|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
|
| MUSEOAREN
LAN IXILA
MUESTRA
DE ADQUISICIONES Y DONACIONES, 1993-1997
1997ko ekainaren 27tik irailaren 26a arte |
![]() |
Erositako eta dohaintzan jasotako materialeekin Untzi Museoak egiten duen bigarren erakusketa nagusia da hau (lehenengoa 1993. urtean izan zen "Itsasoaren aztarnak. Un año de adquisiciones y donaciones" izenburuarekin). Ondarearen zaintze-lanetan, ikerketa eta zabalkundean ari den erakunde publikoa da Untzi Museoa. Helburu hauei segiz, euskal ondarea berreskuratzen egiten duen lana zerbait erakutsi nahian antolatu zuen Museoak erakusketa.
Erakusgai zeuden
materialen artean, hauexek aipa daitezke: arrantzari lotutako pieza etnografikoak,
industri ondareko piezak, urpeko ondareko piezak (erromatar garaiko aztarna
ugari, anforotxoak, Lapurdiko pitxarrak, etab.), grabatuak, kartelak, dokumentuak,
pinturak, argazkiak, etabar.
Ontzien berreskupenari buruz ere ematen zuen argibiderik erakusketak. Izan ere, hori da Museoak ondare babesten egin duen lanik aipagarriena. Euskal kostaldeko lanetan erabilitako ontzi batzuk galzorian zeudela jakiteak bultzatu du lan arlo hau. Gaur arte 21 itsasontzi berreskuratu ditu Museoak, horietatik 14 arrantzarekin lotutakoak (profesionala edo aisialdikoa). Beste bi portuko lanekin lotutakoak, bi kirolarekin eta hiru ibaiko jarduerekin. Erakusketarekin batera liburuxka argitaratu zen.. |