BILATU
BILATU


KULTURA
KULTURA
HASIERA


GIPUZKOA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia




ENGLISH
ENGLISH
ESPAÑOL
ESPAÑOL
FRANÇAIS
FRANÇAIS
 

    LIBURUTEGIA, HEDAPEN ETA SUSTAPENA

     Liburutegia, Kultur Hedapen eta Sustapen Zerbitzua


    Zer da? 

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuko zerbitzu honetan honako hauek ditugu funtzezko funtzioak: KOLDO MITXELENA Kulturunea gestioa, Liburutegiak prestatzen dituen zerbitzuen mantenua, alegia, eta zentru honetan antolatzen den kultur programazioa, bereziki bere Erakustaretoa. 

    Era berean Gipuzkoan kultura sorpen eta hedapen programetan aritzen gara, arlo artistikoetan batipat. 
     

    Nola dago antolatuta? 

    Aipatu ditugun funtzioak betetzeko, zebitzu honek bi atal ditu: bata Kultur Hedapen eta Sustapen, bestea Liburutegia. 
     

    Zeintzuk dira bere iharduera nagusiak? 

    Garatzen ditugun ihardueren zati garratzintsu bat, KOLDO MITXELENA Kulturunean kokatzen dira. Hemen, zerbitzuaren bulegoak aparte, Liburutegia, Erakustaretoa eta Ganbara, erabilpen anitzeko espazioa, daude, kultur ihardueratarako erabiltzen diren beste sail batzuk ere. 
     
     

    Gipuzkoako biztanle bezala, zer eragin dute neregan Liburutegia, Kultur Hedapen eta Sustapen zerbitzuen iharduerek? 

    Antolatzen, edo dirulaguntza ematen diegun iharduera anizkunak Gipuzkoa osoan garatzen dira, era berean, gipuzkoar guztiak parte har dezakete. 

    Lotura honen bidez KOLDO MITXELENA Kulturunean garatzen ditugun iharduerak ezagu dezakezu. 

    Bestalde, gure iharduerak hiru atal garratzitsuetan zabaltzen dira: 

    Dirulaguntza emanez | Antolatuz | Espazioak eskeintzera lagunduz

    Dirulaguntza emanez:

    • Gipuzkoako kultur elkartei, beren arteen  sustapenerako eta hedapenerako  lanak: musikaldiak, antzerkialdiak, zinea, ikusentzutekoak, ... . 
    • Sareari, ikuskizun eszenikoen banaketarako sareari, dirulaguntza ematen diogu eta Gipuzkoako konpainia eszenikoei laguntza ematen diegu.
    • Beste laguntza motak pertsona fisikoentzat dira: ikasketetarako bekak, sorkuntza eta sustapenerako bekak, eta sari batzuk: Pablo Sorozabal, musika konposizioarena, Nicanor Zabaleta beka, etab.
    • Gipuzkoar udalei laguntza ematen diegu, aparteko kultur programak egitean eta Musika Zikloetan.
    • Gipuzkoako elizetako organoak zaharberritzen laguntzen dugu.
    Antolatuz:
    • Maiatza Dantzan, urtero maiatzan egiten dugu dantza garaikidearen ihardunaldiak.
    • Dantza eta Musika pedagoiga ikastaroak, Artelekuko arte eszenikoen aretoeetan; areto hauek entsaio eta iharduera koreografietarako laga dugu.
    Espazioak eskeintzera lagunduz:
    • Kultu espazioak, hau da, kultur zentro balianiztunak, zine eta antzoki zaharberrituak,  berreskuratzeko edota eraikitzeko udal ekintzeen finantzaketarako laguntza ematen dugu.


      Eguneratua: 1999-01-26
      http://www.gipuzkoa.net/kultura/promocio/euskara/01promoe.htm
      Kultura eta Euskara departamentua
      Liburutegia, Kultur Hedapen eta Sustapen zerbitzua
      Urdaneta 9
      20006 Donostia-San Sebastián
      Tf. +34 943 482891
      Fax +34 943 482755
      POSTA
      playant@kultura.gipuzkoa.net