|
BILATU
KULTURA HASIERA
Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
JARDUERAK DIDAKTIKOAK Ibilbide gidatuak / Zumakit maleta didaktikoak /Lantegi elkarreragilea / Museo eguna / Zumagazte Publikoak aukeran ditu Museoak prestatutako ekimen eta programa desberdinak.
Ibilbide gidatuak.
Talde, eskolaume, heldu zein familiei zuzenduak, museo barruan nahiz kanpoan,
ibilbide guztiek proposamen didaktikoak dituzte bisitarien zerbitzura.
|
![]() |
* Zumalakarregi, pertsonaia bat, garai
bat. Euskal historia ulertzeko lehen hurbilpena. Lehen Hezkuntzako
ikasleentzat.
Non: Museoan barrena. * Zumalakarregi eta Lehenengo Karlistada. XIX.eko euskal historia bortitza. DBHko ikasleentzat. Non: Museoan barrena. * Bi mundu aurrez aurre. Aintzin Erregimenetik Liberalismorako bidea. Batxilergoko ikasleentzat. Non: Museoan barrena. |
| * Industrializazioa. Burdinolatik fundiziora,
gurditik trenbidera, aberetik baporera, baserritik hirira. Bigarren
Hezkuntzakoentzat.
Non: Museoan eta Ormaiztegiko burdinazko trenzubian. * Gerra eta Bakea. Bortizkeriaren sustrai, ezaugarri eta ondorioaz gogoeta egiteko proposamena. Bigarren Hezkuntzakoentzat. Non: Museoan barrena. |
|
![]() |
* Burdinaren bideak. Burdinaren lanaren
bidez, Aintzin Erregimenetik Liberalismorako pasabidea Euskal Herrian.
Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
Non: Ormaiztegin, Legazpin eta Zerainen. * Ibilbide pertsonalizatuak. Talde mota guztien interesen arabera egokitutuak. |
![]() |
* ZUMAkit 1 Janzkien baula. XIX.eko baul batek Zumalakarregiren garaiko gizartea aurkezten du zortzi pertsonaien bidez: gizon-emakume burges eta baserritarrak, soldadu karlista eta liberala, kleroa eta Zumalakarregi bera. Baliabideak: kapelu eta beste buruko janzkiak, diapositibak, garaiko testu eta irudien erreprodukzioak. |
![]() |
* ZUMAkit 2 Euskal komunikabide eta garraioak. 1788-1865. Bidesarearen eta garraioen bilakaera eta inguru historikoa azaltzeko, 1788, 1835 eta 1865 datak ardatz harturik, mapa konbinagarriak eta diapositibak aurkezten dira, garaiko testu eta irudiak osagarri. |
![]() |
* ZUMAkit 3 XIX. mendea, bi munduen arteko zubia. 155 argazki joan den mendeko kultur ondarea, zentzurik zabalenean interpretatzeko. Argazki zahar eta berriak, aipamen banarekin, hiru sailetan bilduak. Aproposa herri bakoitzeko ondarearen baliogarritasuna ikasteko. |
![]() |
XIX. mendeko gizartea ezagutzeko gune elkarreragilea, proposamen erakargarri, ludiko eta partehartzaileen bidez, bisitari guztientzat zabaldua. |
![]() |
Tirabira Ormaiztegin izeneko jokoa, non gaztetxoek, liberal eta karlista bandoetan banatuta, Museoak jarritako helburua erdietsi behar duten. |
![]() |
Ormaiztegiko umeekin prestatzen den asteroko jardunaldia, XIX. mendeko gaiak modu ludikoan jorratuz. |
http://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/zm/05zmjard.htm
MUSEO-ZUMALAKARREGI-MUSEOA
Muxika egurastokia, 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel.:+ 34 943 88 99 00
Fax.: + 34 943 88 01 38
mzumalakarregi@kultura.gipuzkoa.net