BILATU
BILATU


KULTURA
KULTURA
HASIERA


GIPUZKOA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia




ENGLISH
ENGLISH
ESPAÑOL
ESPAÑOL
FRANÇAIS
FRANÇAIS
     
    Agiritegiak
     
     

    Gipuzkoako Agiritegi Orokorraren egoitzaKaparetasun bati buruz Errege Gutun ExekutorioaGipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoaren egoitza




    Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko adar bat da agiritegien saila.  Guk dauzkagun dokumentuak Foru Aldundiarenak dira batzuk eta, nahiz eta gaur egun Foru Aldundiak kudeatu,  estatu espainolarenak (Hezkuntza eta Kultura Ministerioa) beste batzuk.  Ondare dokumental hori zaintzea eta ezagutzera ematea da gure zeregin nagusia eta horretarako bi zentro hauek dauzkagu:

    Gipuzkoako Agiritegi Orokorra (AGG-GAO), Tolosan, eta
    Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (AHPG-GPAH), Oñatin.

    Artxibo historikoetan berezkoak izan ohi diren lanez gainera, beste batzuk ere egiten ditugu gure historiari buruzko ikerketak eta jakintzak areagotzeko.  Esate baterako,  ikerketa historikoak egiteko urtero bekak emateaz gain argitalpenetan geure bidea ireki dugu eta, horrela, aukera ematen ari gara ikerketa historikoak (doktoretzako tesiak, bekatuen lanak...) eta fondo dokumentalak argitaratu eta herritarrei ezagutzera emateko.

    Ikastetxeei begira, berriz, bisita gidatuak antolatzen ditugu artxibo historikoetara. Modu horretan ikasleek aukera izaten dute artxiboen funtzioaz jabetzeko eta dokumentu fondoak nolakoak eta zein aberatsak diren gertutik ezagutzeko.

    Beste aldetik, Euskal Kulturaren Ondareari buruzko Legearekin bat etorriz, dokumentuetan Gipuzkoak duen ondare publiko eta pribatua kontserbatzen saiatzen gara, ondare dokumentala lehengoratzeko daukagun dirulaguntza programaren bidez.

    Azkenik, eskatzen diguten herritar eta instituzioei gure aholkularitza teknikoa eskaintzen diegu, artxiboko gaietan eta ondare dokumentala kontserbatzeko laguntza behar dutenean.

    Eta jakin ezazu zure esanetarako gaudela. Tolosako Agiritegian (AGG-GAO), Oñatikoan (AHPG-GPAH) edo Koldo Mitxelena Kulturunean dauden Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko bulegoetan aurkituko gaituzu.

     Eguneratua: 2001-01-31
    http://www.gipuzkoa.net/kultura/patrimon/euskara/02arche.htm
    Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol  Departamentua
    Ondare Historiko-Artistiko, Agitritegi eta Museo Zerbitzua
    Tel.: +34 943 482787
    Fax: +34 943 482780
    POSTA
      gvives@kultura.gipuzkoa.net