BILATU
BILATU

KULTURA
KULTURA
HASIERA

GIPUZKOA
Gipuzkoako
Foru 
Aldundia


ENGLISH
ENGLISH
ESPAÑOL
ESPAÑOL
FRANÇAIS
FRANÇAIS

    Untzi Museoa. Orrialde nagusia

    ARRANTZALEAK

    FOTOGRAFIAS DE GORKA SALMERON

    Arrantzaleak. Gorka Salmeron-en argazkiak

    1998ko irailaren 11tik azaroaren 1a arte

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamenduak "Bertan" sailaren barruan argitaratutako Itsas Arrantza monografia osatu eta zabalkundea eman nahian antolatu zen erakusketa hau. Monografia honetan, aholkularitzan aritu zen Museoa, dokumentazio grafikoan parte hartuz eta testu-argazkien egilerik egokienak Josu Iñaki Erkoreka eta Gorka Salmeron zirela adieraziz hurrenez hurren.

    Urte horren urtarrila eta ekaina bitartean, Gorka Salmerón Gipuzkoako kostaldeko arrantzuntzitan untziratu zen, Mutrikutik Hondarribiraino. Tripulazioekin bizi eta lo egin zuen sei egunetako iraupena izan zuten hainbat irteeretan. Emaitza, ez ordutegirik ez atsedenik duen ogibide honen gogortasunaren islada zuzena dugu. Erabateko lasaitasunak zein gehiegizko ekinak sortzen dituzten larrialdiak tartekatzen dituen lanbidearen adierazgarri.

    Erakusketan 39 irudi zeuden 30 x 45 zmkoak, 2 irudi 46 x 69 zmkoak eta mural bat 44 x 105 zmkoa. Kodak etxeko Radiance Select euskarrian positibatu zituen Bartzelonako Percolor etxeak. Argazkiak egiteko E100S eta E200 pelikulak erabili ziren (Kodak), batzuetan E200 pelikula 800 ASA-tan jarri zen eta inolako filtrorik erabili gabe. 
     


     Erakusketa iraunkorra  | Informazio orokorra | Argitalpenak
    Behin-behineko erakusketak | Heziketa programak

     Eguneratua: 2001-02-15
    http://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/um/euskara/03salmeronexpe.htm 
    UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL
    Kaiko Pasealekua, 24. 20003 Donostia (Gipuzkoa)
    Tel.: +34 943 430051
    Fax.: +34 943 431115
    POSTA
    mnaval@kultura.gipuzkoa.net