| Bisitaldi
gidatuak eskaintzen dira mota guztietako taldeentzat, Zumalakarregi
Museoko Difusio eta Komunikazio Zerbitzuaren arduradunak
gidatuak.
Bisitaldi
hauek talde bakoitzaren maila eta ezaugarrien arabera antolatuko dira:
Lehen Hezkuntzako ikasleak, DBH eta Batxilergokoak, jubilatuak, aisia taldeak,
euskaltegiak eta abar.
Gaian
sakondu nahi dutenek bisitaldi gidatu hau Gerra
eta bakea Zumalakarregiren garaian koaderno
didaktikoaz lagundurik egin
dezakete. Giza bizitzaren balioaz gogoeta eragiteko bide izan nahi du koaderno
honek. Bisitari bakoitzari bana emango zaio, eta taldeko arduradunarentzako
azalpen txostena ere bada, aldez aurretik gaia jorra dezan.
|