BILATU
KULTURA
HASIERA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia
ENGLISH
ESPAÑOL
FRANÇAIS
|
  
Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi
eta Museo Zerbitzuaren barruan dago, Ondare Historiko-Artistiko programa.
Egiten ditugun lanen helburua da ondarea babestea eta ezagutaraztea: historiko-artistikoa
—higiezina nahiz higigarria—, arkeologikoa, eta etnografikoa. Gure helburu
nagusia da iraganetik jaso ditugun eta gure kulturaren adierazgarri diren
ondasun guztien zaintza bermatzea.
Gure bulegoak Koldo
Mitxelena Kulturunean daude.
Ekintzak
-
Kultur ondasunen gainean egiten diren esku-hartze guztietan
Euskadiko Kultur Ondarearen Legea bete dadin arduratzen gara.
-
Diru
laguntzakematen ditugu urtero zaharberritze lanak egiteko ondare mota
hauetan: erlijioso eta zibilean, higiezinean, higigarrian, eta arkeologikoan.
-
Erakunde eta elkarte publiko nahiz pribatuei aholku ematen
diegu ondarea zaintzeari buruz.
-
Ikerketa proiektuak bultzatzen ditugu geure ondare historiko-artistikoaren
gaineko ezagutza hobetzeko.
-
Erakusketak antolatzen ditugu, Zaharkinak
zikloa osatzen dutenak, esate baterako.
-
Geure argitaratze bideak dauzkagu: Ondare eta Bertan, ondare
historiko-artistiko eta etnografikoaren zabalkundean espezializatuta daudenak.
-
Ondare etnografikoa babesten laguntzen dugu, geure bitartekoen
puska handi bat pieza interesgarriak erosteko erabiliz.
-
Bai geureak diren artelanak bai erakunde publiko nahiz pribatuenak
zaharberritzen ditugu, baita arkeologiako materialak ere, ARTELEKUN dauzkagun
espezialitate guztietako lantegietan zaharberritu ere. Zaharberritzaile
profesionalen prestakuntzan laguntzeko xedez, bekak
emateko deialdia egiten da, artelanen zaharberritze praktikak egiteko
Artelekuko lantegian. Gai horrekin lotuta, Kultura, Euskara, Gazteria eta
Kirol Departamentuak zaharberritze arloan espezializazio ikasketak
egiteko bekak emateko deialdia egiten du ere.
-
Zaharberritze eredugarriak egiten ditugu balio historiko-artistikoa
duten geure eraikinetan: Loiolako Basilika , Igartubeiti
baserria (Ezkio-Itsaso), eta Agorregiko burdinolak eta errotek osatutako
multzoa (Aia).
Agiritegiak
| Museoak
Eguneratua: 2002-01-16
http://www.gipuzkoa.net/kultura/patrimon/euskara/02phare.htm
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzua
Tel.: +34 943 482787
Faxa: +34 943 482780
gvives@kultura.gipuzkoa.net
|