|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
|
|
1997ko abenduaren 18tik 1998ko martxoaren 20a arte |
![]() |
Erakusketa honen bitartez Euskal
Herrian arrain transformazioaren historia zer-nolakoa izan den erakutsi
nahi zion jendeari Untzi Museoak. Tradizio handia baitu bai gaziketak,
bai ozpin-oliotan jartzeak, eta abar, Ertaroan hasi eta gaurdaino iraun
duten jartze-moduak. Horretarako garai desberdineko hainbat irudi jarri
ziren, horrekin batera eskulanerako tresneria ere bai, potoak egiteko industri
makinekin batera. Latorrizko ontzi zaharrak izan ziren, ziurrenik, beren
litografia koloretsu eta biziekin, erakusgairik erakargarrienetakoak ikuslearentzat.
Halaberean, kontserbagintzaren gaur egungo egoeraren berri ematen zuen erakusketa honek, eta baita etorkizunean izan dezakeen nondik norakoaren berri ere. Erakusketa honekin batera, izenburu bereko liburu bat argitaratu zen. |