BILATU
BILATU

KULTURA
KULTURA
HASIERA

GIPUZKOA
Gipuzkoako
Foru 
Aldundia


ENGLISH
ENGLISH
ESPAÑOL
ESPAÑOL
FRANÇAIS
FRANÇAIS

    Untzi Museoa. Orrialde nagusia

    ONTZI TRADIZIONALAK MILURTEKO BERRIAREN ATARIAN

    LAS EMBARCACIONES TRADICIONALES ANTE EL NUEVO MILENIO


     2000ko uztailaren 7tik irailaren 15a arte
     
     
     
     

     

    Ontzi tradizionalak milurteko berriaren atarian

    "Ontzi tradizionalak milurteko berriaren atarian" izenburuarekin egitarau zabala prestatu zuen Untzi Museoak: behin-behineko erakusketa, gai horri buruzko liburua eta ontzi tradizionalen jai giroko bilera. 

    Ontzi tradizionalen inguruan mendebaldeko herrialde askotan kultur mugimendu aberats bat jarri zen abian 70ko hamarraldian; horren eraginez ontzi tradizionalak berriz estimutan hartu dira, egungo ur-kirolen giroan poliki-poliki txertatzen hasi dira eta, halaber, lehengo ontzi asko zaharberritu edo berregin eta haien ezaugarriekin ontzi berriak eraiki ere egin dira. Beraz, mugimendu oparo horren berri ematen zuen prestatu zen erakusketak, Europan zehar ontzi ondare tradizionalaren inguruan izan ohi diren jai edo kirol bilerak eta jardunak aditzera eman nahiz, bai baitaude milaka ontzi eta ikusle biltzen dituztenak. Erakusketak bazeukan beste sail bat ere, Euskal Herrian itsas ondarea berreskuratu eta berrerabiltzen egindako lanak erakusten zituena.

    Halaberean liburua argitaratu zen gai honen inguruko adituen lanak biltzen dituena: John Robinson, Denis-Michel Boëll, Rafael Aguirre Franco, Juan Carlos Arbex eta Juan Antonio Apraizen lanak hain zuzen.
     
     
    Ontzi Tradizionalen BilguneaErakusketarekin batera, irailaren 9an Ontzi Tradizionalen Bilgunea egin zen Donostian, garai horretan hirian ospatzen ziren Euskal Jaien barruan. Jendea gure itsas ondareaz kezkaraztea eta ondare hori iraunarazteko eginahalean inplikatzea zuen xede ontzi bilera honek. Ontzi festa izan nahi zuen, zeharo irekia, nahi zuenak parte har zezan, zein tamainako ontzia zuen edo nondik zetorren berdin dela. Ontzi bileraren barruan, dena den, Batel Lehiaketa bat ere egin zen. Batela da gure kaietan oraindik ikus dezakegun ontzi tradizional bakarra. Ezin jakin, ordea, noiz arte ikusten jarraitzeko aukera izango dugun, geroz eta indar handiagoa hartzen ari baitira plastikoa eta zuntza. Ontzi mota tradizionalen barruan, batela bera da, hain zuzen, ondoen egokitu litekeena, gerora begira, astialdiko nabigazioan irauteko.


     Erakusketa iraunkorra   |  Informazio orokorra | Argitalpenak
    Behin-behineko erakusketak  | Heziketa programak

     Eguneratua: 2001-02-15
    http://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/um/euskara/03ontziexpe.htm 
    UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL
    Kaiko Pasealekua, 24. 20003 Donostia (Gipuzkoa)
    Tel.: +34 943 430051
    Fax.: +34 943 431115
    POSTA
    mnaval@kultura.gipuzkoa.net