|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
|
|
BOLBORA ETA IZARPEAN Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk BAJO PÓLVORA
Y ESTRELLAS
2000ko abenduaren
28tik 2001eko martxoaren 9a arte
|
![]() |
"Bolbora eta izarpean" erakusketa, XVIIIgarren mendeko espedizio zientifikoetan euskal itsasgizonek izan zuten garrantzia eta euren ekarria zenbaterainokoa izan zen ezagutaraztea helburu zuen mostra zen. Erakusketak Kosme de Txurruka (Mutriku 1761-Trafalgar 1805) zuen oinarri; baina itsasgizon ezagun honekin batera, Ilustrazioko berrikuntza zientifikoan parte hartu zuten eta itsasoarekin zerikusia duten beste hainbat pertsonaia ere jasotzen ziren mostran; hara nola: Jose Iturriaga, Domingo Boenetxea, Jose Mazarredo, Bentura Barkaiztegi, Jose Moraleda, Andres Oiarbide, Bruno Hezeta, Manuel Agote, edota Jose Joakin Ferrer.
XVIII. mendean Espainiako erregetzak antolatutako hidrografia eta aurkikunde bidaldiak, lehen-lehenik, xede geopolitikoek eta merkataritza interesen eraginez antolatuak izan ziren. Baina ezin dugu ukatu aurrerapen handia ekarri zutela Ameriketako eta Filipinetako geografia, etnologia eta natur zientziari buruzko jakintzara. Itsas espedizioen inguruan sortutako gutun, mapa, egunkari eta bidaldi kontakizun ugariek kultur ondare sendoa osatzen dute.
Erakusketak margo, marrazki, liburu, eskuizkribu, arma, material kartografiko eta gailu zientifiko ezberdinak jasotzen zituen. Ikusgai jarritako material guzti honen zati haundi bat Madrilgo Untzi Museotik zetorren; beste hainbat pieza eta objetu: Errege Lorategi Botanikotik, Agiritegi Historiko Nazionaletik eta Mutrikuko Arrietakua etxetik zetozen.
Erakusketarekin batera, eta
haren osagarri, “Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste
itsasgizon euskaldun batzuk” izeneko liburua
atondu eta argitaratu zen. Aipatu liburu honen egilea Mª Dolores Gonzalez-Ripoll
da, CSICeko Ikerketa Historikoen Zentruko ikerlaria.