|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi
eta Museo Zerbitzuaren barruan dago Museoen Programa, eta hiru helburu
nagusi hauek ditu: Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzako museoak sustatzea
(Untzi Museoa, Zumalakarregi Museoa, eta Agorregiko Burdinola eta Errotak);
Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste museoetako ekintzak sustatzea; eta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren arte eta etnografi bildumak kudeatzea.
Gipuzkoako lurraldeko beste museo batzuk: urtero
dirulaguntza
deialdi bat egiten dugu Gipuzkoako museo publiko nahiz pribatuentzat,
haiek egiten duten fondoen artapen, ikerketa eta hedapen lanaren ondorioz
sortutako gastuak neurri batean ordaintzeko.
Arte plastikoen bilduma: Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen arte plastikoko bildumak kudeatzen ditugu, artelanak kontrolatuz, artatuz, eta zaharberrituz, beharrezkoa balitz. Gainera, artelanak maileguz ematen ditugu, eta baimenak ere bai, artelanen irudiak erakusketetan, argitalpenetan, eta abarretan erabili ahal izateko.
Ondare Historiko-Artistikoa | Agiritegiak Eguneratua: 2001-01-31 http://www.gipuzkoa.net/kultura/patrimon/euskara/02muse.htm Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzua Tel.: +34 943 482896 Faxa: +34 943 482780 ngoenaga@kultura.gipuzkoa.net |