 |
Sendatzea
eta zaintzea ez dira gauza bera. Burgesia garailea eroso bizi da. Herri
xeheak gogor lan egiten du, baina ez du goseterik pairatzen. Sufrimenduak
orain ez dirudi bizitzaren nahitaezko kide; ekiditerik ez badago, arin
daiteke behintzat. Guda ez da ezbaian jartzen, baina bere kalteak ahalik
eta gutxien izatera mugatzeko ahaleginak egin behar dira. Bizitza ederregia
da alferrik galtzeko.
|
 |
 |
 |
Gaixo
eta zaurituen zaintza bazter izatetik lehentasunetara igarotzen da, aurrerapen
teknikoengatik baino gehiago, komunikabideen bidez ospitaletako egoera
lazgarriak iritzi publikoarengan eragiten duelako.
|
 |
Jauzi
kualitatiboa eman da. Ez da nahikoa nork bere zaurituak zaintzea. Etsaiak
ere, gizakia denez eta ez baldin bada borrokatzeko gai, begirunea merezi
du. Horretarako borroka kideek errespetatuko duten erakunde neutral bat
behar da. Lehenago zaurituak, gero presoak; hondamendi ez belikoek jotakoak
ondoren, eta zibilak, deserriratuak, errefuxiatuak... soluzioak beti problemen
atzetik iristen dira.
|
 |
 |
 |
Beste
estatuen bake eskuhartzeak, hein handi batean, interes geoestrategiko eta
ekonomikoen arabera ematen dira.
Britainiar
siderurgiak interes handia zuen Bilboko meategietan, eta haien ustiakuntza
industriala Karlistada bukatu ondoren hasi zen.
|
M u s e o -
Z u m a l a k a r r e g i - M u s e o a
Muxika
egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
TF:
+34 943 88 99 00
Fax:
+34 943 88 01 38
mzumalakarregi@kultura.gipuzkoa.net
|
|