 |
Modernitateak
aurpegi asko dauka. XIX. mendea aurrera joan ahala, eta iraultza ekonomiko,
sozial eta politikoekin batera, pertzepzio berri bat gailenduko da: giza
bizitzaren balioa gero eta handiagoa da. Gizakia gehiago bizi da, hobeto
bizi da; argazkiari esker, bere irudiak, bere benetako irudiak, ez artista
baten fikzioak, bizitzaz harago iraunarazten du. |
 |
 |
Baikortasuna
da nagusi. Hiltzeko ahalmena biderkatu du, baina baita sendatzeko eta bizitzekoa
ere. Ez da erraza; batzuetan intuizioak eta aurreiritziak gidatzen dute
zientzia; informazioaren zabalpena agintarien interesen aurka egoten da.
Gudek ezerk baino hobeto agerrarazi zituzten sentsibilitate berri honen
kontraesan eta kontraizanak. |