|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
Ondare Historiko-Artistikoa | Agiritegiak | Museoak
Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuaren funtsezko eginkizunak Gipuzkoako kultur ondarea zaintzea eta zabaltzea dira: ondare arkitektonikoa, arkeologikoa, higigarria, etnografikoa eta dokumentala. Eginkizun horiek betetzeko, ondo definitutako hiru arlo hauetan egituratuta dago Zerbitzua: Ondare Historiko-Artistikoa, Agiritegiak, eta Museoak. Arlo horietako bakoitzean zenbait lan egiten ditugu: ardurapean daukagun ondarea nolako, lanak halako. Zeure esanetara gauzkazu Zerbitzuko bulegoetan —Koldo Mitxelena Kulturunean—, eta beste zentro hauetan ere: Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean (Tolosa), Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan (Oñati), Untzi Museoan (Donostia), Zumalakarregi Museoan (Ormaiztegi), Igartubeiti baserrian eta Agorregiko burdinolak eta errotek osatutako multzoan (Aia). Eguneratua: 2002-02-16 http://www.gipuzkoa.net/kultura/patrimon/euskara/01patge.htm Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzua Tel.: +34 943 482787 Faxa: +34 943 482780 gvives@kultura.gipuzkoa.net |