 |
Sendatzeko
jakintza giza bizitzaren berezko ezaugarria da; baina honen zabalpena,
mintzaera unibertsal batean berdintsu, profesional guztientzako ulergarri,
modu iraultzailean gertatu zen XIX.ean. Mende honetako bi ekarpen handiak,
40ko hamarkadan gauzatuak, hauexek izan ziren: minaren neutralizatzea anestesiaren
bidez, eta infekzioak ekiditeko higienearen garrantziaren deskubrimendua.
Medikuntza modernoa bi zutabe horietan eraiki da.
|
 |
 |
 |
Giza
anatomiaren ikasketak medikuntzaren funtsa izaten jarraitu zuen XIX. mendean.
Ikus, entzun, uki, usain zitekeena primeran ezagutzen zen.
|
 |
 |
1846an,
Semmelweis sendagilea puerperioko sukarrak jotakoak Vienako ospitaleko
sala batean gainerakoetan baino gehiago zirela ohartu zen. Saiakera intuitibo
franko eginda, gorpuak disekzionatu edo beste eriak tratatu ondoren eskuak
ongi garbituz gero hilkortasun tasa % 1 baino gutxiago zela erakutsi zuen.
Neurtu,
konprobatu, esperimentatu, aztertu, zenbatu, estatistikak egin, bereizi,
mailakatu... zientziatzat hartuko bada, frogagarri, erakusgarri eta
errepikagarri behar du, nonahi eta noiznahi, erlijioak edo ohiturak ezarri
sineskeren gainetik. Medikuntza gero eta irmoago doa bide horretatik.
|
|
|
|
 |
Batzuetan,
informazio eskasak okerrak eragiten ditu; bestetzuetan, aurreiritziak kutsatzen
du ikerlana. Frantses batek, milaka garun aztertu eta pisatu zituela, gizonezko
zuria, garun pisuagoa zuenez, emakumezkoa edo beste arrazetako gizonezkoak
baino inteligenteago zela ondorioztatu zuen. Haren metodoak berak alemanen
garunen bataz bestekoa frantsesena baino gramo batzuk pisuago zirela eta
areago eskimalena erakustean, pisuari garrantzi gutxiago eman eta garuneko
kirio arteko loturak aztertzeari ekin zitzaion.
|
 |
|
|
|
|
M u s e o -
Z u m a l a k a r r e g i - M u s e o a
Muxika
egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
TF:
+34 943 88 99 00
Fax:
+34 943 88 01 38
mzumalakarregi@kultura.gipuzkoa.net
|
|