|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
|
|
|
Euzkadiko Gudontzidia unitate militar berezia izan zen, 1936-39ko Gerra Zibilean parte hartu zuten gudu talde bitxienetakoa baina ez, ordea, ezagunenetakoa. 1936ko urrian sortu zen, Armada Errepublikarrari Euskadiko itsasaldeko trafikoa eta arrantzuntziak babesten laguntzeko sortu ere. Baita euskal portuetarako sarrerak minetatik garbi izateko ere. Ontziotako tripulatzaileak bolondresak ziren, berez merkantzi ontzietan eta arrantzakoetan zebiltzan itsasgizonak ziren, prestakuntza militar gutxikoak edo batere gabekoak baina lanean gogotik, disziplina eta motibazio haundiarekin, aritzeko prest zeudenak.
Abenduaren 18tik martxoaren 7a arte
iraun zuen erakusketak. Euzkadiko Gudontzidiaren historia zuen gaia eta
olio lan, argazki, hormirudi, maketa, arma eta era askotako agiriek osatzen
zuten. Gipuzkoako Erasoaldiarekin hasten zen erakusketa hau; ondoren matxinatutako
ejerzitoak euskal kostaldeko herriak hartu zituenekoa kontatzen zen. Gero,
Euzkadiko Gudontzidiaren sorrera, ezaugarri eta egintzak azaltzen ziren,
Jaurlaritzaren Gudontzidiaren amaiera eta Gerra Zibilarena ekartzen zituen
gogora azken atalak.
Ikusentzutekoak
ere eskaintzen zituen erakusketak. Museoko lehen solairuko bideo gelan
bi laburmetraia ikus zitezkeeen Euzkadiko Gudontzidiari buruz: Ikuska
17 (1983) eta Los bous vascos, 1936-37 (1991), Pedro Sota eta
Juan Pardo-k eginak hurrenez hurren.
Juan Pardo San Gil-ek idatzitako Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi. (1936-39) liburua argitaratu zuen Untzi Museoak. Material lagungarria ere bazekarren aukeran erakusketa honek. Pakerako hezkuntza baten argitan egin zen, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinadoraren laguntzaz. Bai erakusketa honi eta bai Euzkadiko Gudontzidiari buruz argibide gehiago eskaini asmoz, web orri bat prestatu zen, gaur egun kontsulta daitekena. |