|
| Zumalakarregi
Museoaren aldizkari
elkarreragilea da, euskaraz,
espainolez eta ingelesez mundu osoraino sareratzen dena, bizi bizia, beti
zabalik, beti elkar hitz egiteko prest.
Bizitasuna
da, hitz batez azaltzerakoan, HISTORIA
on line honen ezaugarria. Sail desberdinak,
nabigatzaile mota desberdinei
zuzenduak zaizkienez, etengabe eguneratuko ditugu. Sail guztiek iritzia
emateko edota proposamenak egiteko aukera emango dute. Gaia eta garaia,
Zumalakarregi Museoarena: XIX. mendea, tradizioaren eta iraultzaren
arteko lehian. Hortik aurrera, dena zabalik.
Sailak honako hauek dira:
Eztabaida guneak gai historikoak proposatu eta hitza zuei luzatzen dizue, sesiotarako baino gehiago gogoetarako ekarpenak jasotzeko, historiaz ez baitago dena esana, ezta hurrik ere. Bitxikerien bitartez anekdotatik haratago joan nahi dugu. Topikoak eta zuri / beltz eskemak historian ezer gutxi balio dutela, gure errealitatea uste baino joriagoa izan zela erakutsi nahi dugu. Baina, zer da hau? sailak historiaren alde ludikoa nabarmen utzi nahi du, gure ondarearen nondik norakoak joko bilakatuz. Erakusketa birtualak ere ondarea du ardatz, tradizioaren eta modernitatearen arteko zubiarena egin duen XIX.ekoa, geu hasi eta zuek jarraituko duzuena. |
|||
|
|||
|
|||