irudia, errealitatearen lekuko   
   
 
    Dagerrek argazkigintza 1839an publikoki aurkeztu zuenean, bazekien nolako iraultza zekarkion irudiari, noraino iritsi den pentsatzerik ez bazuen ere. Asmakizunak ikaragarri eboluzionatu zuen aurkeztu orduko, baina salto handia, errealitatea “harrapatzea”, batez ere gizakiaren erretratuarena, emana zen. Irudiaren iraultza honek aldiro agertzen zen prentsarena ere ekarri zuen: bere buruaz gero eta jabeago zen pertsonen zerbitzupean, hortaz, botereari heltzeko bide.
El Gran Pañal. Zumalakarregi Museoa. Ormaiztegi. Gipuzkoa
    
    
Bilbao, Batería del Diente. J. Mª Tuduri. Tolosa. Gipuzkoa Aldiroko prentsa telegrafoaz ere baliatu zen, albisteak ordu gutxiren buruan jaso eta argitalpenei arintasun nabarmena eskainiz. Argazkietan oinarritutako irudiak txertatzeak ordura arte ez zeukaten errealismo eta egiantzekotasuna areagotzen zizkien. Objektibotasuna lor zitekeela ematen zuen.
    
    
    Krimeako gerraz geroztik, militarrek ederki ikasi zuten borrokak gudu zelaietan ez ezik kazetetan ere irabazi behar zirela. Telegrafoari esker albisteak ordu gutxitan iristen ziren Itsaso Beltzetik Londreseraino. Garaipenekin batera, ospitaleen egoera negargarrien berri ere ematen zen. Prentsak heroi bilakatu zuen Florence Nightingale, militar burokraziaren lotsagarri.
Inhabitants of Guetaria escaping with their goods. Zumalakarregi Museoa. Ormaiztegi.Gipuzkoa
    
    
Le coupé occupé par les correspondants étrangeres. J. Ignacio Ortega. Sopela. Bizkaia Erabaki politikoetan hiritarren iritziak gero eta eragin handiagoa duen munduan, informazioaren kontrola lehentasunezko gaia da, are gehiago gerra garaian. Propagandak informazio itxura hartuko du.
    
    
atzera
home
aurrera
    

M u s e o - Z u m a l a k a r r e g i - M u s e o a
Muxika egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
TF: +34 943 88 99 00
Fax: +34 943 88 01 38
Correo
mzumalakarregi@kultura.gipuzkoa.net