|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
|
PASAIA. IRUDIA ETA OROIMENAPASAIA. IMAGEN Y MEMORIA
1999ko maiatzaren
31tik irailaren 15a arte
|
![]() |
Erakusketa
margo-lan, grabatu eta eskulturaz osaturik zegoen, guztira 45 lan izanik;
guztiak ere Pasaiaren bilakaera XIX eta XX mendeetan zer-nolakoa den erakusten
zigutenak. Lan hauetako batzuk aurreneko aldiz erakusten ziren jendeaurrean.
Adibidez Richard Lyde Hornbrook-en lanak -armada britainarreko kapitain
honek lehendabiziko gerrate karlistan esku hartu zuen Britainiar Lejio
Laguntzailean-, orain gutxi aurkituriko akuarela album baten egilea dugu
bera, Pasaiak 1836-37an zuen izaerari bruzuko ezaugarriak ikus genitzake
bertan.
Bi aldetatik gertatzen zen erakargarri erakusketa hau, izan ere, batetik giza-talde baten oroimen historikoaren euskarri dira irudi hauek -Gipuzkoako porturik nagusienari buruzkoak- eta bestetik, grabatu, margo-lan eta eskultura zale direnak arteaz beraz gozatzeko aukera izan zuten. Egile hauen lanak ikus zitezkeen erakusketan: Frances Grosvenor, Gustave Colin, Henry Wilkinson, Blanche Hennebutte, Didier Petit de Meurville, Darío de Regoyos, José Salís, Clara Gangutia, Ricardo Ugarte de Zuriarrain, Andrés Nagel, ... eta abarrenak. Erakusketaz gain, Pasaiako historia eta ondareari buruzko liburua argitaratu zen. Portuak eta bere inguruko hirigintzak nahiz industriak duten egungo egoera eta etorkizuneko aukerak ere jasotzen dituen argitalpena. |