|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
|
| BAROJATARRAK
ETA ITSASOA
Julio Caro Barojaren omenez LOS BAROJA
Y EL MAR
1995eko
urriaren 20tik 1996ko urtarrilaren 7a arte
|
![]() |
Erakusketa
honekin Untzi Museoak itsasoak Barojatarren lanetan izan duen garrantzia
ezagutarazi nahi zuen. Horretaz gain, Julio Caro Barojaren omenezko izan
nahi zuen ahalegin honek, handia izan baita Julio Caro Barojak gai honen
inguruan egindako ikerketa eta zabalkunde lana. Erakusketak honoko materiale
hauek izan zituen:
1.
Julio Caro Barojaren marrazki eta olioak.
2. Ricardo Barojaren olio, akuaforte eta marrazkiak. 3. Pío eta Ricardo Barojaren itsas eleberrien eskuizkribu eta lehen edizioak. 4. Itsasoari buruz Julio Caro Barojak egindako testu historiko eta etnografikoen eskuizkribu eta lehen edizioak. 5. Itzea-ko "gela berdea" deituriko aretoan dagoen Barojatarren ahaideen zenbait objetu. 6. Pío Caro Barojaren filme dokumentalak (bideoan). Erakusketarekin batera, Barojatarrek itsasoarekin izan duten lotura ikuspuntu desberdinetatik aztertzen duen liburua argitaratu zen. |