edurne Albizuk  lagunduta (Zegamako Udaleko
                                       teknikaria)
Tel. 943-801351

ALMEIZA ELATZA KRISPIE NESKAMEA PERTZA LAPIKO SUTAKO TXAPEA OMAIE TALBURNIE
KANDELERUA KANDILLE KINKEA PISUE IMIKO IMILLAUNE KKUMA KUTXEA BAULA ARGIZARIOLA
PALANKANEA TIÑA LIXIBARRIE JORRAIATXURRE OZPIKOA ZOKOR MAZOA LAIE NABARRA GOLDEA
IRUORTZA MATXETEA GARITAIE SEGEA SEGA POTO DEZTEREA ESKOAREA ARTO ERROTEA ZALDI
PERRA TXINTXARRI DUNBEA MALATXA TXURKEA ZUMITZE ARDIGOAIZAK ERLE GANTXOA PEAZAREA
LEPASASKIE LEREA GURDI ZORROTZEA UZTARRIE PERTIKA MOTZA ESAGEA ZOZO ZEPA SATOLA



Eguneratua: 2001-05-24
http://www.gipuzkoa.net/kultura/zaharkinak/index.html
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzua
Tel.: +34 943 482896
Fax: +34 943 482780
CORREO
ngoenaga@kultura.gipuzkoa.net