|
|
||||
|
1991n, Iņigo Loiolakoa jaio zenetik bost mende bete ziren. Hori dela eta, Jesusen Lagundiak, 1988an hasita, lagundiaren sortzailearen omenezko hainbat ekitaldi antolatu zituen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Loiolako santutegiaren jabea den aldetik, santutegian eta ingurunean esku-hartzeko plan nagusia taxutu zuen 1988an, Arkitektura eta Hirigintza Sailaren bitartez, eremua zaharberritu eta birgaitzeko beharrezko egitasmo guztiei orotariko ikuspegitik heldu ahal izateko.
|
|
|||
|
Lehenengo aldian, 1988 eta 1991 artean, premiazko lanak burutu ziren: -
gainaldeak berriztatu Basilikako barrualdeari dagokionez, pilastra eta arkuetako harria, taulamendua eta parametro bertikalak garbitu eta tratatu ziren, eta instalazio elektriko berria jarri zen. Kupularen gaitzen diagnosia egin, eta indartze- nahiz konpontze-lanen proiektua taxutzeko, Erromako Giorgio Croci irakaslea kontratatu zen, mundu-mailako aditua baita arlo horretan. Crocik eta Italiako ingeniari-talde batek hiru urte baino gehiago eman zuten santutegiko atal berezi horren egoera aztertzen, ordenagailu bidezko monitore-sistema sofistikatu baten laguntzaz. Azterketa-aldi horretan ateratako emaitzak kontuan harturik, behar-beharrezkotzat jo zuten behin-behineko indartze-lana lehenbailehen egitea, 1990eko uztailean. Ondoren, kupula indartzeko behin betiko proiektua idatzi zuten. Horren arabera, kanpoaldea konpondu behar zen osorik, baita danborra eta albo banatan dituen bi kanpai-dorreak ere. Behin betiko sendotze obra eta monumentuaren goialdean dauden elementuak behiala bezain eder bilakatzeko behar ziren konponketa guztiak (iragazgaizketa, harria garbitu eta tratatzea, linterna eta dorreen erremateko esferak urreztatzea) zehaztasun handiz eta denbora luzean egin ziren, V. mendeurrena ospatzeko ekitaldiak amaitu eta gero.
|
||||